Paperaren heriotza iragartzen diguten honetan, paperezko liburuak arte bihurtzen edo pantailetarako liburuak egiten dituztenen argitaratzaile ausarten jaialdia egiten ari dira Bilbon. Gaur hiru hitzaldi-aurkezpen egingo dituzte, eta ikastaro bat. Lehenak irekiak dira, baina ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da.
Eskuz eginiko liburuen inguruko ikastarotxoa emango du Elisa Pellacanik. Ideiatik paperera, irekitakoan hiru dimentsioko formak hartzen dituzten liburuak nola sortu azalduko du, 11:00etatik aurrera. Izena eman behar da (944068707, edo [email protected] helbidean).
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, liburuak, komikiak eta arte garaikidea uztartzen dituen Francesc Ruiz artistak bere lana azalduko du.
Ordubere geroago, tabletetan, telefonoetan eta bestelako pantailetan ikusi eta entzuteko liburu ilustratuak egiten dituzten argitaletxeak aurkeztuko ditu Jose Maria Martinezek. Batez ere, 4 urte arteko haurrentzako proposamenak azalduko ditu.
Media Vaca argitaletxea aurkeztuko dute ondoren, 19:00etan. Vicente Ferrerrek eta Begoña Lobok galdera bati erantzungo diote: «Zergatik ez dituzte haurrek euren liburuak egiten?».
Igandera arte iraungo du jaialdiak.
ARTE LIBURUEN JAIALDIA
Noiz. Igandera arte.
Non. Rekalde galerian (Rekalde Zumardia 30, Bilbo).
Liburuak ere artelanak dira
Arte argitalpenen jaia egiten ari dira egunotan Bilbon: ikastaro bat eta hiru hitzaldi antolatu dituzte gaurko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu