Orioko garraiolari bat lan istripuz hil da Errioxan

2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Orioko kamioi gidari bat hil zen atzo Villar de Arnedon (Errioxa, Espaina), istripua izan ondoren. Garraiolari autonomoa zen, eta Hiru sindikatuko afiliatua. Sindikatuak azaldu zuenez, beste noranzkoan zihoan kamioi bat errepidean gurutzatu zitzaion, eta istripua eragin zuen. Beste garraiolaria arin zauritu zen. Hiruk nabarmendu zuen ez dela zirkulazio istripu hutsa, eta euskal gehiengo sindikalak elkarretaratzera deitu du azaroaren 8rako, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak