Zientzian topikoak apurtuz

  • 559 hitz
  • Albistea entzun

Emakumeak Zientzian egitasmoak 8. aldia izango du otsailean.

Zientzia «nesken kontua» ere badela zabaldu nahi dute sustatzaileek, eta ikerlarien inguruan dauden estereotipoak amaiarazi.

2015ean, Nazio Batuen Batzar NagusiacloseNazio Batuen organo nagusietako bat, bertan bakarrik dute nazio guztiek ordezkaritza berdina.
k egun bat azpimarratu zuen agendetan: otsailaren 11. Egun horretan Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da, emakumeek zientziaren arloan bidezko sarbidea eta parte hartzea izateko, eta berdintasuna aldarrikatzeko. Horrela adierazi zuten zabaldu zuten oharrean: «Azken hamabost urteetan, nazioarteko komunitateak ahalegin handia egin du emakumeek zientzian parte har dezaten. Hala ere, emakumeek zientziaren alorrean moldatzeko oztopoak aurkitzen dituzte oraindik ere». Oztopoei eta topikoei aurre egiteko antolatu dute aurten ere Emakumeak Zientzian egitasmoa, eta otsailaren 8tik 16ra izango da.

«Emakumeek zientziaren alorrean moldatzeko oztopoak aurkitzen dituzte oraindik ere».

Nazioa Batuen Batzar Nagusia

Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna aste bihurtu dute Emakumeak Zientzian proiektuan. Programazio osoa eta izena emateko aukera zabaldu dituzte, Emakumeak Zientzian proiektuaren webgunean. Besteak beste, esperimentu tailerrak, jokoak, antzezlanak, mahai inguruak, erakusketak eta film proiekzioak egingo dituzte.

Proiektuak 2017an egin zituen lehen urratsak, eta, urtetik urtera, handituz joan da: aurten, 8. aldian, 32 erakundek parte hartu dute astebeteko programazioan. Proiektuaren lehendabiziko urratsak ikusi zituen Idoia Mugika Materialen Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgaziocloseBerez gutxiengo baten eskura dauden jakintzak gehiengoak ezagutzeko moduan ematea.
arduradunak: «Poliki-poliki hasi ginen antolatzen eta dirua lortzen. Sare hori handituz joan da oso poliki, eta oso polita da hori ikustea. Ez zen zuzendaritzaren eskaria izan; egitasmoa azpitik sortu zen, ikerlarien borondatez, eta espiritu horri eutsi zaio».

«Arreta berezia jartzen da neska gazteengan, baina oso garrantzitsua da emakume helduagoak ere kontuan hartzea, agian ez baitzuten aukerarik izan zientzia ikasteko».

Olatz Arbelaitz (EHUko Informatika irakaslea)

Hauek dira zientzialarien eta ikerlarien borondatez abiatu zen egitasmo horren helburu nagusiak: emakume zientzialarien lana ikusaraztea, estereotipocloseGizatalde bati buruz dauden aurreiritzi eta irudi sinplifikatuak.
ak puskatzea eta emakumeen artean bokaziocloseNorbaitek ofizio edo ekintza jakin baterako duen interesa eta trebetasuna.
zientifikoa sustatzea, besteak beste. Horretarako, adin guztietako jendeak izango du egitasmoan parte hartzeko aukera; izan ere, familientzako, nerabeentzako, eskolentzako, 55 urtetik gorako emakumeentzako eta publiko orokorrarentzako jarduerak antolatu dituzte. Adin guztietan zientzia ezagutzeko aukera izatea nahi du Olatz Arbelaitz EHUko Informatika irakasleak: «Arreta berezia jartzen da neska gazteengan, baina oso garrantzitsua da emakume helduagoak ere kontuan hartzea, agian ez baitzuten aukerarik izan zientzia ikasteko».

Idoia Mugikak ziurtatu duenez, emakume zientzialari «asko» dago Marie Curiez harago ere. Zientzian sustatu den bikaintasun ideiarekin apurtzea nahi du Mugikak: «AkademiacloseJakintsuen, arte edo letra gizon eta emakumeen elkartea.
n oso zabalduta dago. Ez dugu behar denak Marie Curie izatea; lan egiteko eta disfrutatzeko prest dagoen jendea behar dugu». Lehiakortasuna eta presioa alde batera utzi, eta erosotasunean oinarritutako sare bat sortu nahi dute ikerlarien artean, bikaintasuna exijitu gabe.

«Ez dugu behar denak Marie Curie izatea; lan egiteko eta disfrutatzeko prest dagoen jendea behar dugu»

Idoia Mugika (Materialen Fisika Zentroa)

Zientzialariak ikastetxeetan

Ikastetxeetara hirurogei ikertzaile baino gehiago joango dira beren esperientziak kontatzera eta ikasleen artean bokazio zientifikoa pizten laguntzera. «Nahi dugu etorkizuneko zientzialariek beren beldurrak izatea, baita bizitza pertsonala ere; ez dugu nahi martetarrak izatea», azaldu du Mugikak. Laborategia ikasleengana hurbildu nahi dute, zientzia ikasteko gogoa izatekotan, argi gera dakien posible dela.

Sexu arrakalacloseBereizketa.
nabarmena dela nabarmendu du Arbelaitzek bere ikasgeletan: Informatika ikasleen %20 dira emakumeak. Hala ere, datu horiek kultura baten ondorio direla esan du Mugikak, eta urteetan sendo eutsi zaiela haren oinarriei: eremu maskulinizatua, lehiakortasuna eta estereotipoak, besteak beste. Mugikak uste du kultura errotik aldatzea dela horretarako pausorik garrantzitsuena, kultura guztiz transformatzeacloseEraldatzea.
: «Uste dut batzuetan garrantzi handiegia ematen diegula datuei. Zenbaki horien artean dagoen historia ikertu behar dugu».

Jatorrizko artikuluak