Ola Arafat: «Israelek etxea lapurtu digu palestinarroi. Atea, gainera, giltzaz itxi du»

Ola Arafat Iruñean bizi da. Salam Gaza elkartea sortu du. «Gure lehentasuna jendea salbatzea da; 500 familiak osatutako talde bat laguntzen ari gara. Bakarrik gelditu diren 280 haur daude haien artean»

«Gaza espetxe bat zen, eta, orain, hilerri bilakatu dute. Lurra lapurtu ziguten, duela ia 80 urte, eta, halere, Israel herri demokratiko bat dela erraten dute, bere burua defendatzeko eskubidea duela. Genozidioclosegizatalde baten suntsiketa sistematiko eta berariazkoa bat gertatzen ari da denon begien aurrean, eta, oraindik ere, batzuek ukatu egiten dute».

Ola Arafaten hitzak irmoak dira. Emakume palestinar hau Iruñean bizi da 2002az geroztik, senarrarekin eta lau seme-alabekin. Gaza hirian sortu zen, 1977an; sei anai-arrebaren artean zaharrena da, eta emakume bakarra. Inoiz baino biziago ditu memorian haien amatxi Fairuz Arafatek erraten zizkienak: «Soldaduek izua eragin bertzerik ez zutela nahi nabarmentzen zigun, baina guk ez genuela beldurrik izan behar. Ikasi behar genuela, hori zela gure egitekoa, hezkuntza zela gure borrokarako tresna».

Arafatek Farmazia ikasi zuen Gaza hirian, eta 25 urterekin atera zen handik Nafarroara etortzeko. Okupazioak baldintzatu du bere eguneroko bizitza. «Gure aita 1948an jaio zen; hura besoetan zuen gure amatxik familia etxetik bota zutenean. Israelek etxea lapurtu digu palestinarroi. Atea, gainera, giltzaz itxi du».

Haurtzaroa

Ola Arafatek ongi ikasi ditu amatxiren lezioak. «Amatxik nahi zuen gazteok gure herriaren ordezkari izatea han eta hemen». Arafatek, hala ere, bihotzean du sorterria. 2002. urtetik itzuli ez izana «gogorra» da harentzat. «Banuen senideak eta lagunak berriz ikusteko ilusioa, baina haietako anitz closeaskohilik dira. Azken bi urteotako erasoaldian hil dituzte».

Arafat haurtzaroarekin akordatzen da. Eskolara joateko hamar minutuko bidea ordubeteko bilakatzen zen soldaduen kontrolen erruz. «Ahalik eta gehien tapatzen nintzen, militarrek hartu eta bertan ez bortxatzeko. Nahi zutenean egiten zuten; nahi zutenean sartzen ziren gure etxeetan gu umiliatzenclosemakurrarazi saiatzera». Lehen Intifadako egunak oroitu ditu, tankeen kontra harriak jaurtitzen zituztenekoak.

«Genozidio bat gertatzen ari da denon begien aurrean, eta, oraindik ere, batzuek ukatu egiten dute»

Gazan gertatzen ari den genozidioaz ere mintzatu da: «Palestinarrok suntsitu nahi gaituzte; interes ekonomikoak jarri dituzte giza eskubideen gainetik. Gizatasunaren gizateria, gizakiak, gizon eta emakumeak, baita onberatasuna eta bihozberatasunakontra ari dira». Arafatek bi anaia eta haien zortzi seme-alabak ditu Gazan. «Senarraren anai-arrebak eta ilobak ere han dira. Anaia bat hil diote, eta bertze bat elbarri utzi. Izeba-osaba eta lehengusu-lehengusina anitz galdu ditugu».

Bonbak eta gosea

Bonbak ez dira areriocloseaurkari bakarra. Israelek erabat blokeatu du lurraldea, eta goseak hiltzen ari dira herritarrak. Iazko azaroan Salam Gaza sortu zuen, gosez hiltzen ari diren gazatarrei laguntza zuzena helarazteko asmoz. «Erresistentzia da palestinarron ikur, baina, erresistitzen jarraitzeko, bizirik egon behar dugu. Gure lehentasuna jendea salbatzea da; 500 familiak osatutako talde bat laguntzen ari gara. Bakarrik gelditu diren 280 haur daude haien artean». 

Arafaten anaiak eta ilobak ere han geratu dira. «Orain ez dakigu non dauden». Arafaten amak elkarrekin ez egoteko eskatu die semeei. «Nik ere bai; bonba batek harrapatzen baditu, ez ditzala denak hil».

Gero eta zailagoa zaio senideekin hitz egitea, baina ilobek eta lagunen seme-alabek Gazatik errandakoen bozgorailu izan nahi du. «Gizatasuna dago jokoan. Gazak borrokan behar gaitu». 

Jatorrizko artikuluak