EAJ eta PSE-EE zerga sistemaren erreforma negoziatzen ari dira, Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak gaur jakinarazi duenez. Zerga iruzurrari aurre egiteko plan bateratu bat osatzea izango da helburua, Mendiaren esanetan.
Agerraldi bat egin du Mendiak Bilbon. Bertan azaldu du bi bilera egin dituztela alderdiek gai horren inguruan, eta atzo aztertu zuela PSE-EEk bi bilkura horietan hitz egindakoa. Esan duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zerga iruzurrari aurre egiteko plan bera izatea lortu nahi dute zerga sistemaren erreformarekin. Aurrerago eztabaidatuko dute zerga ereduez eta beste gai batzuez, Mendiaren arabera.
Gainera, iragarri du PSE-EEk ez duela gaia lurraldeka eztabaidatuko, nahiz eta herrialdeek dituzten zerga eskumenak.