- Ekonomia-Ekintzailetza
- Autogintza
- Globalizazioa
- Nazioartea
- Zientzia Politikoak
- merkataritza
- ontzigintza
Txinak 24.000 kontainer daramatzan lehen itsasontzi erraldoia bidali du Europara
Europak gero eta dependentzia ekonomiko handiagoa dauka Txinarekiko. Merkataritza harremana eutsiezina bihurtzen ari dela iritzita, babes tresnak sortu nahi ditu Europako Batasunak.
«Ez da elkarte bat, ezta hondoratzen ari den itsasontzi bat ere; 400 metro luze den kontainer ontzi erraldoi bat da, 24.000 edukiontzirekin Europara joaten dena eta ia hutsik itzultzen dena». Jens Eskelund Txinako Europako Batasunaren Merkataritza Ganberako presidentearena da esaldia. Txinak jada lehen ontzi erraldoia bidali du kontinente zaharrera, eta tamaina bereko beste bederatzi ontzi egiten ari da. Horrek kezka eragin du Europan.
Txinatik datorren bigarren shockcloseekonomiari eragiten dion kolpea handiak kolokan jar dezake blokekoclosehainbat herrialdez osatutako talde ekonomikoaindustria, eta epe laburrean suntsitu ditzake oraindik geratzen diren sektore lehiakorrak: besteak beste, makinagintza, kimikagintza, sendagaigintza eta, jakina, automobilgintza.
Europako Batasunak jada hainbat neurri hartu ditu industria horiek defenditzeko, eta gehiago ere espero dira. Txinaren haserrerako. Pekinen arabera, ez dago arrazoirik muga zergetarako, dumping-aren kontrako ikerketarako eta halako babes neurrietarako. Txinak bi aldeentzako onuragarria izango den merkataritza harremanak nahi ditu, baina, orain, harremanak gaiztotuta daude.
Merkataritza desoreka
Merkataritza desoreka izugarria da. Txinak, gaur egun, munduko ondasun produkzio osoaren %30 ekoizten du, eta %13 kontsumitzen du. Europako Batasunak 360.000 milioi euroko merkataritza defizita du Txinarekiko, mila milioi euro egunero. Eta urteko lehen bost hilabeteetan %12,7 handitu dira Txinatik EBra datozen salgaiak. Aldiz, Europatik Txinara egindako esportazioak %5,2 baino ez dira hazi.
Bruselak, beraz, babes neurriak proposatu ditu, Txinako esportazioen presiorik handiena jasaten duten sektoreei begira —kimikaren alorra, makina-erreminta—. Bruselak enpresei esan die zenbait sektoretako hornikuntza sareetan mendekotasuna murrizteko neurriak hartzeko, eta hornitzailecloseSaltzaile edo ekoizle, norbaitek behar duen produktu bat helarazteaz arduratzen dena. bat baino gehiago izateko, herrialde desberdinetakoak. Frantziak, Italiak, Espainiak, Herbehereek eta Lituaniak «merkataritza politika defentsiboago, asertiboagocloseBeharrak, sentimenduak edo ideiak modu ulergarri, zuzen eta errespetuzkoan adierazteko gaitasuna. eta eraginkorrago baten beharra» azpimarratu dute.
Alemania izan da Txinako inportazioei muga jartzeko erreparo gehien izan duen herrialdea; ziurrenez, besteak beste, buruan dituelako bere autogintza konpainiek Txinan dituzten lantegi eta merkatuak. Txina, urteetan, merkatu oso garrantzitsua izan da Alemaniarentzat, baina hori iraungizcloseahitu, bertan behera geratu joan da.
Europarrek txinatarren «gehiegizko ahalmenaz» hitz egiten dute. Haien ustez, Txinak bere konpainiei zuzenean emandako estatu laguntzek eta kreditu merkeen bidez bideratutako beste zeharkako laguntzek gehiegizko ekoizpen ahalmena eragin dute, eta susmoa dago enpresa asko, laguntza horiei esker, kostuen azpitik ari direla beren produktua merkaturatzen. Prezioen deflazio zurrunbilo horri izena jarri diote: nei juan, inboluzioacloseatzera egitea; garapenaren kontrakoa.
Menpekotasuna
Txinan barne kontsumoa ahula izanik, salgai horietako asko esportatu egiten dituzte prezio oso apaletan, yuanak closeTxinako txanpon ofizialaberezkoa lukeen baino balio txikiagoan. Mundu zabalera ateratzen diren salgai horiek autoak eta autobusak dira, bateriak, inbertsore elektronikoak, mikrotxipak, makina-erremintak...
Industria estrategikoak dira, eta europarrak haien mende daude. Txinak erabateko kontrola dauka hornikuntza kate jakin batzuen gainean. Adibidez, Europako automobilgintza ia-ia geldi utz dezake Txinak, autoetan erabiltzen diren txip arruntak bidaltzeari utzita. Lur arraroen ekoizpena ere ia osorik berak kontrolatzen du mundu guztian, eta txorrota nahi bezala itxi edo zabaltzen die herrialdeei.
Tentuz dabiltza, halaber, Europako luxuzko gaien ekoizleak eta ardogileak ere, ikusita ageriko merkataritza gerra batean arriskua egongo dela haien esportazioetan muga zerga handiak ezartzeko.
Jatorrizko artikuluak
-
Tentsioa gorenean Europako Batasunaren eta Txinaren artean
Irune Lasa |
|
-
Txinaren erantzun posibleak
Irune Lasa |
|