Teknologiaren erreinaldia mugatzeko ahalegina
Legeak egiten ari dira Internetek eta gailu elektronikoek gazteengan dituzten kalteak eta arriskuak mugatzeko. Adituen iritziz, ordea, legeek mugak izango dituzte, gazteek eurek eta euren familiek arduraz erabiltzeko konpromisoa hartu ezean.
Internet «lurralde basatia izateari uztea»: hori da, Gazteen eta Haurren gaietarako Espainiako ministro Sira Regoren hitzetan, esku artean dituzten bi lege proiektuen xedea. Arau horien bidez, adingabeak babestu nahi dituzte ingurune digitalean dauden arriskuetatik. Horretarako, zenbait zigor ezarri nahi dituzte teknologia modu okerrean erabiltzen dutenentzat.
Ingurune Digitaletan Adingabeak Babesteko Legea eta sharentingcloseSeme-alaben irudiak eta bideoak sare sozialetan zabaltzeko ohitura.-ari buruzkoa dira lege horiek. Lehenengoa tramitean dago Espainiako Gorteetan. Sharenting-a arautuko duenak, ostera, lehen urratsak baino ez ditu egin.
Oso zaila dirudi oreka lortzeak: adituek diotenez, teknologiaren erabilera gehiegizkoak eta okerrak kalte itzelak ekarri ahal dizkiete, baina, zehazten dutenez, herritar digitalak izanik, ezin diote teknologiari bizkarrik eman. Legeak, beraz, mugak jarri ahal dizkio teknologia asmo txarrez baliatzen duenari.
Internet eta teknologia legez arautzeko beharra arrazoitzeko datu esanguratsu batzuk plazaratu zituen Sira Rego ministroak: gurasoen %89k seme-alaben argazkiren bat argitaratzen dute gutxienez hilean behin. Beste datu bat: ia haur guztiek presentzia dute sare sozialetan jaiotzen diren une beretik.
Espainiako Poliziak eman berri du beste datu bat: pedofiloeicloseHaur edo nerabeenganako sexu grina eta erakarpena dituzten pertsonak. atzematen zaien materialaren %72 sare sozialetatik lortutako irudiak dira, izan haurrek eta nerabeek bere profiletan argitaratutakoak, izan gurasoek beraiek zabaldutakoak. Nahiz eta sexu kutsurik gabeak izan, adimen artifizialarekincloseInformatikaren adar bat, giza adimenaren funtzioak betetzeko gai izan daitezkeen programak garatzen dituena; gaur egun gauza askotarako erabiltzen da, besteak beste, bideoak sortzeko. (AA) moldatzen dituzte eta pornografikocloseEkintza sexual edo erotikoak, hartzailearengan kitzikapen sexuala sortzea helburu dutenak bihurtu.
Muturreko arrisku horretaz gain, adituek ohartarazi dutenez, adingabeen irudia sare sozialetan neurri gabe zabaltzeak ondorio larriak izan ditzake: antsietateacloseArriskutsutzat edo mehatxagarritzat jotako egoeretan gorputzak abiatzen duen defentsa modu bat, tentsioaren sintomak agerian uzten dituena., lotsa, autoestimu arazoak eta jazarpena sor ditzake haurrengan eta nerabeengan.
Arazoa horren konplexua izanik, jarduera legez arautzea eta mugak jartzea da konponbidearen zati txiki bat bakarrik.
Arauak egiteko adituengana jo du Espainiako Gobernuak, eta horien artean dago EU Kids Online EHUko ikerketa taldea: Maialen Garmendia eta Nekane Larrañaga soziologoak dira talde horretako kideak. Hamabost urteko ibilbide zabala du EHUren aterpean diharduen talde horrek, haurrek eta nerabeek informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin (IKT) duten jardueraren ikerkuntzan. Europako EU Kids Online sarea osatzen dute 34 herrialdetako ehun adituk eta ikertzailek.
'Shareting'-ean, bi joera
Sharenting-ean bi joera bereizten dituzte Garmendiak eta Larrañagak: batetik, badira helburu ekonomikorik gabe seme-alaben argazkiak gertukoekin partekatzen dituzten gurasoak. Bestetik, badira gurasoak haurren irudiak dirua lortzeko zabaltzen dituztenak; joera hori, gainera, indarra hartzen ari da.
Haien ustean, legeak muga dezake hori, baina garrantzi handiagoa ematen diote gizartearen sentsibilizazioari. «Gurasoek jabetu behar dute asmo onez zabaltzen ari diren irudi horiek modu ankerrean erabiltzeko arriskua dagoela», ohartarazi dute.
Badira beste arrisku batzuk, ordea. Esaterako, gurasoek batzuetan zabaltzen dituzte irudi batzuk, hala nola «seme-alabak pixontzian, ibiltzen ikasi berritan estropezu egiten.. hasiera batean inozoak izan daitezke argazki horiek, baina gerora iraingarri bihurtu». Gogora ekarri dute sarri argazki horiek erabili izan dituztela ikaskideek edo ingurukoek umeak barregarri uzteko.
EHUko bi ikertzaileek ohartarazi dutenez, sharenting-aren beste arrisku bat da adingabeen aurrean praktika hori normalizatzea: «Ez dauka zentzurik gurasoek urteetan haurren irudiak partekatzen aritzea eta, seme-alabek 12 urterekin sakelakoa dutenean, hori debekatzea», dio Garmendiak.
Legeek joera horiek zuzentzeko gaitasunari buruz ez dira baikorrak. Erabilera oker batzuk mugatzeko balio dezaketela onartuta ere, «ezinezkoa da familien barruan argazkiekin egiten dena kontrolatzea».
Nekane Larrañagak gurasoengan jarri du ardura. Adibide bat jarri du: «Sare sozialetan profila sortzeko gutxieneko adina legez 14 urtekoa da, eta lege berriak 16 urtera igoko du. Baina lege hori nork betearaziko du, gurasoek betearazten ez badute?».
Sharenting-ez aparte, oro har, teknologiaren erabilera okerra arazo handia dela berretsi dute Garmendiak eta Larrañagak. Argi dute, hala ere, teknologia, sare sozialak eta adimen artifiziala gizartearen parte direla, eta debekua ez dela bidea. «Arduraz erabiltzen lagundu behar diegu gure seme-alabei. Gurasoek ez badituzte arauak ezartzen, haurrek beraiek jarriko dituzte beren arauak».
Edonola ere, adingabeen teknologiaren erabilerari dagokionez, hezkuntza eta aisialdi esparruak ondo bereiztea komeni da. Larrañagaren aburuz, «askotan aisialdirako erabilera desegoki horiek gurasook aztoratzen gaituzte, eta teknologia deabrutzekocloseZerbait txartzat edo okertzat jotzea. joera zabaltzen da». Horren ondorioz, indartzen ari da joera bat: hezkuntzan teknologiaren erabilera zalantzan jartzekoa.
Garmendiaren ustez, «alderantziz egin beharko litzateke, eskolan gehiago erabili beharko litzateke teknologia». Eta arrazoitu du zergatik: guraso guztiek ezagutza eta baliabide berak ez dituztenez, eskola da ikasle guztiek gaitasun antzekoak lortzeko bitartekaria.
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizatearen, Gazteriaren eta Erronka Demografikoaren sailburuak begi onez ikusten du Espainiako ministroak gaiari heldu izana, betiere errespetatzen baditu Jaurlaritzaren eskuduntzakcloseErabaki esparrua.. Sharenting-ari dagokionez, Melgosaren iritziz, lege aurreproiektua eratu beharko litzateke hiru zutabeen gainean: osasun mentala, gurasoen zaintza positiboa eta haurren partaidetza. «Ongizate emozionala eta osasun mentala zehazki txertatzea proposatu dugu, baita sendotzea hezkuntza, osasun eta kultura eta aisialdi arloen arteko koordinazioa ere». Horretaz gain, funtsezkoa iruditzen zaio familiei laguntza eta formakuntza eskaintzea gai digitalen inguruan.
Jatorrizko artikuluak
-
Teknologiaren erreinaldiari muga jarri nahian
Kristina Martin |
|