Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak
Bilera egin dute Espainiako Etxebizitza Ministerioak, Jaurlaritzak eta udalak, eta Txomiñenea auzoan garatuko duten proiektua izan dute hizpide. Besteak beste, planteatu dute Martuteneko kartzela eraistean memoria historikoa kontuan hartzea.

























