Uzta jasotzen ari zela, horretarako erabiltzen den makinak akats bat izan zuen, eta, hura konpontzera joan zenean, makinak harrapatu egin zuen. Larri zauritu zen gizonezkoa, eta erietxera eraman zuten. Atzo hil zen.
Zizurkildarra zen, eta 46 urte zituen. Asteasu eta Zizurkil arteko Ernio Bidea auzoko baserrian gertatu zen istripua, Gipuzkoan.