«Mendiko eskian eta alpinismoan emakume gutxi gabiltza. Erreferenteak falta izan ditut»
Uxue Loizu Euskal Herriko mendi kirolari osoenetako bat da. Iraupen eskian hasi zen umetan, eta, alpinismoan, eskaladan, mendiko eskian eta mendi lasterketan dabil gaur egun.
Nafar selekzioko kidea da Uxue Loizu (Iruñea, 1996). Mendi eskiko denboraldi bete-betean dabil azken hiru hilabeteetan. Gozatu egiten du edozein mendi kirol hizketagai duenean.
Nola zaletu zinen mendira?
Umetatik izan dut mendirako zaletasunacloseafizioa. Askotan eramaten gintuzten Ordesara eta Torlara [Aragoi, Espainia]. Igandeetan ikastolako mendi taldearekin ere joaten ginen, baina ez nintzen mendiarekin kateatuta closemaiteminduta, liluratuta, lotutagelditu zen horietakoa. Gerora, lagun batekin batera, aste zuriaren aitzakian hasi nintzen iraupen eskian lehiatzen. Uharteko [Nafarroa] taldean eman genuen izena. Unibertsitateko lehen bi urteetan ere jarraitu nuen talde horretan. Denborarekin, begirale closezaintzailelanetan aritu nintzen, haurrei iraupen eskia irakasten. Lehen soldatarekin, mendi eskiko lehen eskiak erosi nituen. Hemen nabil geroztik.
Nondik datorkizu mendi eskirako zaletasuna?
Orduko bikotea jada mendiko eskian ibiltzen zen. Harekin hasi nintzen. Nik ere pistetatik harago ibili nahi nuen mendian. Mendiko eskiko material osoa erostearekin batera hasi nintzen mendiko eskian murgiltzen. Handik gutxira, mendiko jarduera guztietara kateatu nintzen: eskaladara, mendiko eskira, alpinismora…
Alpinismoan ere buru-belarri aritu zinen Nafarroako Alpinismo Taldean.
Alberto Urtasunen bidez sartu ginen taldean. Iraupen eskiko begiralea zen. Jendea behar zutela eta, bertan sartzeko aukera eskaini zigun. Ikaragarri ikasi genuen garai hartan! Hiru urte izan ziren. Handik, FEDME Espainiako Mendi Federazioko Alpinismoko Taldeara egin genuen jauzi. Nafarroako taldean bi emakume ginen: Amaia Segurola eta biok.
Garai hartako zer oroitzapen gordetzen duzu?
Oso oroitzapen politak ditut! Beste mundu bat ireki zitzaidan. Asko ikasi nuen. Autonomoa izaten ere ikasi nuen. Egun nire kuadrilla osatzen duten kideak talde horretan ezagutu nituen.
Orduan hasi zinen espedizioetan?
Saudi Arabiara eta Jordaniara, eta Groenlandiara eta Nepalera joan nintzen. Groenlandiako espedizioa oso gogorra izan zen. Nire lehen espedizioa izan zen dena gainean eramanda. Islandiatik belaontzi batean joan behar genuen hara, eta belaontzia bera izango zen hilabete osoan gure kanpaleku nagusia. Baina kapitainak arazo bat izan zuen, eta geure kabuz joan behar izan genuen. Azkenean, azken herritik sei ordura zegoen leku batean gelditu ginen. Bederatzi ginen espedizio hartan, eta hilabete pasatu genuen.
Zer egin zenuten Groenlandian?
Eskalatu eta bide berriak ireki. Gure helburuetako bat esploratzea ere bazen. Big wall-eko edo horma handietako bide dezente ireki genuen. Abuztua zen, eta tenperatura bikaina eduki genuen.
«Groenlandian 'big wall'-eko edo horma handietako bide dezente ireki genuen. Abuztua zen, eta tenperatura bikaina eduki genuen»
Eta gero Nepalera...
Betiko alpinismoa egitera joan ginen Nepalera. Jugaleko haranean inoiz igo gabeko bi mendi zeuden; Takura zen horietako bat [6.799 metro]. Altuerara egokitzeko, Ladies Peak [5.800 metro] igo genuen. Ez nintzen batere ondo egokitu altuerara, eta buruko min etengabea izan nuen egun askotan. Azkarregi igo ginen. Espedizioko denak antzeko ibili ginen. Egun gutxira, istripua izan genuen. Nahi baino lehenago itzuli behar izan genuen etxera. Helburua bertan behera utzi behar izan genuen.
Nepalekoa izan da orain artean egin duzun espediziorik gogorrena?
Bai. Altueragatik, fisikoki oso gogorra izan zen. Gure lehen aldia zen, eta gogorregi jo gintuen. Indartsu geundela uste genuen, ez ginen oso gauza teknikoak egiten aritu, eta hala ere porru egindacloseakituta, neka-neka eginda geunden. Negar egiteko gogoa sartzen zitzaigun! Ikasteko asko balio izan zigun espedizio hark. Orduantxe bertan zortzimilakoetara joateko gogoa joan zitzaidan!
Zuk ere istripu bat izan zenuen paraxutean.
Bai. Bizkarra apurtu nuen lurreratzerakoan hartutako kolpe baten ondorioz. Zortez, nahiko azkar osatu nintzen. Sei hilabete betetzerako berriro ere eskalatzen ari nintzen. Hala ere, geroztik, trauma txiki bat daukat erorikoak direla eta. Erorikoek errespetu handiegia eta beldurra ematen didate. Geroztik ez dut paraxuta hartu, eta ez dut hartuko.
Garai batean zortzimilakoek izan zuten sona alboratuta, egungo gazteek gauza teknikoen aldeko hautua egin dute. Zu ere horren aldekoa zara?
Nik ere hautu bera egin dut. Mendi garaiak globalizatuegi daudela iruditzen zait. Ez zait batere gustatzen nola kudeatzen den gaur egun mendia. Zortzimilakoetako kanpaleku masifikatuek atzera eragiten didate. Nahiago dut mendi bakartietan ibili nire gustuko gauzak egiten.
Noiz erabaki zenuen buru-belarri mendiko eskian hastea?
Orain bi urte, Nafarroako selekzioko hautatzaileak, emakumeak falta zirela eta, ea interesik banuen galdetu zidan. Orduan ezezkoa eman nion. Iaz, berriro ere aipatu zidan, eta, orduan baiezkoa eman nion. Probatu egin nahi nuen. Udan jada entrenatzaileari esan nion fundamentuz entrenatzen hasi nahi nuela, nire mugak non zeuden jakiteko. Azarorako sasoiko nengoen jada. Buruan nituen proba batzuk bertan behera utzi zituzten arriskuagatik. Amorru pixka bat badaukat horregatik.
«Zortzimilakoetako kanpaleku masifikatuek atzera eragiten didate. Nahiago dut mendi bakartietan ibili nire gustuko gauzak egiten»
Zer lortu nahi izaten duzu lehiatzen zarenean?
Esperientzia bizitzea! Lasterketa aurreko momentuak, lehia, proba amaitu ondorengo uneak, talde giroa… Bestalde, fisikoki, nire mugetara iristea da nire helburua; alegia, ahal dudan guztia ematea. Entrenamenduetan baino emaitza hobeak lortzen ditut dortsala jartzen dudanean. Presio puntu bat izateak on egiten dit.
Hainbat diziplinatan zabiltza lehian. Nola dago emakumeen egoera?
Oro har, emakume gutxi ikusten dut lasterketetan. Taldeetan ere antzeko arazoa dugu. Nafarroako selekzioan bi emakume besterik ez gaude. Alde horretatik, nahiko bakarrik sentitu izan naiz beti. Oso gustura nago taldeko gizonezkoekin, baina emakumeen falta sumatzen du. Mendiko eskian eta alpinismoan emakume gutxi gabiltza. Neure buruari askotan egiten diot galdera: zergatik hain emakume gutxi? Erreferente falta izan daiteke arazo horren guztiaren arrazoia. Nik ere falta izan ditut erreferenteak. Nire inguruan inork ez du nik egiten dudan ezer egiten, etxean ere inork ez… Entrenatzeko besterik ez bada ere, gustura hartuko nuke emakumeen taldetxo bat.