Venezuelako erasoa ulertzeko gakoak

  • 61 hitz
00:00 /

AEBek Venezuelari egindako erasoa du hizpide 'Berriketan' saioaren atal honek. Urtarrilaren 3an, AEBetako armadako hegazkinek Venezuela bonbardatu zuten, eta Nicolas Maduro presidentea eta haren emazte Cilia Flores bahitu. 

Mehatxua bete egin zuen Donald Trumpek. Venezuela bonbardatu, ehun pertsona inguru hil eta hango presidentea bahitu zuen nazioarteko zuzenbidea urratuz. Ameriketako Estatu Batuetako presidente Trumpek argi utzi zuen: «Venezuelan aginduko dugu eta hango petrolioarekin dirutza irabaziko dugu». Kuba, Mexiko, Kolonbia eta Groenlandia ere menpean hartzeko asmoa iragarri du agintariak.

Iker Tubia eta Mikel Rodriguez kazetariek auzi hori hartu dute hizpide honako podcast honetan. Historiaren errepasoa ere egin dute. AEBek, azken 200 urteotan, esku hartze militar ugari egin dituzte kontinentean. Monroe doktrina eta haren bilakaera daude jarrera inperialista horren atzean, eta, beraz, testuinguru historiko hori azaldu dute. Rodriguezen hitzetan, James Monroe presidenteak 1823an eman zuen hitzaldi batetik eratorri zen Monroe doktrina, zeina AEBek Amerikan interbentzio militar eta politikoak justifikatzeko erabiltzen duten: «Obamaren distentsio aldiaren ondotik, Trumpek gordinki berpiztu du. Trumpek harro aldarrikatu du Monroe doktrina, baita iraganean geldituko zela zirudien manera esplizitu eta zabarrean aplikatu ere». Venezuela izan da, hortaz, Monroe doktrinako Trumpen korolarioarencloseOndorioa. lehenbiziko biktima.



Jatorrizko artikuluak