Sei urte gehiago ereserki nazionalik gabe

Gontzal Mendibil - Gorka Knörr - Jose Mari Esparza - Anni Obiag - Iñaki Lopez de Luzuriaga - Endika Iriso |
  • 373 hitz

'Gernikako Arbola' ereserki nazionala izatea aldarrikatu dute kultur munduko hainbat pertsonak, iritzi artikulu baten bidez. Euskal Herriak elementu unitarioak behar dituela uste dute.

Abuztuan jada sei urte joango dira kultur eragile talde batek ideia hauxe plazaratu closezabaldu, hedatugenuenetik: Zazpiak Bat osoaren imajinario kolektiboa sendotzea, ereserki baten bidez. Gernikako Arbola da ereserki hori. Hautu hori berresten dute lurralde eta joera politiko guztiek, erreferentzia bibliografikoek eta diskografikoek, entziklopediak eta nazioarteko ospeak. 

Ez dugu dudan jartzen gure herriaren egungo banaketa administratiboan finkaturik dagoena: EAEcloseEuskal Autonomia Erkidegoa: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba elkartzen dituen egitura administratibo eta politikoako edo Nafarroako ereserkiak berdin erabili ahal izango lirateke, zein bere eremuan, baita Euskal Herrian erabiltzen diren beste ereserki batzuk ere. Baina oraindik faltan ematen da ofizialki elkartuko gaituen ereserki bat, ekitaldi handietan, lurraldeen arteko topaketetan.

Sei urte joan dira. Herri ekimenak borondateak elkartuz, eta alderdi batzuetatik isiltasun erosoak bueltatuz. Aldiz, milaka atxikimenduclosebat egitea, babestea bildu ditugu zenbait adierazpen nazionaletan: ehunka musikarik, orfeoi-zuzendarietatik hasi eta punk izarretaraino, babestu zuten Iparragirreren betierekoclosebetikoa, eternala zortzikoa. Gero etorri zen Euskal Herriko historialarien selekzioa, joera ideologiko orotakoa; idazleek eta editoreek jarraitu zuten, Unamuno, Baroja, Kanpion, Arlt, Steer, Marta Gelhorn eta beste hainbat autorek utzitako lorratzeanclosearrastoa, aztarna. Ezker Abertzaleko historikoek bat egin zuten, Krutwigek, Monzonek eta Txabi Etxebarrietak bere garaian egin bezala. EAJcloseEusko Alderdi Jeltzalea alderdiako Hermes aldizkaritik, jarraitzaile talde handi bat alde agertu zen, inork kontra egin gabe.

Sei urte hauetan, ehunka erreferentzia historiko berri ezagutu ditugu: ez ziren bi izan, sei baizik, Gamazadan Donostian Gernikako Arbola abesteagatik Guardia Zibilak hil zituen herritarrak, tartean emakume bat, Bernardina Garcia. Foru aldarrikapen ororen kantua izan da; Lore Jokoen preludio ofiziala; Eusko Ikaskuntzaren oberturacloseopera edo musika obra luze baten atarian jotzen duen pieza musikala; II. Errepublikaren laguna; erbeste guztien ereserkia; munduko pilota kantxen eta lehen futbol selekzioaren kantu historikoa. Sabino Aranak ereserki nazionaltzat zuen; karlistek foraltzat; ezkertiarrek anaitasun internazionalistakotzat; anarkistek libertariotzatcloseaskatasunen aldekoa; eta hasierako ETAk abertzaletzat. Guztiek Baskoniaren ereserkitzat jotzen zuten, Aturritik Ebroraino.

Sei urte hauek, herrialde osoarekin hitz egin ondoren, gure tesia berretsi dute: Gernikako Arbolak ez du parekorik. 

Batzuek diotenez, «kutsu erlijiosoa du», jakin ere ez baitakite Gernikako Arbola justu olde iraultzaile baten barruan sortu zela: mundu osoan gurutzeak Askatasun zuhaitzekin ordezkatu zituena. Beste batzuek diotenez, «gazteek ez dute kantatzen», eta egia da. Jarraik eskuliburuetan jartzeari utzi zionetik, Burgosko prozesuak Eusko gudariak zabaldu zuenetik, eta, batez ere, trantsizioakcloseFranco diktadorearen heriotzaren ostean zabaldu zen aro politikoa; aro demokratikoa hasi zen ereserkiak bereiztea inposatu zigunetik, euskal gazteriak kantatzeari utzi zion...

Batzuek diotenez, «antzinako kutsua du», eta «egungo» problematikak jasotzen dituen ereserkia behar omen dugu. Hori diotenei gogorarazi behar zaie ereserki bat ez dela ideien lehiaketa batean inprobisatzen; eta, zorionez, Euskal Herrian dena ei dela zaharra, horregatik bizirik jarraitzen dugula; eta Gernikako Arbola euskal sinbolo moderno eta eguneratua dela, gerraren eta mehatxu totalitarioaren kontrakoa, bakearen, internazionalismoaren eta antifaxismoaren munduko ikonoa.closesinboloa Harribitxiclosealtxorra, harri preziatua itzela dugu, transbertsala, epikaz jantzia, gizatasunez, historiaz eta etorkizunez betea...

Orain 145 urte hil zen Iparragirre. Bada, datorren apirilaren 18an, Urkiolan, bazter guztietako euskaldunak, euskal herritarrak, bildu nahi ditugu. Elkarrekin abestuko dugu, eta eman beharreko pausoak erabaki. Munduko nazio gehienek baino lehenago, Euskal Herriak, Baskoniak, ereserki nazional bikaina aukeratu zuen. Eta ez gaude elementu unitarioz gainezka hori oharkabean pasatzen uzteko.

Jatorrizko artikuluak