Bilaketa: berde

Bilaketa azalpenetan:

idazkuntza >> Gramatika >> Deklinabide arazoak >> 'Non' eta 'norengan', 'nondik' eta 'norengandik'

Oro har, gizakien eta animalien izenekin erabiltzen da -rengan atzizkia, eta gainerakoen izenekin -n.

[bai] Ez dut konfiantzarik politikariengan.

[bai] Ez dut konfiantzarik politikan.

Hona zenbait erabilera oker:

oker zuzen
Jarrera militarrengandik ihes egin zuen. Jarrera militarretatik ihes egin zuen.
Konfiantza handia du ikerlanaren emaitzengan. Konfiantza handia du ikerlanaren emaitzetan.
Bi istoriorengan oinarritu zuen eleberria. Bi istoriotan oinarritu zuen eleberria.

 Eskema orokor hori, ordea, osatu beharra dago, bi formak zilegi baitira hainbat izenekin, zer esan nahi den. Hain zuzen, -rengan erabiliz gero, norbaiten baitan, norbaiten barrenean zer gertatzen den adierazten da, eta, era berean, taldeak eta erakundeak pertsonifikatzeko modu bat da; -n atzizkiak, berriz, taldea edo espeziea adierazten du, eta noiz, non, nondik, nora galderei erantzuten. 

-rengan -n
Gizakiengan konfiantza izatea ez da hain erraza. [Gizakien baitan. Haien barrenaz ari gara, banako diren aldetik] Gizakietan bakanak dira halako portaerak, baina aski ohikoak goriletan. [Gizakien artean, gorilen artean, talde, espezie edo kolektibotzat harturik]
Horrek ez du batere zirrararik sortzen emakumeengan. [Emakumeen baitan, haien barrenean] Emakumeetan, Somarriba izan da euskal txirrindularirik gogoangarriena. [Emakumeen artean, talde edo kolektibotzat harturik]
Mojengana joan zen. [Norabidea adierazteko] Mojetan ikasi zuen aurrena, eta jesuitetan gero. [Non ikasi, non ibili] 
Zaldiarengana hurbildu zen. [Norabidea adierazteko] Zaldira igo, eta zalditik erori. [Nora igo eta nondik erori] 
Ez dugu konfiantzarik Gobernuarengan. [Taldeen eta erakundeen pertsonifikazioa] Lau emakume daude gobernuan. [Non] 
Izuak ereiten du herra gazteengan. [Gazteen baitan, haien barrenean] Gaztetan maizago joaten ginen mendira. [Noiz] 
  Berdeletan ibili ginen, baina atunetan ez. [Zertan] 
  Neskatan eta mutiletan ibiltzen da, bietan berdin-berdin. [Zertan] 
Euskalkiak elkarrengandik bereiztea. [Hegoaldean]  Euskalkiak elkarretarik bereiztea. [Iparraldean] 
 

Eskozia

Eskozia

Herritar izena: eskoziar.
Eremua: 78.782 km2.
Hiriburua: Edinburgo (gaelikoz, Dun Eideann).
Hiri nagusiak: Glasgow, Aberdeen, Dundee, Inverness, Stirling.
Hizkuntzak: ingelesa eta gaelikoa dira ofizialak. Eskozierak ez du ofizialtasunik, baina Erresuma Batuak eskualde hizkuntza gisa ezagutu du. 60.000 lagun inguru mintzo dira gaelikoz, batez ere Highlands eskualdean eta ipar-mendebaldeko uharteetan; Kanadan ere gorde dute gaelikoa, Nova Scotian (diasporakoak mintzo dira).
Biztanleak: 5,2 milioi (2011).
Erlijioak: presbiteriano (Eskoziako Eliza; %42), katoliko (%16), bestelako kristau (%7), musulman (%0,8), budista (%0,1), sikh (%0,1), judu (%0,1), hinduista (%0,1), sinesgabe (%28).
Jakingarriak: Gaelikoz, Alba; hizkuntzari gaidhlig esaten diote.
Transkripzioak: Eskoziako izenak ingelesezko eran idatziko ditugu, baina hizkuntzari buruzko artikuluetan gaelikozko era ere eman.

ingelesezgaelikoz
AberdeenObar Dheathain
AyrInbhir Air
DingwallInbhir Pheofharain
DumfriesDun Phris
DundeeDun Deagh
EdinburghDun Eideann
GlasgowGlaschu
InvernessInbhir Nis
KirkwallBaile na h-Eaglaise
LochgilpheadCeann Loch Gilb
PaisleyPaislig
StirlingSruighlea
StornowaySteornabhagh
WickInbhir Uige
Landaberde
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Landaberde
Erdal erak: Landaverde
Turtzioz Billaberde ik. Villaverde Turtzioz
Bilaketa sarreretan:

argi berdea eman* e. onartu, oniritzia eman.

Berdeak, -ak. Alemaniako alderdi ekologista. Baiezko botoa eman zuten Berdeek.

Berdeak-Europako Aliantza Librea, -a. Laburrago, Berdeak-EFA.

berdegune 1. Hiri eta herriei buruz mintzatuz, landaredia duen tokia.

berdegune 2* e. zelai.

berdegune 3* e. futbol zelai.

delitu informatiko, ziberdelitu, ziberdelinkuentzia.

Equo Berdeak, -ak. Plurala da. Equo Berdeak ez da aurkeztuko*[e.] Equo Berdeak ez dira aurkeztuko.

Eraztun Berdea, -a. Gasteizko parke multzoa.

Europako Itun Berdea, -a (European Green Deal*). Europako Batzordeak onartutako plana, emisio aldetik Europa eremu neutro bihurtu nahi duena 2050erako.

Geroa Sozialberdeak, -ak. Geroa Sozialberdeak abenduaren 19an egingo du batzarra*[e.] Geroa Sozialberdeek abenduaren 19an egingo dute batzarra.

gimnasio berde. Gimnasio mota berezia, erabiltzaileen ariketez baliaturik energia sortzen duena.

hiriburu berde (Hiriburu Berde*). Gasteiz hiriburu berde izendatu berri dute.

Itun Berdea, -a (Green Deal*). Erresuma Batuko Gobernuak 2013an abian jarritako energia plana.

itun berri berdea, -a (Green New Deal*). Klima larrialdiari aurre egiteko proposamen politikoa.

karta berde 1* e. txartel berde. Nazioarteko auto asegurua.

karta berde 2* e. -n bizitzeko baimena.

zuriketa morea, zuriketa berdea, ostadar zuriketa, kirol zuriketa... (purplewashing*, greenwashing*, rainbow washing*, sportwashing*). Gizarte mugimendu baten aldarriak babesteko itxurakeria. Feminismoari badagokio, 'zuriketa morea' erabiltzen da; ekologismoaren arlokoa bada, 'zuriketa berdea', eta abar. Era berean, 'kanpomorea', 'kanpoberdea' eta gisakoak ere erabil daitezke.

Bilaketa azalpenetan:

ardo motak. Ardo apardun, ardo aromatizatu, ardo beltz, ardo berde, ardo berezi, ardo berri, ardo erdigozo, ardo erdilehor, ardo fruta-usaineko edo fruta-gustuko, ardo gasdun, ardo gorri, ardo gozo, ardo jereztu, ardo kinatu, ardo lehor, ardo ondu (kriantza*; fr: vin de garde), ardo pindartsu edo ardo txinpartadun (es: de aguja; fr: vin diable), ardo zahar, ardo zuri, urteko ardo.

Bizkaia, -a. Bizkaia aldean*[e.] Bizkai aldean. // Bizkaia berde eder hau*[e.] Bizkai berde eder hau.

tomate. Hona hemen zenbait barietate: loidi (tomate), (tomate) pikoluze, Tuterako (tomate) itsusi, cherry (tomate), raf (tomate), tomate udarekara, jack (tomate), Andeetako adar (tomate), zebra berde (tomate), (Green Zebra*), Krimeako (tomate) beltz, ananas (tomate), idi-bihotz (tomate) (es: corazón de buey; fr: cœur de bœuf; en: beef tomato; it: cuor di bue).

[sigla] EELV. /e-e-ele-uve/ Europa Ekologia-Berdeak.

[sigla] EGP. /e-ge-pe/ Europako Alderdi Berdea.

[sigla] ICV. /i-ze-uve/ Iniciativa per Catalunya-Verds, Kataluniaren Aldeko Ekimena-Berdeak.

LGTBI

Herrialde Katalanak

Munduko Futbol Kopa

Feminismoa

Ingurumena

Hiztegia

Berdeak, -ak. Alemaniako alderdi ekologista. Baiezko botoa eman zuten Berdeek.

Eraztun Berdea, -a. Gasteizko parke multzoa.

Europako Itun Berdea, -a (European Green Deal*). Europako Batzordeak onartutako plana, emisio aldetik Europa eremu neutro bihurtu nahi duena 2050erako.

hiriburu berde (Hiriburu Berde*). Gasteiz hiriburu berde izendatu berri dute.

Itun Berdea, -a (Green Deal*). Erresuma Batuko Gobernuak 2013an abian jarritako energia plana.

itun berri berdea, -a (Green New Deal*). Klima larrialdiari aurre egiteko proposamen politikoa.

zuriketa morea, zuriketa berdea, ostadar zuriketa, kirol zuriketa... (purplewashing*, greenwashing*, rainbow washing*, sportwashing*). Gizarte mugimendu baten aldarriak babesteko itxurakeria. Feminismoari badagokio, 'zuriketa morea' erabiltzen da; ekologismoaren arlokoa bada, 'zuriketa berdea', eta abar. Era berean, 'kanpomorea', 'kanpoberdea' eta gisakoak ere erabil daitezke.

[sigla] EELV. /e-e-ele-uve/ Europa Ekologia-Berdeak.

[sigla] EGP. /e-ge-pe/ Europako Alderdi Berdea.

[sigla] ICV. /i-ze-uve/ Iniciativa per Catalunya-Verds, Kataluniaren Aldeko Ekimena-Berdeak.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa