Ekonomia

Mittalen erosteko eskaintza onartu du Arcelorrek

Negoziazio luze eta gorabeheratsuen ondoren, Mittal Steelen erosteko eskaintza onartu du Arcelor altzairugintzako enpresa handiak. Mittallek eta Arcelorrek bat eginda altzairuaren alorreko munduko enpresa handiena eratuko dute —merkatuaren %10 kontrolatuko du—. Arcelorrek lantegiak ditu Euskal Herrian; guztira 3.500 langile.

2006ko ekainaren 26a
11:33
Entzun
Joan den urtarrilean egin zion Indiako Mittal Steelek erosteko eskaintza lehendabiziko aldiz Europaok Arcerlorri; zehazki, 18.600 euroko eskaintza.

Eskaintza hori, ordea, ez zuten ontzat eman Arcelorreko buru eta akziodunek, eta Mittal handiaren atzaparretatik babesteko zenbait neurri hartu zituzten; besteak beste, 5.000 milioieuroren banaketa akziodunen artean, eta dibidendoaren handitzea.

Mittalek eskaintza hobetu zuen orduan, eta Arcelorrek Errusiako Severstal enpresarekin bat-egiteko saioa egin zuen, hartara Mittalen eskaintzari aurre egiteko.

Indiako enpresaren aldeko eskaintzak areagotu egin ziren, ordea, Arcelor barruan, eta Severstalekin bat-egiteko operazioa ezin izan zuten gauzatu. Azkenean, beste 2.000 milioi eurotan hobetu du Mittalek eskaintza, eta erosteketa iragarri dute enpresa bietako buruek.

Arcelorrek baditu zenbait lantegi Euskal Herrian, eta ikuskizun dago erosketak zertan eragingo duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak