Cie Automotive Txinan lantegia irekitzear da, eta Txekian aurrerago

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Datorren urteko lehen seihilekoan Txinako lantegia irekiko duela iragarri du Cie Automotivek. Euskal taldeak hiru milioi euroko inbertsioak egin ditu 2.400 metro koadroko fabrika eraikitzeko. Inprimatze eta osagaien muntatze lanak egingo dituzte Europako, Japoniako eta Txinako bezeroentzat.

Are gehiago, lehengaien eta osagaien erosketa guztiak Txinako lantegian egingo dituzte aurrerantzean. Ehun langile inguru jardungo dira Shangaiko Cie Automotive Parts lantegian, eta jada hainbat bezero lortu dituztela aurreratu dute. «Lehiakorragoak izateko Txinan egon behar dugu», azaldu du Ignacio Martin taldeko kontseilari ordezkariak.Txekian ere lantegi bat eraikitzekoa da Cie Automotive. Besteak beste, urtean atzeko 600.000 ardatz ekoitziko ditu berton Opel etxearentzat (Astra, Zafira eta Meriva modeloentzat).



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak