HIZTEGIA
K.O. Boxeoaz mintzatzean erabiltzekoa. K.O.-z irabazi zion*[e.] K.O. bidez irabazi zion. K.O. bat lortuta irabazi zion. K.O. utzi zuen.
Kaaba. Mekako meskita nagusiaren erdian dagoen eraikina, kubo formakoa.
kabaret (cabaret*).
kabia* e. habia.
kabildo. Kanaria uharteetako bakoitza gobernatzen duen erakundea. Kanaria Handiko Kabildoa.
kabinete. Gobernua, ministro taldea.
kabuz. nire kabuz*, hire kabuz*, haren kabuz*, gure kabuz*, zure kabuz*, zuen kabuz*, haien kabuz*[e.] neure kabuz, heure kabuz, bere kabuz, geure kabuz, zeure kabuz, zeuen kabuz, beren kabuz.
kadete. Kiroletako kategoria. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara.
kadukatu 1* e. (epea) amaitu, (epea) bete, iraungi... Kadukatu baino lehen jango ditugu jogurtak*[e.] Epea bukatu baino lehen jango ditugu jogurtak.
kadukatu 2* e. zaharkitu, amaitu, -enak egin... Jarrera horiek kadukatuta daude*[e.] Jarrera horiek zaharkituta daude.
KAE1, KAE2.
kafe. Kafea eta beste edari batzuk ematen dituen etxea ere bada.
kafea denentzat. Espainiako hizkera politikoan, denentzako neurri bera ezartzea.
kafkar (kafkiano*, kafkiar*).
kafkiano* e. kafkar.
Kaia-BES. Bilboko zamaketarien sindikatua.
kaier (kaiera*). Kaiera bat*[e.] Kaier bat.
kainoi* e. kanoi.
kaiola eramangarri (transportin*).
kaisar (kaiser*). Alemaniako enperadorea.
kakotu, kakotze (arkeo*). Eskaladan, hatzak jartzeko modua.
kakotx* e. koma. Euskaltzaindiaren Hiztegiak jasoa du 'kakotx', baina BERRIAk nahiago du forma bakarra erabili beti, eta 'koma' aukeratu du.
kala. Senadi txikia, hondartza txikia.
Kalagorria* e. Calahorra. Errioxako herria.
kalamu. Marihuana.
kalaxnikov (kalashnikov*). Sobietarrek sorturiko fusil mota.
kalbinismo, kalbinista.
Kalbino, Joan (Calvin*, Calvino*).
kaldereroak, -ak.
kalderete. Haragi gisatuz osaturiko jakia, batez ere Nafarroan prestatzen dena. Kalderete lehiaketa izanen da bihar Barañainen.
kale. Oro har mintzatzeko, singularra erabili ohi da; herri edo hiri jakin batez aritzeko, berriz, plurala. Kaleetara atera nahi dute protesta*[e.] Kalera atera nahi dute protesta. // Kaleetan gustura ibiltzen da*[e.] Kalean gustura ibiltzen da. // Milaka lagunek protesta egin dute Iruñeko kaleetan.
kale egoeran egon* e. kalean bizi, kalean egon, kale gorrian bizi, kale gorrian egon. Donostian bakarrik, gutxienez 200 migratzaile daude kale egoeran*[e.] Donostian bakarrik, gutxienez 200 migratzaile bizi dira kale gorrian.
kale itsu (cul-de-sac*). Irteerarik gabeko kalea.
Kaledonia Berriko Unibertsitatea, -a.
kaleko skate (street skateboard*). Skatearen modalitatea.
kalekume (kaleume*).
Kalera Kalera (Kalera, Kalera*, Kalera-Kalera*). Hala salatu du Kalera Kalerak*[e.] Hala salatu du Kalera Kalera-k.
Kaleratzeak Stop (Stop Kaleratzeak*).
kalez jantzi* e. kaleko jantzi, zibil jantzi. Kalez jantzitako polizia bat*[e.] Kaleko jantzitako polizia bat. Zibil jantzitako polizia bat.
kalibratu 1. Armez eta tresna batzuez mintzatuz, kalibrea neurtu edo kalibrea eman.
kalibratu 2* e. aztertu, neurtu, egokitu, doitu.
kalibrazio. Kalibratzea.
kalifa herri (kalifato*). Kalifa batek agintzen duen herria.
kalifaldi (kalifato*). Kalifa baten agintaldia.
kalifatza (kalifato*). Kalifa baten kargua.
kalifikatu, birkalifikatu. Batzuetan, aski da 'izendatu'. Baso eta nekazaritza lur gisa kalifikatu dituzte*[e.] Baso eta nekazaritza lur izendatu dituzte.
kalima*, calima* e. gandu, hauts gandu, hauts laino, hauts hodei, hondar laino, hondar hodei, hondar gandu...
kalo. Ijitoen hizkuntza.
kalotxa. Oinetakoetan itsatsiriko elurra.
kalte kolateral* e. zehar kalte. Eufemismoa da, eta gehienetan 'biktima zibil' ordezkatzen du. Inoren esanetan bakarrik erabiltzen da BERRIAn 'zehar kalte'.
kalte ordain (indemnizazio*, kalte-ordain*). Damu-domaia.
kalte pertsonalak izan* e. zauritu, hil... Zikloiak desmasiak egin ditu, baina ez du kalte pertsonal larririk utzi *[e.] Zikloiak desmasiak egin ditu, baina inor ez da larri zauritu.
kaltean, kaltetan.
kaltebera, kalteberatasun. Kalteren bat jasateko arrisku handia duena; haren egoera. Gerratik ihesi doazen emakumeak eta beste talde kaltebera batzuk.
kaltetu 1. Kontuz aditz laguntzailearekin: 'da' sailekoa behar du izan. Uholdeen ondorioz, guztiz kaltetu da autoa.
kaltetu 2* e. kalte egin, hondatu. Kontuz aditz laguntzailearekin: 'du' sailekoa behar izanez gero, 'kalte egin' erabili behar da. Uholdeek zenbait auto kaltetu dituzte*[e.] Uholdeek zenbait auto hondatu dituzte.
kamara* e. kamera.
kamera, kamerari (kamara*, cameraman*). Argazki kamera. Kamera termiko bat.
kamerino. Jantzigela.
kamerlengo (kamarlengo*).
kamikaze. Gerrako pilotu suizida.
kamila*, kamilla* e. esku ohe, ohatila.
kamioneta. Kamioi txikia.
kamiseta. Elastikoa, tixerta. Dena dela, kiroletakoak izendatzeko 'elastiko' erabiltzen da gehienbat.
kamishibai. Japoniako kontaera mota.
kamuflaje (kamuflaia*).
kana erdiko (kanaerdiko*).
kaña, zurito. Presioan zerbitzatutako garagardoa, presiokoa, turrustakoa. Zuritoa kañaren erditsua izan ohi da.
kanal 1. Ubidea.
kanal 2. Itsasartea. Mantxako kanala, Panamako kanala, Suezko kanala.
kanal 3. Irrati edo telebista katea.
kanal orotako (omnikanal*).
Kanalape ( Kanala*). Gautegiz Arteagako hondartza. 'Solabe' ere esaten zaio.
Kanaria Handiko Las Palmasko Unibertsitatea, -a.
Kanarietako Amonak, -ak. Kanaria uharteen inguruan urpean aurkituriko 13 mendi izendatzeko modua.
kanbio 1. Aldaketa.
kanbio 2. Diru xehea, atzerakoa. Kanbiorik ez dudanez, billetearekin ordaindu beharko dut.
kanbio 3. Trukea, batez ere bi dibisaren artekoa. Truke tasak adierazten digu zertan den kanbioa.
Kandinski, Wassili (Kandinsky*).
kaneloiak (cannelloni*).
kanguru. Australiako ugaztuna. Ez erabili 'umezain' adierazteko.
kanoi, kanoikatu, kanoikada (kainoi*).
kanoia. Danbada, dunbada.
kanpainako ospitale* e. behin-behineko ospitale.
kanpainaurre (aurrekanpaina*).
kanpaldi, kanpaleku, kanpamentu, kanpatu (akanpada*, kanpamendu*, akanpatu*).
kanpaleku, kanpamentu (kanpamendu*). Beheko kanpalekua, kanpaleku nagusia.
kanpatu. Nonbait kanpalekua edo kanpadenda jarri. Aditz laguntzailea 'da' sailekoa da. Hementxe kanpatu zuten*[e.] Hementxe kanpatu ziren.
kanpin. Euskaltzaindiaren Hiztegian 'kanpin' eta 'camping' ageri dira. BERRIAk 'kanpin' erabiliko du.
kanpo bateria, kargagailu eramangarri (powerbank*, power bank*).
kanporatu, kanporatze, kanporatze behartua.... Inoren esanetan bakarrik erabiliko dugu eskuin muturraren 'berremigrazio' terminoa (es: remigración, re-emigración; fr: remigration; en: remigration, re-immigration).
kanpus* e. campus.
Kantabriako Unibertsitatea, -a.
kantata.
Kantauri itsasoa. h. Bizkaiko golkoa, Bizkaiko itsasoa. Zehazki, Bizkaiko golkoaren parte bat baino ez da Kantauri itsasoa, Galiziako Estaca de Bares muturretik Aturriraino doana, hain zuzen.
kantautore. Norberak eginiko kantak abesten dituen kantaria.
Kanterape (Kanterepe*, Kantarape*). Getxoko kala.
kantiano (kantiar, kantar*). Kant filosofoari dagokiona.
kantitate. Oro har, ezin zenbatu baina neurtu daitezkeen gaiei buruz mintzatzean erabiltzen da 'kantitate' hitza: 'oxigeno kantitatea', 'odol kantitatea', 'melanina kantitatea'... Nolanahi ere, gogoan izan askotan hobe dela 'zenbat' erabiltzea. Gainerakoan, ikus 'kopuru' eta 'hedadura'.
kantoi. Izkina, ertza. Ez erabili 'kantonamendu' adierazteko. Ipar Euskal Herriko kantoiak*[e.] Ipar Euskal Herriko kantonamenduak. // Suitzako kantoietan*[e.] Suitzako kantonamenduetan.
kantonal* e. kantonamendu. Kantonaletako bozak*[e.] Kantonamenduetako bozak. Kantonamendu bozak.
kantzelatu* e. atzeratu, bertan behera utzi... Alitaliaren greba dela eta, 364 hegaldi kantzelatu dituzte*[e.] Alitaliaren greba dela eta, 364 hegaldi bertan behera utzi dituzte.
kantzelazioaren kultura, kantzelatu. AEBetan sortutako praktika, banakoei edo taldeei plaza ukatzen diena, haien iritziak edo jokabideak salatu nahian. Ez dakigu unibertsitateko zenbat irakasle kantzelatu dituzten.
kantzilari* e. kantziler.
kantziler, kantzilerorde (kantzilari*, kantzilariorde*, kantziller*).
kapable. h. gai, gauza.
kapaz. h. gai, gauza.
kapazitate instalatua, -a. Elektrizitateaz mintzatzean erabiltzen da.
kapazitismo, kapazitista. Elbarritasun edo desgaitasunen bat dutenen kontrako aurrejuzguak eta bereizkeriazko jokabidea; hala jokatzen duena.
Kapera Sistinoa, -a; Sistoren kapera (Sixtino*, Sixtina*, Sixtotar Kapera*, Sistotar Kapera*). Sisto IV.aren kapera.
Kapitolioa, -a. Ameriketako Estatu Batuetako Senatuaren eta Ordezkarien Ganberaren egoitza. Washingtonen dago.
kapitulazio. Gerran, errenditzea adierazten duen hitzarmena.
kapitulu 1. Idazlan baten zatia.
kapitulu 2* e. atal. Irudizko zentzuan, hobe 'kapitulu' ez erabiltzea. Donostiako metroaren obren kapitulu korapilatsu bat*[e.] Donostiako metroaren obren atal korapilatsu bat.
Kaprikornio tropikoa, -a; Kantzer tropikoa, -a (Kaprikornioko tropikoa*, Kantzerko tropikoa*).
kaptadore. Sentsorea.
kaputxadun (enkaputxatu*).
kar-kar-(kar). Barrearen onomatopeia.
Karabakh Garaia, -a. 'Nagorno-Karabakh' ere deitzen zaio, baina BERRIAn 'Karabakh Garaia' idatziko da, bi izen erabiltzea nahasgarri izan ez dadin. Hiriburua Stepanakert da.
karabakhtar (karabaji*). Karabakhekoa.
karabela portuges. Marmoken itxura duen hidrozooa, oso ziztada mingarrikoa.
Karakalaren termak, -ak (Caracallaren termak*).
karakotx. Maskarada.
karaktere (karakter*). Tipografian erabiltzen da. Bi mila karaktereko testua behar dugu.
karaoke.
karate, karateka.
karbono aztarna. Pertsona baten bizialdian, erakunde baten jardunean, edo produktu edo zerbitzu baten erabilaldi guztian isuritako berotegi gasen kantitate osoa.
karbono hustuleku. Karbono gordailu naturala edo artifiziala, atmosferako CO2 xurgatzen duena (es: sumidero de carbono, sumidero de CO2; fr: puits de carbone, puits CO2; en: carbon sink).
karbono merkatu. Berotegi efektuko gasak isurtzeko eskubideak saldu eta erosteko merkatua.
karbono neutraltasun, karbonoan neutroa izan. Berotegi gasei buruz mintzatuz, isuri adina xurgatzen den egoera. 'Klima neutraltasun' ere esaten zaio.
karbono-14 proba. Bizidunetan pilaturiko karbono-14 isotopoa neurtuz haiek noiz hil ziren zehazteko proba.
karbunko (antrax*). Gaitz infekziosoa.
Kardalmuturra, -a (Punta Cardal*, Kardal punta*, Kardalamutur*). Mutrikuko punta.
kardinal protodiakono. Aita santu hautatu berriaren izena jakinarazten duen kardinala.
kardinal, kardinalgo (kardinale*).
kardinalen kolegio.
kardiopulmonar* e. bihotz-biriketako.
kardulatzaren hamabostekoa, -a. Eskoziako errugbi selekzioa.
karga biriko, birus karga.
kargagailu (kargadore*, karga puntu*). Bateria kargatzeko gailua.
kargagailu laster. Kargaleku horretan bi kargagailu laster dituzte.
kargaleku (elektrolinera*, elektrolindegi*, hidrolinera*, hidrolindegi*). Lurralde guztian elektrolinerak ezarri eta auto elektrikoaren erabilera bultzatu nahi dute*[e.] Lurralde guztian kargalekuak ezarri eta auto elektrikoaren erabilera bultzatu nahi dute. // Ez dut sekula ikusi hidrolindegirik*[e.] Ez dut sekula ikusi hidrogeno kargalekurik.
kargatu 1. Zamatu.
kargatu 2* e. oldartu. Israelgo Poliziak gogor kargatu zuen manifestari palestinarren kontra*[e.] Israelgo Polizia gogor oldartu zitzaien manifestari palestinarrei.
kargudun. Kargu jakin bat duena. Adiera honetan, ez erabili 'kargu'. Bertan ziren alkatea eta herriko gainerako karguak*[e.] Bertan ziren alkatea eta herriko gainerako kargudunak.
kargugabetu. h. kargua kendu, kargutik kendu. Gogoan izan 'nor-nork' saileko aditza dela. Ikertuak kargugabetzera behartzen dituen legea aldatu egin nahi dute berriro (EZ) *[e.] Ikertuak kargua uztera behartzen dituen legea aldatu egin nahi dute berriro // Ikertuak kargutik kentzera behartzen duen legea aldatu egin nahi dute berriro.
Karibe. Artikulurik gabe deklinatzen da. Karibean izan gara*[e.] Kariben izan gara.
karibetar (karibear*).
kariño, kariñoso.
Karitateko Alabak, -ak. Erlijio ordena. Kideak aipatzean, letra xehea erabiltzen da.
karka* e. antigoaleko, antzinako. Hi bai karka!*[e.] Hi bai antigoalekoa! Hi bai antzinakoa!.
karlistaldi. Lehen Karlistaldia. Gotorlekua izan zen karlistaldietan.
Karlomagno (Carlomagno*, Charlemagne*).
Karlos III.a Osasun Institutua, -a (Carlos III.a*).
Karlos Unibertsitatea, -a (Unibertsitate Karolinoa*, Unibertsitate Karolina*, Carolina Unibertsitatea*). Pragan dago.
Karmengo jaiak, -ak. Donostiako kaiko festak.
karnet* e. nortasun agiri, gidabaimen, txartel.
karolingio (karolingiar*).
Karonte. h. Karon.
karota* e. azenario.
karraska. Kris-kras.
Karraspio (Karraspixo*). Mendexako hondartza.
Karraspiotxikia, -a. Mendexako hondartza. 'Ondartxikia, -a' ere esaten zaio.
karrera 1. h. lasterketa.
karrera 2. h. ikasketak.
karrera egin. Lanbidean edo jardueraren batean arrakasta bildu.
Karrere, Reyes (Carrere*).
karretila* e. eskorga.
karril* e. lerro, bide. Hiru karrileko errepidea egitea erabaki dute*[e.] Hiru lerroko / bideko errepidea egitea erabaki dute.
kart, karting.
karta 1. Karta jokoetan, nahiago dut pokerra.
karta 2* e. gutun, eskutitz.
karta 3* e. mapa.
karta berde 1* e. txartel berde. Nazioarteko auto asegurua.
karta berde 2* e. -n bizitzeko baimena.
karta jokoetako sailak. Urrea, ezpata, kopa, bastoia; pika, bihotza, hirusta, diamantea. Bateko urrea, txanka ezpata, txota ezpata, zaldun urrea, errege bastoia.
Kartago (Cartago*, Carthage*).
kartel 1. Afixa.
kartel 2. Sektore bereko enpresen elkartea, lehia murrizteko sortua.
kartel 3. Droga edo arma trafikatzaileen taldea.
karteldegi* e. zinema aretoak, ikuskizunak... Karteldegian zer dagoen kontuan hartuta, hobe etxean geratzea*[e.] Zinema aretoetan zer dagoen kontuan hartuta, hobe etxean geratzea.
kartesianismo, kartesiar.
kartier* e. auzo, auzune.
kartilla (kartila*).
kartulina. h. kartoi mehe.
kartzelatu (kartzelaratu*).
kasa. Nire kasa*, hire kasa*, gure kasa*, zure kasa*, zuen kasa*[e.] Neure kasa, heure kasa, bere kasa, geure kasa, zeure kasa, zeuen kasa, beren kasa.
kasazio auzitegiak. Kasazio errekurtsoa erabakitzeko auzitegiak.
kasba (qasbah*). Afrikako iparraldeko zenbait hiritako parte zaharra.
kasete.
kaskamotz, skin, skinhead.
kaskarot. Lapurdiko inauterietako pertsonaia.
kaskezur (kaskahezur*).
kaskilo* e. bala zorro.
kasko urdin. NBEren agindupeko soldaduak.
Kasparov, Garri (Gari*, Garry*).
kastak. Asia hegoaldeko kastak: brahmanak (brahimins); gerlariak (kshatriya); merkatari, nekazari eta abeltzainak (vaishiya); eskulangileak (shudra); ukiezinak edo pariak (dalit).
kasu 1. Gehiegi erabiltzen da. Bera Berako jokalariek ez dakite zer egin horrelako kasuetan*[e.] Bera Berako jokalariek ez dakite zer egin horrelakoetan. // Kasurik onenean ere, dirua galduko dute*[e.] Onenean ere, dirua galduko dute. // Osakidetzan atzemandako bularreko minbizi kasuak*[e.] Osakidetzan atzemandako bularreko minbiziak.
kasu 2* e. esaterako, adibidez, hala nola, kasurako.
kasu autoktono. Gaixoez mintzatuz, bere herrialdean kutsatu dena.
kasu bat baieztatu, kasu bat egiaztatu.
kasu inportatu. Gaixoez mintzatuz, kanpoan kutsatu dena.
kasu isolatu* e. kasu bakan. Kasu isolatu batzuk izan dira*[e.] Kasu bakan batzuk izan dira.
Kasu, kasu, ostalariak kexu. Ostalari taldea.
kata. Karateko lehiaketa mota bat da, mugimenduen erakustaldi teknikoan datzana.
Katalina Aragoikoa, -a (Catalina de Aragon*, Catherine of Aragon*).
Katalina Foixkoa, -a (Katalina Foixekoa*).
Katalina Howard (Catherine Howard*, Catalina Howard*).
Katalina Medici (Catalina Medicis*).
Katalina Parr (Catherine Parr*, Catalina Parr*).
katalizatzaile 1. Katalizazioa egiten duen gaia.
katalizatzaile 2* e. bultzatzaile, akuilu, bideratzaile... Irudizko zentzuan, 'katalizatzaile' hitza erabiltzea baino hobe da beste bide batzuk probatzea. COVID-19aren inguruko egoera izan da arau horren katalizatzailea*[e.] COVID-19aren inguruko egoerak ekarri du arau hori.
katalogatu, deskatalogatu.
Kataluniako Piratak, -ak (Pirates de Catalunya*). Kataluniako alderdi politikoa.
Kataluniako Unibertsitate Irekia, -a (Kataluniako Universitat Oberta*).
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, -a.
katastrofismo, katastrofista. Hondamendi handiak iragartzeko joera; halakoak iragartzen dituena.
kate efektu (ur jauzi efektu*, ur-jauzi efektu*).
kate epidemiologiko. Infekzio baten kutsadura katea.
kate txikia. Txilin.
kateatu. Bidoi batera kateatu da manifestari bat. Estu kateatu du txakurra.
katedra. Pilotaz mintzatuz, 'zaleak' erabiltzen da. Galarretako katedrak partida orekatua espero zuen*[e.] Galarretako zaleek partida orekatua espero zuten.
katedradun (katedratiko*).
Katedrala, -a. San Mames futbol zelaia. Neurrian erabiltzekoa.
katedratiko* e. katedradun.
Katon (Caton*, Cato*).
katu persiar, katu siames.
katu-oin. Eskalatzeko oinetakoa.
katua. Miau, marrau, miauka aritu, miau egin, marraka egin, marrakatu, ñau, ñauz, ñauka.
kaudillo, kaudillismo (caudillo*, caudillismo*).
kaukasoar (kaukasiar*).
kautelazko (kautelako*). Zuzenbidean, badaezpada egiten dena. Askotan, aski da 'kautela'. Sanchez, Cuixart eta Trapero aske, kautela neurririk gabe.
kaxoi 1. Perkusio instrumentua.
kaxoi 2 (kajoi*). h. tiradera. Irudizko zentzuan, hobe 'ahaztu', 'baztertu', 'geldiarazi'... «Euskadiren onerako, proiektua kaxoi batean sartzeko» eskatu zion Zapaterok Ibarretxeri*[e.] «Euskadiren onerako, proiektua ahazteko» eskatu zion Zapaterok Ibarretxeri. // Egitasmo hori kaxoian sartzea nahi dugu*[e.] Egitasmo hori geldiarazi nahi dugu.
kaxuela* e. kazola.
kayak. Ontzi mota, oso arina, luzea eta estua.
kayak surf. Kayakez egiten den surfa.
kayak-kros (kayak-cross*).
kazako arrantza (kazeako arrantza*).
kazerolada* e. lapiko jotze, eltze jotze.
kazetal* e. kazetari(-), kazetaritza(-). Kazetal elkartea*[e.] Kazetari elkartea.
kazetarien jardunbidea. Ikus 'Deontologia' atala.
Kazetaritza Euskaraz diploma.
kazike. Latinoamerikako jauntxoa. Irudizko zentzuan, nagusikeria adierazten du, emakume nahiz gizon izan.
kazikismo.
kazkabarra. Zirti-zarta, kiski-kaska.
ke errezel*, ke gortina* e. ke laino.
ke zutabe* e. ke adar.
kebab (kebap*). Janari mota; janari hori zerbitzatzen duten jatetxea.
keda egoera*, keda agindu* e. etxeratze agindu.
Kefren (Khephren*). Antzinaroko Egiptoko erregea.
keinu hizkuntza (zeinu hizkuntza*).
keirin. Pistako txirrindularitzako modalitatea .
kelta* e. zelta.
kelvin (kelvin gradu*). Kelvin eskala. // Lau kelvin gradu baino gehiago*[e.] Lau kelvin baino gehiago.
Keops (Kheops*). Antzinaroko Egiptoko erregea. Keopseko piramidea eta Kefrengoa*[e.] Keopsen piramidea eta Kefrenena.
Keopsen piramidea, -a. 'Gizako piramide handia' ere deitua.
keramika*, keramikari* e. zeramika, zeramikari.
kereila.
kereilatu* e. kereila jarri.
kermeza (kermes*, kermesse*). Aire zabalean ospaturiko jaia.
ketchup.
ketzal (quetzal*). Guatemalako dirua.
keynesianismo, keynestar (keynesiar*, keynesiano*).
khan. Garai batean, turkiarren eta mongoliarren erregea.
Khatami, Mohammad (Muhammad Jatami*).
khmer. Kanbodiako etnia nagusia.
Khmer Gorriak, -ak. Kanbodiako alderdi eta gerrilla komunista. Agintean egon zen 1975etik 1979ra. Taldearen izena letra larriz idazten da; kideak aipatzen direnean, letra xehez. Agintean izan ziren garaian, Khmer Gorriek genozidio izugarri bat egin zuten. Oihanera alde egin zuten khmer gorri askok.
Khomeini, Ruhollah (Ruhola Jomeini*).
Khrustxov, Nikita Sergeivitx (Kruschov*, Krushchev*, Khrutxev*, Jrushchov**).
kibbutz (kibutz*). Israelgo nekazaritza etxalde kolektiboa.
kickboxing (kick boxing*, kick-boxing*). Borroka kirola.
Kihilalt, Peio (Quihillalt*).
kilim. Turkian-eta eginiko tapiz mota.
kilima. Kili-kili.
kilkerra. Kir-kir, kri-kri, xirri-xirri.
Kilometroak, -ak. Gipuzkoako ikastolen jaia. Izen arruntak bezala deklinatzen da. Kilometroetara joatekoak gara.
kilt. Eskoziarren gona.
kimera. Biologian, bi genotipo desberdinez osaturiko organismoa.
kimikari. Pertsona. Izena da.
kimiko. Kimikari dagokiona. Izenondoa da.
kimu (alebin*). Kiroletako kategoria. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara.
Kings League (Kings Liga*).
Kinka. BERRIAren podcasta.
Kinto Sertorio (Quinto Sertorio*, Quintus Sertorius*).
kiribil (tirabuzoi*). Zenbat kiroletako terminoa, hala nola tranpolineko jauzietakoa. Plataforman buruz behera jarri, eta jauzi bikoitza egin zuen atzerantz, tirabuzoi eta erdirekin*[e.] Plataforman buruz behera jarri, eta jauzi bikoitza egin zuen atzerantz, kiribil eta erdirekin.
Kirinal jauregia, -a (Quirinale*, Quirinal*, Chirinale*). Italiako lehendakaritzaren egoitza. Laburturik, 'Kirinal'.
kiristi. Kristaua.
kirofano* e. operazio gela, ebakuntza gela.
Kiroga, Xanti (Shanti Quiroga*).
kirol elektroniko (e-kirol*, e kirol*, esports*, eSports*). Bideojokoen lehia.
kirol lege (kiroltasun*). Lehia gogorra izango da, baina kirol legez jokatua.
kirol probak. Ikus 'Onomastika' atala.
kirol taldeak. Ikus 'Onomastika' atala.
kiroldegi (polikiroldegi*).
kiroletako emaitzak, denborak eta markak. Ikus 'Ortotipografia' atala.
kiroletako kategoriak. Adinaren arabera, hauek dira kategoriak zenbait kiroletan: benjaminaurrekoak, benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak, gazteak, promesak, seniorrak eta beteranoak.
kiroltasun* e. kirol lege.
kirurgia (zirujia*).
Kiryienka, Vasil (Kirjenka*, Kirienka*).
kitara* e. zitara. Musika tresna.
kitarra* e. gitarra.
kitsch. Gustu txarreko elementuak erabiltzen dituen joera estetikoa; hedaduraz, gustu txarra edo zaharkitua. 'Kitsch' estiloa. Jauregi guztiz 'kitsch'-a.
kitxua (quechua*). Andeetako herri amerindiarra; haren hizkuntza.
Kiva. Eskola jazarpenaren kontrako programa.
kixotear (kixotesko*).
klake. Dantza mota.
klamidia. 'Chlamydia trachomatis' bakterioak eragindako infekzioa, sexu bidez kutsatzen dena.
klandestino. Gogoan izan hauek ere: 'isilpeko', 'ezkutuko', 'legez kanpoko', 'sasiko'...
klase 1. Politikan eta ekonomian. Gizarteko klaseak. Behe klasea, erdiko klasea, goi klasea.
klase 2. h. eskola. Klaseak ematen ditu unibertsitatean*[e.] Eskolak ematen ditu unibertsitatean.
klasika* e. klasiko.
klasiko. 'Klasiko' deitzen zaie txirrindularitza proba batzuei, ez 'klasika'*. Donostiako Klasikoa.
klaxon. Klaxona joka ari da.
Kleopatra (Cleopatra*, Cleopatre*). Antzinaroko Egiptoko erregina.
klientelismo. Politikan, mesedeak trukatzeko sistema. Alderdi politiko batzuetan dagoen bezero sarea*[e.] Alderdi politiko batzuetan dagoen klientelismo sarea.
klik egin 1. Irentsi.
klik egin 2. Informatikan, klikatu, botoia sakatu.
klik kimika (click kimika*, kimika klik*, kimika click*).
klikatu 1. Irentsi.
klikatu 2. Informatikan, klik egin, botoia sakatu.
klima aldaketa (aldaketa klimatiko*).
klima aldaketaren ukatzaile, klima aldaketaren negazionista (ukatzaile klimatiko*).
klima krisi (krisi klimatiko*). Klima aldaketaren ondorio ekologiko eta ekonomikoek eragiten duten egoera larria.
klima larrialdi (larrialdi klimatiko*). Mundu osoko klima krisi larria.
Klima Larrialdirako Aliantza (Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantza*).
Klimaren Aldeko Epaiketa. Espainiako Auzitegi Gorenean egindako epaiketa, talde ekologista batzuek Espainiako Gobernua salatu dutela eta.
klimatologia. Klima aztertzen duen zientzia. Ez nahastu eguraldiarekin eta klimarekin. Klimatologiaren eraginez, fruituak gehiago heldu dira*[e.] Eguraldiaren eraginez, fruituak gehiago heldu dira. // Oso klimatologia leuna dugu Euskal Herrian*[e.] Oso klima leuna dugu Euskal Herrian.
klinex (kleenex*).
Klitxko, Vitali (Klitschko*, Klitstxko*). Politikari ukrainiarra.
klixe (klitxe*).
klixeak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
klon, kloniko, klonatu.
klordekona (klordekone*, clordecona*, chlordecone*). Pestizida kutsagarria, AEBetan 'Kepone' izen komertziala hartu zuena.
klorokina, hidroxiklorokina (cloroquina*, hidroxicloroquina*).
Klub Nautikoa, -a (Nautico*). Donostiako eraikina. Laburturik, 'Nautikoa'.
kluster (cluster*).
Knesset. Israelgo Parlamentua. Erabiltzekotan, azaldu. Knessetek erabakiko du hori.
Knososko jauregia, -a (Cnososko jauregia*, Knossosko jauregia*). Kretako palazio minoikoa.
KO. 'Knock-out'. Boxeoan, borroka bukatzeko modua.
ko-jabe* e. jabekide.
koadratu. Kontuetan hartzekoak eta zorrak bat etorri.
koadrizeps (kuadrizeps*).
koadro 1. Margolana.
koadro 2. Karratua. Hamar kilometro koadro.
koakzionatu* e. behartu, beldurtu, bortxatu. Derrigortze delitua.
Koala Anaiak, -ak (Hermanos Koala*).
koalitatibo*, koantitatibo* e. kualitatibo, kuantitatibo.
koartel* e. kuartel.
Kobeaga, Borja (Cobeaga*). Gipuzkoar zinemagilea.
kobertura* e. (telefono / telebista...) seinale. Herrian ez dute koberturarik*[e.] Herrian ez dute (telefono) seinalerik.
kobratzera atera*, itzultzera atera* e. kobratzekoa izan, ordaindu beharra izan. Errenta aitorpenaz mintzatzeko. Itzultzera atera zaio aurten*[e.] Kobratzekoa da aurten.
kodetu, kodifikatu.
koerlazio* e. korrelazio.
kogenerazio.
kogestio.
kohete 1* e. suziri, etxafuego, txapligu, bolandera.
kohete 2* e. suziri. Astronautikan, ontzi mota.
kohete 3* e. suziri. Armagintzan, jaurtigai mota.
kohetxo* e. eroskeria, sobornatze. Eroskeriagatik eta iruzurragatik auzipetu dute Kim Un-Yong, NOBeko presidenteorde ohia.
koilara (goilare*).
koinfekzio (ko-infekzio*). Bi patogenok edo gehiagok infektatuta egotea.
koiote 1. Ipar Amerikako ugaztun haragijalea.
koiote 2. Ameriketan, paperik gabeko migratzatzaileei tramiteak diru truke egiten dizkiena.
koiuntura, koiuntural.
kojin* e. kuxin.
kokainazale.
kokalero. Boliviako nekazari indigenen mugimendua; mugimenduko kidea.
kokatu. Gehiegi erabiltzen da. Han kokatzen da Bollywood zinema industria*[e.] Han dago Bollywood zinema industria. // Aldi hartan, Mendiluzeren buruan kokatu zen txapela*[e.] Aldi hartan, Mendiluzek irabazi zuen txapela.
kokildu* e. kikildu.
koko jantzi. Mozorroa, mozorrotu. Koko jantzian zebilen. Koko jantzita joango gara.
kokots. Aho azpikoa.
kokotxak. Jatekoak.
koktel, koktelontzi (cocktail*, coctel*).
kolaboratu 1. Politikan, kolaborazionismoan aritzea.
kolaboratu 2* e. laguntza eman, lagundu, parte hartu... Hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen*[e.] Hainbat aldizkaritan parte hartu zuen. // Cass McCombs musikari estatubatuarrarekin kolaboratu zuen kantu horretan*[e.] Cass McCombs musikari estatubatuarrari lagundu zion kantu horretan.
kolaboratzaile 1. Politikan, kolaborazionismoan aritzen dena.
kolaboratzaile 2. Komunikabide batean aritzen dena, bertako langilea izan gabe.
kolaboratzaile 3* e. laguntzaile.
kolaborazionismo, kolaborazionista. Etsaiari laguntzea, batez ere kanpoko indarrek herrialde bat hartua dutenean; etsaiari laguntzen diona edo horren apologia egiten duena.
kolateral* e. zehar(-), albo(-). Askotan 'zehar kalte' edo 'albo ondorio' eufemismoa da, eta gehienetan 'biktima zibil' ordezkatzen du. Inoren esanetan bakarrik erabiltzen dira 'zehar kalte' eta 'albo ondorio'.
kolegio 1. Zenbait erakunde katolikoren izena. Angelo Sodano Vatikanoko Estatu idazkaria izango da aurrerantzean kardinalen kolegioko dekanoa. Apezpikuen kolegioa bihar bilduko da.
kolegio 2. h. ikastetxe.
kolegio 3* e. elkargo. Arkitektoen Kolegioa*[e.] Arkitektoen Elkargoa.
kolegio elektoral*, hauteskunde kolegio* e. bozkaleku.
kolektibitate 1. Taldea, gizartea, elkartea. Kolektibitatea aintzat hartu ezean, ezin aurrera egin.
kolektibitate 2. Frantziako administrazioko barrutia.
kolektibo. Gogoan izan 'talde' hitza ere. Etorkin kolektiboek sailburuarekin bildu nahi dute*[e.] Etorkin taldeek sailburuarekin bildu nahi dute. // Helburu kolektiboak taldearen estatutuetan ageri dira*[e.] Taldearen helburuak estatutuetan ageri dira.
Koliseoa, -a (Coliseo*, Colisee*, Coliseum*). Miarritzeko Koliseo gelan. Erromako Koliseoa. Eibarko Koliseoa.
koljos* e. kolkhoz.
kolkhoz (koljos*). Sobietar Batasunean, nekazarien kooperatiba.
Kolon, Kristobal (Cristobal Colon*).
kolore. Koloretako argazkiak bildu ditu azken erakusketara.
kolpatu. Zauritu. Ez erabili 'jo' adierazteko. Hondamendi horretan ere anitz hil dira eta kolpatu. // Bere indar guztiarekin kolpatu zuen atea*[e.] Bere indar guztiarekin jo zuen atea.
kolpe handia. Banba, danba, danbada, danbateko, panp, panpa, pun, kanka, plaust.
kolpe segida. Kisk eta kask, kisk-kask, kiski-kaska, binba-banba, dinbi-danba, panpa-panpa, pinpi-panpa, siki-saka, tiki-taka, tiliki-talaka.
kolpe txikia. Kask-kask, tak, tok, tak-tak, tok-tok.
kolpea hartu, kolpea handia hartu (kolpe handia jasan*).
kolpismo, kolpista.
koltan (coltan*). Kolunbitaz eta tantalitaz osaturiko mineral antzekoa, sakelako telefonoak eta ordenagailuetako txipak egiteko erabiltzen dena.
koltxoi. h. lastaira.
kolunpio* e. zabu.
kolusio larriagotua, -a. (es: colusión agravada; fr: collusion aggravée).
koma (kakotx*). Ikus 'Idazkuntza' atala.
koma artifizial (koma induzitu*). Farmakoen bitartez eragindako koma (es: coma inducido; fr: coma artificiel).
komantxe (comanche*).
komenentzia (komenientzia*). Komenentziako ezkontza.
komentarista. Iritzi emailea.
komentatu 1. Esan. Zerbait komentatu zion horri buruz*[e.] Zerbait esan zion horri buruz.
komentatu 2. h. iruzkina egin, iruzkindu. Liburu bat komentatzeko*[e.] Liburu bati iruzkina egiteko.
kometak. Hona hemen kometa batzuk: Halley kometa, Encke kometa, Hale-Bopp kometa, Shoemaker Levy 9 kometa.
komiki, komikilari, komiki zinta (komiki tira*).
komisaldegi* e. polizia etxe, komisaria.
komisari* e. komisario.
komisaria (komisaldegi*). Polizia etxea.
komisario (komisari*). Erakusketako komisarioa.
komisio 1. Salerosketetan, bitartekariaren saria.
komisio 2. Betekizuna.
komisio 3. h. batzorde.
komun. Amankomuna. Esaldian josteko orduan, ez erabili 'komunean dute' eta gisakorik. Komunean dute literaturazaletasuna*[e.] Biak dira literaturazaleak. // Guztiok batzen gaituen komuneko arazo bat dugu*[e.] Guztiok batzen gaituen arazo komun bat dugu. Hilobi komun ugari arakatu ditu 2000. urtetik gaur arte.
Komunen Alderdia, -a (Comunes*). Kolonbiako alderdi politikoa.
Komunen Ganbera. Erresuma Batuko behe ganbera.
komunikazio hizkuntza, irakas-hizkuntza, ikas-hizkuntza. 'Irakas-hizkuntza' eta 'ikas-hizkuntza', jakina, egokiak dira irakaskuntzaz mintzatzeko. (es: lengua vehicular; fr: langue véhiculaire). Eskolako komunikazio hizkuntza.
koñak (cognac*). Edari alkoholduna.
konbenientzia* e. egokitasun, komenigarritasun. Batzuetan, hobe da perifrasira jotzea. Erabakien komenigarritasunaren gainean eztabaidatuko dugu*[e.] Erabaki horiek hartzea komeni den eztabaidatuko dugu.
konbenientziako ezkontza*, komenentziazko ezkontza* e. komenentziako ezkontza.
konbenio* e. itun, hitzarmen. Lan ituna. Lankidetza hitzarmena.
konbertsio terapia (errekonbertsio terapia*). Sexu orientazioa aldarazi eta heterosexualitatea inposatzeko sasi-metodoa.
konbinatu* e. talde, selekzio. Kiroletan. Konbinatu galiziarrak*[e.] Galiziako taldeak. Galiziako selekzioak.
konbinatu nordiko. Neguko kirola, eski jauziak eta iraupen eskia batzen dituena.
konbinazio (konbinaketa*).
konbo (combo*). Musikan, talde mota.
konboi (convoy*). Bi konboi militar.
konbutxa (kombucha*).
kondatu* e. kontatu.
konde, kondesa, konderri (konte*, kontesa*, konterri*).
kondenatu 1. Zigortu. Heriotzara kondenatu zuten.
kondenatu 2. Gaitzetsi.
Kondestablearen jauregia, -a. Iruñeko jauregia.
kondoi. Lagunartekoa da. Erregistro neutroan, hobe 'preserbatibo'.
Kondor Legioa, -a (Condor Legioa*).
Kondor operazioa, -a (Condor operazioa*). Hego Amerikako erregimen diktatorial batzuek estatu terrorismorako 1970 eta 1980ko hamarraldietan landutako operazio plana.
konferentzia 1. Biltzarra.
konferentzia 2* e. hitzaldi, mintzaldi.
Konferentzia Episkopala* e. Apezpiku Batzarra, -a; Apezpiku Konferentzia.
Konferentzia liga.
konfiantza (konfidantza*).
konfiantza abusu, konfiantzaz abusatu (uste onaren iruzur*).
konfiantza mozio (konfiantza arazo*).
konfidantza* e. konfiantza.
konfinamendu selektibo (konfinamendu kirurgiko*).
konfinamendu, konfinatu. Mosan konfinatua egoteko agindua eman zioten kartzela atarian.
konfit (confit*).
konfrontazio. Liskarra.
konfuzianismo, konfuzianista.
Konfuzio (Confucio*, Confucius*).
kongresu 1. Zenbait herrialdetako legebiltzarraren izena. Esaterako, Espainiako ganbera legegilea Kongresua da.
kongresu 2. Biltzarra.
kongresukide (kongresista*).
Konkordia Legea, -a.
konkretu 1* e. zehatz. Azterketa zehatza eta ongi arrazoitua.
konkretu 2* e. jakin. Helburu jakin bat izan behar dugu lanean hasi baino lehenago.
konkurrentzia libre. Ekonomian, lehia librea.
konkurtso administrazio, konkurtsoko administratzaile (konkurtsal*).
Konkurtso Legea, -a (Lehiaketa Legea*).
konpartitu. h. partekatu, erdibanatu... Subiranotasun partekatua.
konpartsakide (konpartsero*).
konpetentzia 1. Gaitasuna.
konpetentzia 2. h. konkurrentzia, lehia. Oihalgintzan konpetentzia bidegabea egitea leporatu diote Txinari*[e.] Oihalgintzan konkurrentzia bidegabea egitea leporatu diote Txinari.
konpetentzia 3* e. eskumen, eskuduntza.
konpleto* e. oso, bete. Atleta osoa. Artista bete-betea.
konplitu (kunplitu*).
konplot. Konplot egin.
konponduezin. Ezin konpondu den eztabaida. Izena da. Abertzaleen arteko konponduezinak.
konponezin. Ezin konponduzkoa. Adjektiboa da. Arazo konponezinik ez dago.
konposagile*, konposatzaile* e. musikagile, konpositore.
konposite (composite*).
konpositore (konposagile*, konposatzaile*). Musikagilea.
konpost, konpostatu, konpostagailu (konpostaje*).
konpota. Fruitu jakin batzuk azukre uretan egosiz egiten den janari gozoa.
konprometitu. Engaiatu.
konpromezu* e. konpromiso, engaiamendu.
konpromisario. Hautesleek aukeratutako ordezkaria, kargu jakin bat nork beteko duen hautatuko duena.
konpromiso (konpromezu*).
konpromiso(z)ko akordio* e. hautsi-mautsi. Iraken inbasioaren aldekoek eta aurkakoek konpromisoko akordio bat hitzartu beharko dute*[e.] Iraken inbasioaren aldekoek eta aurkakoek hautsi-mautsi bat hitzartu beharko dute.
Konptoen Ganbera* e. Kontu Ganbera.
Konstantinopla (Constantinopla*, Constantinople*). Istanbulen izen historikoa.
konstelazioak. Andromeda, Antlia / Makina pneumatikoa (-a), Apus / Paradisuko hegaztia (-a), Aquarius / Akuarioa (-a), Aquila / Arranoa (-a), Ara / Aldarea (-a), Aries / Aharia (-a), Auriga / Gurdizaina (-a), Bootes / Itzaina (-a), Caelum / Zizela (-a), Camelopardalis / Jirafa, Cancer / Karramarroa (-a), Canes venatici / Ehiza-txakurrak (-ak), Canis Maior / Txakur Handia (-a), Canis Minor / Txakur Txikia (-a), Capricornus / Kaprikornioa (-a), Carina / Gila, Cassiopeia / Kasiopea (-a), Centaurus / Zentauroa (-a), Cepheus / Zefeo, Cetus / Balea, Chamaeleo / Kameleoia (-a), Circinus / Konpasa (-a), Columba / Usoa (-a), Coma Berenices / Berenizeren adatsa (-a), Corona Australis / Hego Koroa, Corona Borealis / Ipar Koroa, Corvus / Belea (-a), Crater / Kopa, Crux / Hego Gurutzea (-a), Cygnus / Zisnea (-a), Delphinus / Izurdea (-a), Dorado / Urrezko Arraina (-a), Draco / Herensugea (-a), Equuleus / Zaldia (-a), Eridanus / Eridano, Fornax / Labea (-a), Gemini / Bikiak (-ak), Grus / Kurriloa (-a), Hercules / Herkules, Horologium / Erlojua (-a), Hydra / Hidra, Hydrus / Itsas suge arra (-a), Indus / Indiarra (-a), Lacerta / Muskerra (-a), Leo / Lehoia (-a), Leo Minor / Lehoi Txikia (-a), Lepus / Erbia (-a), Libra / Balantza, Lupus / Otsoa (-a), Lynx Katamotza (-a), Lyra / Lira, Mensa / Mahaia (-a), Microscopium / Mikroskopioa (-a), Monoceros / Adarbakarra (-a), Musca / Eulia (-a), Norma / Erregela, Octans / Oktantea (-a), Ophiuchus / Ofiuko, Orion / Ehiztaria (-a), Pavo / Pauma, Pegasus / Pegaso, Perseus / Pertseo, Phoenix / Fenix, Pictor / Pintatzailea (-a), Piscis Austrinus / Hegoaldeko Arraina (-a), Puppis / Popa, Pyxis / Iparrorratza (-a), Reticulum / Sarea (-a), Sagitta / Gezia (-a), Sagittarius / Sagitario, Scorpius / Eskorpioia (-a), Sculptor / Eskultorea (-a), Scutumn / Ezkutua (-a), Serpens / Sugea (-a), Sextans / Sestantea (-a), Taurus / Zezena (-a), Telescopium / Teleskopioa (-a), Triangelum / Triangelua (-a), Triangelum Australe / Hegoaldeko Triangelua (-a), Tucana / Tukana (-a), Ursa Maior / Hartz Handia (-a), Ursa Minor Hartz Txikia (-a), Vela / Bela, Virgo (Birjina), Volasn / Arrain Hegalaria (-a), Vulpecula / Azeria (-a).
konstruktu (konstrukto*).
kontainer. Edukiontzi.
kontaktu. Gaixotasunez mintzatuz, infekzioren bat duen eri batekin egon den baina osasunez ondo dagoen pertsona.
kontaktu kasual. Gaixotasunez mintzatuz, gaixo batekin toki berean egon dena, baina gertu eta luzaroan egon gabe.
kontaktuan* e. harremanetan.
kontalari (errelatore*).
konte*, kontesa*, konterri* e. konde, kondesa, konderri.
kontentzioso-administratibo* e. administrazioarekiko auzietako (epaitegi, sala, prozedura...).
kontestu* e. egoera, testuinguru.
kontortsionismo, kontortsionista (kontorsionismo*, kontorsionista*, bihurrikatzaile*, bihurrikari*). (es: contorsionismo, contorsionista; fr: contorsionnisme, contorsionniste).
kontra 1. Kiroletan, gehiegi erabiltzen da, beste esapide batzuk baztertzeraino. Iazko txapeldunak gorriak ikusi zituen Goizuetakoaren kontra irabazteko*[e.] Iazko txapeldunak gorriak ikusi zituen Goizuetakoari irabazteko.
kontra 2. Istripuen kontakizunetan eta gisakoetan, gehiegi erabiltzen da. Arbolaren kontra jo du autoak*[e.] Arbola jo du autoak.
kontra-. kontraabside, kontraanalisi, kontrabaxu, kontradantza, kontraeraso, kontraesan, kontraesanezko, kontrafagot, kontrahorma, kontrairaultza, kontrairaultzaile, kontrajarri, kontrajar, kontrajartzen, kontrakantxa, kontrakultura, kontramaisu, kontrapasa, kontrapisu, kontrapozoi, kontrapuntu, kontrarreforma, kontratenor, kontratxosten (kontra-txosten*), kontrazal.
kontraaargudio (kontrargudio*).
kontraabside (kontrabside*).
kontraanalisi (kontranalisi*). Aurreko analisi baten emaitza egiazkoa den argitzeko egiten den analisia.
kontraargudio (kontrargudio*).
kontraerreforma* e. kontrarreforma.
kontraesankor. h. kontraesanezkoa, kontraesanak izan... Jaurlaritzaren jarrera «kontraesankorra» dela salatu dute*[e.] Jaurlaritzaren jarrera «kontraesanezkoa» dela salatu dute. Jaurlaritzaren jarrerak «kontraesanak» dituela salatu dute.
kontrairaultza (kontra-iraultza*, kontra iraultza*).
kontrako norabide. h. kontrako bide, kontrako esku. Kontrako bidera sartu zen autobusa, eta ia jo zuen. Lo hartu eta kontrako eskutik sartu zen.
kontraktura. Gihar baten uzkurdura.
kontralto. Emakume ahotsetan apalena.
kontramanifestazio. Manifestazio baten kontra leku eta ordu berean antolaturiko manifestazioa.
kontrapartida* e. ordain.
kontrapas. Dantza mota. Kontrapasak, mazurkak eta bestelako dantzak.
kontrapasa. Usoen pasa eta kontrapasa.
kontraplano.
kontrarreforma (kontraerreforma*).
kontrata, kontratatu, kontratatzaile, kontratazio, kontratista.
kontratu babestu (kontratu blindatu*). Etete klausularen gaineko epaiak kolokan jarri ditu kontratu babestuak.
kontratu blindatu* e. kontratu babestu.
kontratxosten (kontra-txosten*).
kontrazepzio belaki (esponja baginal*).
kontrol antidopin* e. dopin analisi, dopin kontrol.
Kontseilu Orokor* e. Kontseilu Nagusi.
Kontseilua, -a. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua aipatzeko modu laburra da.
kontsentsu. h. adostasun.
kontserbadore. Politikan erabiltzen da.
kontserbagarri. Jakiak kontserbatzeko gaia.
kontserbatzaile. Artelanei bere hartan iraunarazten lan egiten duena.
kontserbera* e. kontserba enpresa, kontserba fabrika.
kontsola (konsola*).
kontsolidatu 1. Finantzetako termino jakin batzuetan eta geologian bakarrik erabiltzekoa. Balantze kontsolidatua. Zor kontsolidatua.
kontsolidatu 2* e. sendotu, indartu, errotu... Prozesu politiko hori ez da kontsolidatu*[e.] Prozesu politiko hori ez da sendotu.
kontsolidatu 3* e. egonkortu, finkatu. Enplegu publikoaz mintzatuz, lanpostu zerrendan ageri ez diren egiturazko lanpostuak erregularizatu. Enplegu publikoa kontsolidatzeko prozesua*[e.] Enplegu publikoak finkatzeko prozesua.
kontsulatu 1. Erakundea.
kontsulatu 2. Kontsuletxea.
kontsuletxe. Kontsulatuaren egoitza.
Kontsulta Legea, -a (Kontsulten Legea*).
kontu auzitegiak. Nafarroakoa Kontu Ganbera da. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontu Auzitegia, Akitaniako Kontu Auzitegia, Frantziako Kontu Auzitegia.
Kontu Ganbera (Konptoen Ganbera*).
kontuan hartu, kontuan izan (kontutan hartu*, kontutan izan*).
kontusio. Medikuntzan, makadura, mailatua.
Kontxa. Donostiako hondartza.
Kontxako Bandera (Kontxako Ikurrina*).
Kontzebituaren Bizia eta Emakume Haurdunaren Eskubideak Babesteko Lege Organikoa, -a. Espainian PPk 2013an abortuari buruz prestaturiko legea.
kontzeju. Herribatzarra.
kontzentratu 1. Zerbaitetan arreta jarri. Antzerkira itzuli nintzenean, oso gogorra egiten zitzaidan ordubete lanean kontzentratua egotea.
kontzentratu 2* e. elkarretaratu. Milaka lagun kontzentratu ziren kontsuletxearen aurrean*[e.] Milaka lagun elkarretaratu ziren kontsuletxearen aurrean.
kontzentratu 3* e. bildu. Asegarceko pilotariak Deban kontzentratuko dira hiru egunez, txapelketa prestatzeko*[e.] Asegarceko pilotariak Deban bilduko dira hiru egunez, txapelketa prestatzeko.
kontzentrazio 1. h. elkarretaratze. Jende asko bildu da kontzentrazioan*[e.] Jende asko bildu da elkarretaratzean.
kontzentrazio 2* e. egonaldi. Kiroletan. Hiru eguneko egonaldia egingo dute Asergarceko jokalariek Deban, txapelketa prestatzeko.
kontzentrazio esparru. Naziek hainbat senitarteko hil zizkieten kontzentrazio esparruetan.
Kontzertu Ekonomikoa, -a. EAEren finantzaketa sistema.
Kontzesio Eguna, -a (Kontzezio Eguna*). Abenduaren 8an ospatzen da.
kontzesionario. Auto kontzesionario bat zabalduko dute laster.
kontziente izan. Testuinguru askotan, alferrikako kalkoa da. Gogoan izan hori adierazteko modu asko dagoela euskaraz: 'jabetu', 'jakin', 'jabetuta egon', 'jakinaren gainean egon', 'jakinean izan', 'jakitun egon', 'konturatu', 'ohartu'... Kontziente naiz ez zaizula askorik gustatzen*[e.] Badakit ez zaizula askorik gustatzen. // Kontziente ziren arriskuan zeudela*[e.] Konturatuta zeuden arriskuan zeudela.
kontzienteki* e. jakinaren gainean, jakitun egonik, oharturik, ohartuki. Kontzienteki egin duzu*[e.] Jakinaren gainean egin duzu.
kontzientzia eragozpen, kontzientzia eragozle. Kontzientzia objekzioa; kontzientzia objektorea.
kontziliatu, kontziliazio 1. Lana eta bizitza pertsonala bateratu.
kontziliatu, kontziliazio 2* e. adiskidetu, adiskidetze.
koofizial, koofizialtasun (ofizialkide*, ofizialkidetasun*). Beste hizkuntza batekin edo batzuekin batera ofiziala dena. Ez erabili hizkuntza gutxituak izendatzeko sinonimo moduan. Herrialde Katalanak, Hego Euskal Herria eta Galizia, hizkuntza koofizialen alde*[e.] Herrialde Katalanak, Hego Euskal Herria eta Galizia, katalanaren, euskararen eta galizieraren alde. // Hizkuntza koofizialek ezinbestekoak edo meritu hutsa izan behar duten, hori da eztabaida*[e.] Euskarak, katalanak eta galizierak ezinbestekoak edo meritu hutsa izan behar duten, hori da eztabaida.
kooperante. Borondatezko lankidea.
kooperazio. Lankidetza, batez ere helburu humanitario batekin egiten dena.
koordinakunde (koordinadora*).
koordinatuak, -ak (koordinadak*, koordenadak*).
kopago 1* e. berriro pagatu, berriz ordaindu, birpagatu, berrordaindu, berrordainketa... Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da birpagatuko medikuarengana joateagatik.
kopago 2* e. ordainketa partekatua, koordainketa. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoak.
Koperniko, Nikolas (Copernico*, Copernicus*).
kopeta argi (frontal*).
kopia denda (kopistegi*).
kopia pirata.
kopistegi* e. kopia denda.
kopla, koplari, koblakari (kobla*, koplakari*).
kopuru. Oro har, zenbatu daitezkeen gauzei buruz mintzatzean erabiltzen da 'kopuru' hitza: 'boto kopurua' bai, baina 'oxigeno kopurua' ez; 'langabe kopurua' bai, baina 'odol kopurua' ez. Nolanahi ere, gogoan izan askotan hobe dela 'zenbat' erabiltzea. Gainerakoan, ikus 'kantitate' eta 'hedadura'. Ez dakit zer oxigeno kopuru beharko duten*[e.] Ez dakit zenbat oxigeno beharko duten. Ez da erraza oxigeno kantitatea kalkulatzea. Ez da erraza kalkulatzea zenbat oxigeno geratuko zaien.
Koral Hesi Handia, -a (Koral Barrera Handia*).
Korana, -a. Musulmanen liburu santua.
korapilatsu (korapilotsu*).
korbeta. Gerraontzi arina.
kordada* e. sokaldi. Badakigu Leccokoen bidetik jo izan duten kordadek tarte honetan galdu dutela gailurrera iristeko aukera*[e.] Badakigu Leccokoen bidetik jo izan duten sokaldiek tarte honetan galdu dutela gailurrera iristeko aukera.
Kordobako Unibertsitatea, -a.
korner. Futbolean eta eskubaloian, sake mota.
koronabirus. Birus multzo bat, besteak beste arnasbideetako gaixotasun batzuk eragiten dituena. SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako gaitza COVID-19a da. Wuhango koronabirusa edo 2019-nCoV birusa, ofizialki SARS-CoV-2 izendatua. SARS-CoV koronabirusa.
koronabonu. Europako Batasuneko agintariak eztabaidatzen ari dira 'koronabonuak' sortzea komeni den.
koronaneke.
korporazio 1. Enpresa edo elkarte mota.
korporazio 2* e. udalbatza.
korpus* e. corpus.
korrelazio (koerlazio*).
korrespontsal. Komunikabide batentzat atzerrian ari den berriemailea, han bizi eta hango berri ematen duena.
korrespontsal postu (korrespontsalia*).
korrido (corrido*). Mexikoko kanta mota.
korridore humanitario. Gatazka armaturen bat dagoen tokian zabaltzen den igarobidea, bai herritarrek ihes egiteko, bai haiei laguntza helarazteko. Laburtu behar izanez gero, 'giza korridore' ere erabil daiteke.
Korridore Transistmikoa, -a. Tehuantepeceko istmoko korridorea, Mexikokoa.
Korrika; Korrikalagun; Korrika Kulturala, -a. Aurten ere jendetza bilduko du Korrikak Iruñean.
korroka. Korrok.
korronte 1. Elektronikan.
korronte 2. Filosofiaz, literaturaz eta beste arteez mintzatuz, joera edo mugimendua. Korronte estrukturalista. Korronte abstraktua.
korronte 3. h. haize-laster, itsaslaster, ur-laster.
korronte alterno (tentsio alterno*).
korronte kontra*, korrontearen kontra* e. haize kontra, haizearen kontra. Irudizko zentzuan, nagusi den joeraren kontra.
Korsikako Unibertsitatea, -a. 'Korsikako Pasquale Paoli Unibertsitatea' ere deitua.
korte 1* e. epai. Aizkoran.
korte 2* e. (ahots) tarte. Irratian.
kortina* e. errezel.
kortxete* e. parentesi karratu. Ikus 'Idazkuntza' atala.
Koruko Andre Maria basilika (Santa Maria*). Donostiako eliza.
kosifikatu, kosifikazio.
kosmodromo (espazio portu*).
kosta ahala kosta (kosta hala kosta*, kosta ala kosta*). Kostatzen dena kostatzen dela.
kosta izan, kostatu. Prezioa adierazteko erabiltzen denean, singularrean egiten da komunztadura. Hamar euro kosta zaizkigu zapia*[e.] Hamar euro kosta zaigu zapia. // Asko kostatu du*[e.] Asko kostatu da. Asko kostatu zaio.
Kosta Legea, -a (Kostako Legea*).
kosta zenbait. Akitaniako kosta edo Cote d'Argent (Landak), Almeriako kosta, Costa Blanca (Alacant), Costa Brava (Girona), Costa Calida (Murtzia), Costa Daurada (Tarragona), Costa de la Luz (Huelva eta Cadiz), Costa de la Tarongina / Costa dels Tarongers (katalanez) / Costa del Azahar (gaztelaniaz) (Castello), Costa del Sol (Malaga), Cote d’Opale (Pas-de-Calais), Cote d'Amour (Loira Atlantikoa), Cote de Granit Rose (frantsesez) / Aod ar Vein Ruz (bretoieraz) (Mantxa), Cote de Jade (frantsesez) / Aod ar Vein Jed (bretoieraz) (Loira Atlantikoa), Cote de Lumiere (Vendee), Cote de Nacre (Normandia), Cote d'Emeraude (Bretainia), Cote Fleurie (Normandia), Cote Vermeille (Ekialdeko Pirinioak), Garrafeko kosta (Tarragona), Granadako kosta edo Costa Tropical (Granada), Heriotzaren Kosta edo Costa da Morte (Coruña), Kantabriako kosta (Costa cantábrica*), Kosta Urdina (Cote d'Azur*) / Frantziako Riviera (Itsas Alpeak), Maresmeko kosta, Valentziako kosta.
Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusia, -a.
Kosterapea, -a. Iruñeko auzoa. Kosterapeko zuhaitzak.
kostu prezio*, kostu-prezio* e. kostaprezio.
kotilioi (kotiloi*, kotilloi*). Urtezahar gaueko festa berezia.
koto* e. ehiza barruti.
Kotxarian, Robert (Kocharyan*, Kocharian*).
kotxe* e. auto. Salbuespena: haur txikiak eramatekoari 'kotxe' deritzo Hegoaldean.
koxer (kosher*, kasher*, kascher*). Juduen tradizioaren arabera, jateko egokia den elikagaia.
Krabelinen Iraultza edo Apirileko Iraultza. Portugalen 1974an izaniko estatu kolpea, Salazarrek 1926an ezarririko diktadura deuseztatu zuena.
kraken (Kraken*). Koronabirusaren XBB.1.5 aldaeraren izen ez-ofiziala. Krakenaren eraginez.
Kreditu Sozialaren Aldeko Batasuna, -a. Quebeceko alderdia (fr: Ralliement créditiste du Québec).
kredituak, amaierako kredituak. Filmetan eta telebistako saioetan, bukaeran ageri den zerrenda, partaideen berri ematen duena.
Kremlin (Kremlina*). Errusiako presidentearen egoitza. Artikulurik gabe deklinatzen da. Erabakiaren kontra egin du Kremlinek berak.
kreole (kriol*, kriolo*, kreol*). Jatorriz europarrak izanik, antzinako kolonietan jaiotakoak; haiei dagokiena.
kreolera (kriol*, kriolo*, kriolera*). Hizkuntza.
krespoi* e. xingola. Xingola beltza daramate jokalariek besoan.
kresteria* e. gailur-lerro.
kriket (cricket*).
krima* e. krimen.
krimen auzitegi (asisak*, asisetako gorteak*). Frantziako justizia sisteman, krimentzat jotakoak epaitzeko auzitegiak (fr: 'cour d'assises'). Delitutzat jotakoak, berriz, auzitegi korrekzionalei dagozkie. Arau hauste arinak polizia auzitegiek epaitzen dituzte.
krimen tasa (kriminalitate tasa*).
kriptodiru (kriptotxanpon*). Diru birtuala. Bitcoina kriptodiru bat da.
kriptodiru egonkor (stablecoin*). Aldakortasunik gabeko diru digitala.
kriptonita (kryptonita*). Fikziozko materiala, Supermanen istorioetakoa.
krisi humanitario* e. giza krisi. Nazio Batuen Erakundeak Kenyako krisi humanitarioaz ohartarazi du*[e.] Nazio Batuen Erakundeak Kenyako giza krisiaz ohartarazi du.
krisia lehertu* e. krisia piztu.
krispazio* e. giro garratz, giro gaiztotu.
krispeta (palomita*, popcorn*, pop-corn*).
kristal (cristal*, crystal*). Metanfetaminaren lagunarteko izena.
kristalezko sabaia, -a. Emakumeez mintzatuz, ibilbide profesionalean, artistikoan eta abarretan gora egiteko jartzen zaien muga.
kristau-demokrazia, kristau-demokrata.
Kristinaenea, -a (Kristina-Enea*). Donostiako parkea. Fundazioaren izena, ordea, 'Cristina Enea' da.
Kristo Erredentorea edo Kristo Corcovadokoa, -a. Rio de Janeiroko estatua.
Kristo Erregearen Gerrillariak, -ak (Cristo Reyko Gerrillariak*, Cristo Reyren Gerrilleroak*).
kristoren (kristolako*, kriston*). Arrunkeria da. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
kriterium (criterium*). Kirol proba.
kritika eraikitzaile. h. kritika onuragarri, onerako kritika.
kritika konstruktibo* e. kritika onuragarri, onerako kritika.
kritikari. Kritika lanak egiten dituen pertsona. Izena da.
kritikatu. Kontuz esaldian jostean, ez baitu onartzen '-ela' motako osagarririk. Txentxo Jimenezek gogor kritikatu du bere kontrako «kanpaina politikoa» egin dela*[e.] Txentxo Jimenezek gogor kritikatu du bere kontrako «kanpaina politikoa». // Gaztetxea bota dutela kritikatu dute*[e.] Gaztetxea bota izana kritikatu dute.
kritiko. Kritikari dagokiona. Izenondoa da. Pentsaera kritikoa. Edizio kritikoa.
kronoigoera (krono-igoera*).
kronologiak. Ikus 'Idazkuntza' atala eta 'Ortotipografia' atala.
kros, kroslari (cross-country*). Lasarteko Kros Lasterketa.
kruasan* e. croissant.
kruzero 1* e. itsas bidaia.
kruzero 2* e. transatlantiko, gurutzaontzi. Itsas bidaia luzeak egiten dituen ontzi handia.
kruzero 3* e. gurutzaontzi. Gerraontzi mota.
Ku Klux Klan. Ameriketako Estatu Batuetako talde arrazista.
kuaderno* e. koaderno, kaier.
kuadrilla (koadrila*, kuadrila*).
kuadro* e. koadro.
kualifikazio. Prestakuntza.
kualitatibo, kuantitatibo (koalitatibo*, koantitatibo*).
kuantifikatu* e. neurtu, zenbatu.
kuartel (koartel*).
Kubango (Cubango*). Angolako ibaia.
kubata. Lehen, ronez eginiko edaria; gaur egun, hori ez ezik, freskagarriak eta likoreak nahasiz prestaturiko edari alkoholduna.
kubatar-estatubatuar (kubatar-amerikar*).
Kubo aretoa, -a. Kutxak Donostian duen aretoa. Kutxaren Kubo aretoan izango da kontzertua.
kubritu* e. -en berri eman. Kazetaritzan. Irakeko gerra kubritu duten kazetariak*[e.] Irakeko gerraren berri eman duten kazetariak.
kudeaketa batzorde (gestora*). Alderdi politikoez mintzatzean erabiltzekoa. Batzuetan, 'kudeaketa' aditz bihurtzea komeniko da. Gure alderdiko kudeaketa batzordean nago. PPren krisia kudeatzeko batzordea.
kudeaketa, kudeatzaile; gerentzia, gerente.
kudeatzaile nagusi (general manager*).
kufija (kufiyya*, kufiya*, kafija*). Arabiarren zapi tradizionala.
Kuiper gerrikoa, -a (Kuiperren gerrikoa*).
kukitxa (kukicha*). Te mota.
kukua. Kuku.
kukurruku eztul, kukutxeztul. (es: tosferina, tos ferina; fr: coqueluche).
kulebroi. h. folletoi, telesail amaiezin.
kulot 1. Kuleroa.
kulot 2. Txirrindulariek-eta erabiltzen dituzten praka motzak.
kultu 1. Gurtza.
kultu 2. Gogoan izan 'ikasia', 'jasoa' eta 'landua' ere. Oso pertsona ikasia zara, baina hura ere kultua da. Estilo jasoan idatzi du: kultua da, baina ez pedantea .
kultuko. Kultuko filma zen.
kultura. Hitz elkartuetan, '-a' gal dezake. Kultur etxea.
kulturarteko. Kulturen harremanei dagokiena.
kulturazale (kulturzale*, kultur zale*).
kulturgune (kultur gune*). Baina Donostiako Koldo Mitxelena kulturunea da.
kumite. Karateko lehiaketa mota bat da, aurkariaren kontrako borroketan oinarritua. Kumitean ariko dira.
kung-fu (kung fu*).
kunplitu* e. konplitu.
kuorum* e. quorum.
kupel. h. upel.
kupo. Kupoa kalkulatzeko irizpideetan ados jarri nahi dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak.
kupula 1. Ganga mota.
kupula 2* e. goi kargudunak.
kuria. Eliza katolikoak Erroman duen hierarkia.
kurrikulum* e. curriculum.
Kursaala, -a. Kursaalean bi areto daude: Kursaaleko auditoriuma (kubo handia) eta Kursaaleko ganbera aretoa (kubo txikia). Kursaalean egingo dute aurten ere Bertso Eguna.
kurtsiba* e. letra etzan.
kurtso politiko* e. urte politiko.
Kurtziope (Crucios*, Kurtzio*). Barrikako kostaldea.
kuskus (couscous*). Jaki mota.
kustodia kate.
kutizia* e. gutizia.
kutsagarri. Kutsatzen duena. Oso industria kutsagarriak jarri dituzte herrian. Hondakinak «osasunerako kaltegarriak eta kutsagarriak» dira.
kutsakor. Erraz kutsatzen dena. Oso kutsakorra da tifusa.
kutun. Alaba kutun izendatu dute.
Kutxabank.
kutxazain automatiko* e. kutxa automatiko.
kuxin (kojin*).
kuzina* e. sukaldaritza.
Kyotoko Protokoloa, -a. Klima aldaketari buruzko hitzarmena, NBEk bultzatua, besteak beste gas kutsagarrien isuria gutxitzeko.