Aupa, Maurizia!

  • Albistea entzun

Hamaika plazatan jo zuen Maurizia Aldeiturriaga pandero jole bizkaitarrak, eta Euskal Herriko plazandre erreferente bilakatu da.

1936ko gerra hasi aurretik, jaiegun handietako plaza emanaldietan aritzen zen. Gerrak eten zion ibilbidea, baina 1960ko pizkundearekin berragertu zen berriro. Egungo artista askok hartu dute oinarri haren lana.

1904an jaio zen Maurizia Aldeiturriaga pandero jolea, Zeberion (Bizkaia). Sei senideren artean, alabarik gazteena zen. Musikarekiko zaletasuna etxetik jaso zuen: aitak panderoa jotzen zuen, eta ahizpa zaharrenak, txirula. 8 urterekin hasi zen panderoa bere kabuz astintzen; orduak ematen zituen gelan, entseatzen. 12 urterekin izan zuen plazan jotzeko lehen aukera, Joakintxu Goti soinulariarekin. Ordurako, ordea, pandero jole ezaguna zen Maurizia. Izan ere, Zeberioko Fabrica de Hiladosen egiten zuen lan, beste hainbat gazterekin batera, eta lanerako joan-etorriak bere kopla zaharrek eta pandero hotsek alaiturik egiten zituzten. Ondoren, garai hartako hainbat soinujolerekin aritu zen, eta horrela ezagutu zuen senarra: Benantzio Bernaola Karakol soinularia. Urte askoan aritu ziren plazaz plaza.

Zeberioko Fabrica de Hiladosen egiten zuen lan, beste hainbat gazterekin batera, eta lanerako joan-etorriak bere kopla zaharrek eta pandero hotsek alaiturik egiten zituzten.

1936ko gerra hasi aurretik, jaiegun handietako plazako emanaldietan aritzen zen, Zeberion, Benantziorekin edo Leon Bilbaorekin batera. Frantzisko semea jaiotakoan, oholtzak utzi zituen, baina semeak oinez ikasi orduko itzuli zen plazara. Gerra iritsi arte jotzen jarraitu zuten, baina preso hartu zuten Benantzio, eta hura libre geratu arte ez zuen panderoa astindu Mauriziak. 1962tik aurrera, bihotzeko arazoak zituela eta, medikuak Benantziori soinua jotzea debekatu zion. Mauriziaren karrerako azken urteak galdu zituen; hain zuzen, jendearen memorian iltzatutacloseFinkatuta, josita.
geratu den garaia.

1936ko gerrak ondorio larriak izan zituen euskal gizartean eta kulturan, eta baita Mauriziaren bizitzan ere. Benantzio senarra preso egon zen hainbat urtez, eta Mauriziak ihes egin zuen gurasoenera, semearekin. Gerra amaitzean, berriz, senarrari ez zioten lanera itzultzen uzten. Baserriko lanekin lotutako etxeko ospakizunetara eta oso izaera lokaleko jaialdietara mugatuta geratu ziren haien emanaldiak, 1960ko hamarkadako pizkundecloseEuskal Pizkundea mugimendu kultural eta politiko euskaltzale emankorra izan zen. XIX. mendeko bigarren erdialdetik XX. mendeko lehen erdialdera iraun zuen.
ra arte.

1936ko gerraren ondorioz, oso izaera lokaleko jaialdietara mugatuta geratu ziren haien emanaldiak, 1960ko hamarkadako pizkundera arte.

AbeskeracloseAbesteko modua.
berezia

Oso ozen abesten zuen Mauriziak, eta indar handia transmititzen zuen. Mikrofonoa agertu arte, soinulariek eramaten zuten ospea, eta senarraren itzalpeancloseAbaroan.
aritu zen. Mikrofonoa sortu zenetik aurrera, ordea, areagotu egin zen haren ospea. Panderoa eskuineko eskuarekin jotzen zuen, eta ezkerrekoarekin goitik behera eusten zion, gaur egun pandero jole gehienek egiten dutenaren kontrakoa.

«Aupa Maurizia!» garrasia aldarri bihurtu zuen Mauriziak, bere burua animatzeko leloacloseErrepika.
. Honela azaldu zuen zergatia: «Neronek aupatzen ditut Leon eta Fasio, baina ni nork aupatzen nau? Leonek ezin du berbarik egin alboka jotzen duen bitartean... eta Fasio totelacloseTartamutua.
da! Horregatik esaten diot nik neure buruari... Aupa Maurizia!».

«Aupa Maurizia!» garrasia aldarri bihurtu zuen Mauriziak, bere burua animatzeko leloa.

Maurizia plazandre erreferentea izan da atzetik etorri diren hainbat kulturgilerentzat. Horren erakusgarri da harekin lotura duten hainbat sormen lan berri: Aukeran dantza konpainiak Maurizia ikuskizuna egin zuen duela urte batzuk; Ines Osinagak, Lorea Argaratek, Olatz Salvadorrek eta Itziar Garalucek, beste hainbat emakume sortzailerekin batera, formatu berrietan oinarritutako Mauriziak ez dau inor hil zuzeneko bat sortu dute, Mauriziaren kopletatik abiatuta; halaber, Aire! izeneko dokumental luze bat prestatzen ari dira. Gazte talde baten bizitzak bilduko ditu, Maurizia Aldeiturriagaren irudian oinarritutako pieza musikal bat elkarrekin sortzeko.

'Mauriziak ez dau inor hil' ikuskizuna. JONE ALBENIZ

Jatorrizko artikuluak