Udazkenean, euria oparoagoa da, tenperatura jaitsi egiten da eta eguzki orduak murriztu egiten dira; aldi berean, lanean murgilduta, udako lasaitasuna atzean uzten dugu, eta egunerokotasun azeleratuari aurre egin behar zaio; horrek guztiak higadura fisikoa eta emozionala dakar, eta ez da arraroa, beraz, errutina horretan sarturik, nekea, gogogabea eta gripe sintomak sentitzea. Hori dela eta, ezinbestekoa da dieta orekatu bat eramatea garai honetan, eta dieta horrek energia eta nutriente nahikoak eduki behar ditu; horrela, organismoa garbituko da udako gehiegikeriengatik, eta defentsak igoko dira gripeak, katarroak eta infekzioak salbuesteko.
Naturak garai honetan ematen dizkigun produktuak erabiltzen baditugu, behar ditugun nutrienteak lortzea errazagoa izango zaigu; gainera, kalitatezko elikagaiekin osaturiko dieta lortuko dugu, aukera handikoa eta atsegina.
Fruitu lehorrak berrindartzeko
Fruitu lehorrak, intxaurrak, almendrak, urrak eta gaztainak, esaterako, askotan dietatik bazterturik dauden elikagaiak dira, eta ez luke horrela izan behar, oso interesgarriak baitira haien konposaketa nutrizionala aberatsa delako. Ur gutxi duten elikagaiak dira; proteinetan eta gantzetan, berriz, aberatsak dira. Hori dela eta, lagungarriak dira indarra berreskuratzeko.
Ez dira falta behar udazkeneko menuan; osorik eta gordinik jaten dira eguneko edozein momentutan: askarian, hamaiketakoan edo bazkariko jakiak laguntzen. Barazkiekin jateko oso aukera ona: adibidez, orburuak almendrekin, espinakak piñoiekin, edo entsalada intxaurrekin... .
Garaiko frutak eta barazkiak katarro eta birusen kontra lan egiteko
Mandarina, pomeloa eta granada dira udazkenak ematen dizkigun fruta berriak. Horiek C bitaminetan aberatsak dira, eta beste funtzio askoren artean, beste elikagaietan dagoen burdina bereganatzen laguntzen dute, baita antigorputzen sorreran parte hartu ere. Bi bertute horiei esker, elikagai horiek ezinbestekoak dira udazkeneko menuan, katarro eta birus asko baitaude garai honetan.
Mahats beltzak eta basoko fruituak (andere-mahatsak, ahabiak, masustak eta masusta gorriak) dira naturak udazkenean ematen dizkigun beste fruta batzuk. Substantzia antioxidatzaileak dituzte:antozianinak, flabonoideak eta taninoak. Zuntzetan, bitaminetan, mineraletan eta oligoelementuetan ere aberatsak dira. Efektu antioxidatzailea dute, eta immunologia sistema indartzeko eta katarroei aurre egiteko aproposak dira.
Dietan barruan, frutak har daitezke postre moduan, gosaltzeko eta hamaiketako eta meriendan.
Udazkeneko despentsan ezin dira falta tipulak, porruak eta zerbak, ezta orburuak ere. Aza motak ere ezinbestekoak dira: azalorea, bruselaza eta brokolia. Guztiak C bitamina eta azido zitrikoan aberatsak dira, baita fitokimiko antioxidatzaileetan ere, bitaminaren indartzailea dena. Horiek jateak, udazkeneko hilabeteetan, erantzun immunitarioa hobetzen du. Arnas sistema eta immunitarioa kaltetuak izaten dira tenperatura aldaketengatik, baita birus eta bakteriengatik ere. Sistema hauek indartzeko, udazkeneko barazkiak oso interesgarriak dira; errezeta asko dago, eta zaila da gogokoa den bateren bat ez aurkitzea.
Barrengorri eta perretxikoek sistema immunologikoa eta arnas sistema hobetzen dute
Elikagai horiek kaloria gutxi dauzkate, eta B2 bitaminan aberatsak dira. Bitamina hori antigorputzen eta globulu gorrien produkzioarekin erlazionatuta dago; energia lortzeko eta mukosa babesteko baliagarria da, baita bronkioak babesteko ere.
Sukaldean perretxikoek joko handia ematen dute, eta era askotan presta daitezke: baratxuriekin erarik sinpleena da, baina tortillan, edo barazki, haragi eta arrainekin ere oso onak gelditzen dira.
Osasuna. Elikadura
Udazkeneko fruitu osasuntsuak
Natura osa jakintsua da, eta garai bakoitzean ematen digu gure gorputzak behar duena, udazkenak ematen dizkigun elikagaiek neguaren hotzerako prestatzen gaituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu