AEBk Venezuelari egindako erasoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urtarrilaren 3an AEBetako armadako hegazkinek Venezuela bonbardatu eta Nicolas Maduro presidentea eta haren emazte Cilia Flores bahitu zituzten. Amerikako beste herrialdeetan esku-hartze anitz egin dituzte AEBk azken 200 urteotan; Monroe dotrina eta horren bilakaera dago jarrera inperialista horren atzean, beraz, testuinguru historiko hori azaldu digu Mikel Rodriguez BERRIAko editoreak.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



