Urte berriarekin batera nabarmendu beharreko hainbat gertakari izan dira munduan, bata bestearen atzetik. Aditu batzuen arabera, nazioarteko 'statu quo'-a aldatzen ari da.
AEB
TRUMPEN AGINTALDI GORABEHERATSUA. Donald Trumpen agintaldia zeresana ematen ari da. Trump errepublikanoa da, eta demokratek agintzen duten estatu bateko hiriburu batera eraman zituen ICEcloseImmigrazioko eta Aduanetako Polizia.ko 3.000 agente: Minneapolisera, Minnesotan. Agenteek, urtarrilaren 7an, protestan ari zen emakume bat hil zuten tiro eginda. Hilaren 24an, berriz, beste manifestari bat hil zuten, gizonezko bat, bertatik bertara tirokatuta. Donald Trump presidenteak hildako manifestariak iraindu zituen, eta zehaztu du ez dituela agenteak erretiratuko «lana» bukatu arte. Tentsio giro betean da Minneapolis. Etxe Zuria kalkuluak egiten ari da, gatazkarekin zer irabaz dezakeen eta zer galdu.
Venezuela eta Kuba
SOZIALISMOAREN KONTRAKO BORROKA. Historia garaikideancloseFrantziako Iraultzan hasi eta gaur egun arte hedatzen da aro garaikidea. Epe horretan aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren aurreko aro historikoen aldean. aurrekari gutxi dituen ekintza gertatu zen urte hasieran: AEBek Venezuelari eraso egin zioten. Donald Trumpen aginduz bertako presidentea ere atxilotu zuten, Nicolas Maduro, narkotrafikoancloseLegez kanpoko drogen salerosketa. aritzea leporatuta. Latinoamerikako herrialde gehiago mehatxatu zituen ondoren Donald Trumpek. Kubaren kontra hartu du neurririk gogorrena: AEB Ameriketako Estatu Batuek zigorrak ezarriko dizkiete Karibeko herrialde horri petrolioa saltzen diotenei. 1959tik lortu ez dutena lortzeko «bultzadatxoa» eman nahi du Trumpek: estatu sozialista desegitea.
Groenlandia
NATOcloseIpar Atlantikoko Itunaren Erakundea.-N ARRAKALA BAT SORTZEAR. Nicolas Maduro bahitu ondotik, Donald Trumpek inoiz baino indar handiagoz abiatu zuen aspaldiko apeta closenahia, ametsa, desioabat betetzeko ekinaldia: Groenlandiaz jabetzea. Ziurtatu zuen ez zela konformatuko uhartea bereganatzea ez zen «beste deusekincloseezerekin». Urtarrilaren 21ean, Davosen (Suitza), bideratutzat jo zuen berak eragindako krisia. Itun baten berri eman zuen, eta adierazi AEBek uhartearen zati batzuen burujabetza closeherrialde bat edo lurralde bat eta bertako herritarrak gobernatzeko ahalmena, eskumena eta eskubidea da.eskuratu ahalko dutela. Danimarkak eta Groenlandiak, ordea, adierazi dute burujabetza ez dela negoziagarria.
Ukraina
MENIA MOTZ ETA MUGATU BAT BAINO EZ. Arlo diplomatikoan ez aurrera eta ez atzera dago Ukrainako gerra. Militarrean, berriz, frontea anitz mugitu ez bada ere, Errusiak du ekimena, eta, bonbardaketen bidez, gogor zigortu ditu frontetik kanpoko Ukrainako hiriak, Kiev hiriburua barne. Donald Trumpek urtarrilaren 29an jakinarazi zuen Errusiak onartu egin zuela astebetean erasorik ez egitea frontetik kanpo. Bi aldeen eta AEBen ordezkariak negoziazioetan ari dira.
Palestina
GAZARAKO BATZORDE BAT. Urtarrilaren 14an hasi zen ofizialki Donald Trumpen Gazarako bake planaren bigarren fasea. Israelek Egiptorekiko muga ireki du asteburuan. AEBetako presidenteak urtarrilaren 16an jakinarazi zuen nork osatuko duen Gaza gobernatuko duen batzordea, eta eredu hori mundu osora hedatu nahi du, Nazio Batuen Erakundeak huts egin duela iritzita. Iazko urritik indarrean da su etenaclosetregoa, menia, baina Israelek ia bostehun palestinar hil ditu ordutik.
Siria
KURDUEN AUTONOMIA, GALBIDEAN. Siriako Gobernuak SDF Siriako Indar Demokratikoen aurkako erasoaldi bat hasi zuen urtarrilaren 13an, Eufrates ibaiaren ekialdean. Kurduen miliziak Rojavara erretiratu ziren, eta gobernuak Siria ekialde gehiena kontrolpean du. Kurduen miliziak eta erakunde zibil autonomoak Siriako Estatuan integratzeko beste akordio bat itxi dute orain.
Irak
IRANEN ALIATU BATEN ITZULERA. Irakeko Parlamentuan gehiengoa duen blokeak Nuri al-Maliki politikari xiita aukeratu zuen lehen ministrogai urtarrilaren 24an. Estatu Islamikoak kalifa herria aldarrikatu zuenean (2014) Al-Maliki zen gobernuburua: Iranen aliatu estua zen, eta suniten alderdiek gatazka sektarioak sustatzea leporatzen zioten. Dimisioa eman behar izan zuen. Donald Trump AEBetako presidenteak laguntza kentzeko mehatxua egin dio Iraki, Al-Maliki lehen ministro izendatzen badute.
Iran
ERASOALDI BATEN MEHATXUPEAN. AEBek gerraontziak eta hegazkinak pilatu dituzte Persiar golkoan. Donald Trumpek mehatxu egin dio Irani: islamiar errepublikaren kontrako manifestariak hiltzeagatik lehenik, eta programa nuklearrari eusteagatik ondotik. Iranen abenduan hasi ziren protestak, eta urte hasieran gogortu egin ziren. Urtarrilaren 21ean, Irango Gobernuak adierazi zuen gatazkan 3.117 lagun hil zirela, eta horietako 2.427 zirela manifestariak. Beste iturri batzuek beste kopuru batzuk eman dituzte: 6.000 eta 36.000 artean hil dituztela. 1979tik agintean den islamiar errepublika deuseztatzeko mehatxua egin du Trumpek.
Yemen
BESTE LEHIA BAT EKIALDE HURBILEAN. Yemengo Gobernuak eta hegoaldeko independentistek elkar hartuta egin dute gerra Sana hiriburua kontrolatzen duten iparraldeko matxino xiiten kontra. Hil honen 7an, independentisten liderra gobernutik bota zuten, ordea, eta alde berean zirenak elkarren kontra gerran dira orain. Ekialde Hurbilean gero eta eragin handiagoa duen lehia bat dago horren atzean, orain arte aliatu izan diren bi estaturen artekoa: Saudi Arabia, batetik, eta Arabiar Emirerri Batuak, bertzetik.
Jatorrizko artikuluak
-
Munduko ordena dardarka
Mikel Rodriguez |
|