Turismo masiboa eta ingurumena, nekez adiskidetu daitezkeen muturrak

Arrate Zelaia Jauzi Ekosozialeko kidea |
  • 647 hitz

Azken urteotan gero eta nabarmenagoa da turismoa Euskal Herrian izaten ari den inpaktua. Etxebizitzen prezioetan ez ezik, beste alor askotan eragiten du urtero gero eta turista gehiagok Euskal Herriko hiri eta naturaguneetara egiten dituzten bisitek. Ingurumenean duen eragin hori ekarri du gogora Arrate Zelaiak artikulu honetan.

Iazko urrian Espainiako Garraio Ministerioak Bilboko aireportua handitzeko plana onartu zuen. Sei aparkaleku irabaztea albiste ona eta eztabaidaezina omen da. Turismoak markatzen baitu urtero errekorrak batzen dituen trafikoaren etengabeko hazkundearen erritmoa, eta kontsumoaren zurrunbiloan zorabiatuta, CO2 isuriencloseErregai fosilak erretzearen ondorioz sortzen den gai nagusia, karbono dioxidoa, Lur planetaren klima berotzea eragiten ari dena.2 gorakadaren joera ez omen da arrazoi nahikoa handitzea gelditzeko. Natura mugara eramaten ari gara etekin ekonomikoa maximizatzeko. Gizarte dikotomikoakcloseKontzeptu edo ideia bat bi zatitan banatua dagoenean, normalean elkarren aurkari edo kontrajarri direnak. bata edo bestea ditu aukeran, baina beste iruditeria bat posible da. New Yorkeko lehen hegaldiari ongietorri eginez nekez biziko gara gure lurraldean.

Turismoa eta ingurumena zuzenean lotuta daude, baliabide naturalak izaten baitira bisitarientzako erakargarri nagusiak. Hondartzek, mendiek eta ekosistema paregabeek milioika turista erakartzen dituzte urtero, paisaia idilikoekcloseZerbait ederra edo erakargarria, hobetu ezin daitekeen zerbaitekin lotu ohi dena, izan paisaia bat edo egoera bat. bezala. Erakargarritasun horrek presio handia eragiten du ingurumenean. Turisten lekualdatzeen ondoriozko emisioek klima-larrialdiacloseErregai fosilak erreta atmosferara isurtzen diren metano, karbono dioxido, nitrogeno oxido eta beste gai batzuen kontzentrazioa handitzearen erruz munduko tenperaturak igotzen ari dira, eta horrek klima larrialdia ekarri du mundura, Nazio Batuen Erakundeak berak aitortu duenez. bizkortzen dute. Itsas bidaiek, adibidez, kutsatzaile asko isurtzen dituzte airera eta uretara, eta inguruko itsas ekosistemen osasunari eragiten diote. Kutsadura handitzeak airearen eta uraren kalitatea hondatzeaz gain, bertako florari eta faunari ere kalte egiten die. Leku turistikoetan izaten den trafikoaren hazkundeak airea kutsatzen du eta joan-etorriek animalien portaeran ere eragina dute. Bertoko animaliarik eta landarerik gabe eta osasuna kaltetuz nekez biziko gara.

Fenomeno hau bereziki nabarmena da ingurumen-plangintza egokirik ez duten helmuga ezagunetan. Faunak eta florak inpaktuak jasaten dituzte turismo-jarduerak behar bezala kudeatzen ez direnean; esaterako, lurraren erosioacloseLurraren goiko geruza narriatzen denean gertatzen den fenomenoa da. milaka pertsona pasatzen diren eremuetan daukagu. Paisaiaren degradazioa inguruen pribatizazioarekin lotuta joan ohi da gainera; esaterako Gaztelugatxeren sarbidea eskariaren arabera mugatua dugu. Kontsumitzaileak bihurtu gara gu ere, eta horrela nekez bizi gaitezke.

Turismo-eremuetara bisitak ugaritu ahala, azpiegituren eta zerbitzuen eskaria handitu egiten da. Hotelak, errepideak, etab. eraikitzen dira, eta horrek baso-soiltzea eta habitat kritikoak galtzea eragin dezake. Kontrolik gabeko urbanizazioak ekosistemak zatitzea eragin dezake, biodibertsitateacloseMunduko toki jakin batean dauden bizidun guztiek eratutako sarea da.  mehatxatuz eta jada kalteberak diren espezieak arriskuan jarriz. Turismoarentzako baliagarriak diren azpiegiturak eraikitzeak (portuak, autobideak, aireportua, museoak...) eraikuntzaren sektoreari «jaten ematen» (Carlos Alzaga, Bizkaiko azpiegitura diputatuaren hitzak erabiliz) badio ere, herritarrak eta ingurua prekarizazioanclosePobrezian, gabezian, beharrean. itota bizitzea dakar.

Toki turistikoak ohikoagoak diren heinean, bertako baliabideak gehiago ustiatzencloseEsplotatu, probetxu atera. dira. Jende gehiago dagoenez, ur eta energia kontsumoa handitu egiten da, eta hondakinak ugaritzen dira. Adibidez, goi-denboraldian, turistek tokiko biztanleek baino ur gehiago kontsumi dezakete, eta tentsioak sor ditzakete horniduran. Gainera, hoteletarako eta turismo-jardueretarako elektrizitate-eskari handiak iturri ez-berriztagarriekikocloseOhiko hornidura elektrikoan iturri berriztagarriak ez ezik, gasa, ikatza eta antzeko erregai fosilak eta jatorri nuklearrekoa erabili ohi dira. mendekotasuna areagotzen du. Baliabideen gaineko presio horrek jasangarritasunik eza ekar dezake epe luzera, ingurumenari nahiz tokiko komunitateei larri eraginez. Oinarrizko zerbitzuen degradazioakcloseNarriadura, eskastea. eskualdea burujabetzatik aldendu eta menpekotasunez bizitzea suposatzen du.

Turismo masiboak hondakin kopuru handiak ere sortzen ditu, bereziki plastikoak, hondartzak, ibaiak eta itsasoak kutsatzen dituztenak. Herri turistikoetan hondakin solidoen eta hondakin-uren hazkundearen ondorioz kudeatzeko sistemek gainezka egin dezakete, eremu naturaletan zaborra pilatuz. Lurrari ez ezik, inguruko ur-masei ere eragiten die, uraren kalitateari eta, ondorioz, uretako bizitzari kalte eginez eta ur edangarria gutxituz.

Urtez urte turismoaren sektoreak lortzen dituen irabazi ekonomikoak gora doaz, honez gain, turismoak dagoeneko boteretsuak diren hainbat sektore ere bultzatzen ditu (ostalaritza). Natura zelan suspertu pentsatzen egon beharko ginateke krisi ekosozialean, euskal erakunde publikoek aldiz, luxuzko turismoa erakarri nahi dute. Adibidez, laketontzi handiei erraztasunak emanez Portugaleteko zubipean porturatzeko —astebeteko alokairuak 250.000 euro balio du—, edota Bilboko portura gurutzaontzi gehiago erakartzeko azpiegiturak eraikiz, diru publikoa erabiliz horretarako. Etekin ekonomikoa gutxi batzuen esku uzten duen eredu honen aurrean antolatzen hasi behar dugu. Gurekin honen inguruan hausnartu nahi baldin baduzu animatu Turismo S.A jardunaldietara!

Jatorrizko artikuluak