Nafarroako Auzitegiko Bigarren Aretoak zortzi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra jarri dio 43 urteko gizon bati, 5 urteko ilobari sexu abusuak egiteagatik. Aralarko San Migel Santutegiaren pareko taberna kudeatzen zuela egin zituen sexu abusuak.
Neskatxaren aita erasotzailearen koinatua zen, hori dela eta, askotan joaten zen alaba eta emaztearekinbatera bertara bazkaltzera. Une horiek aprobetxatu zituen M.D.U.k abusuak egiteko. Haurrari izozki bat emateko aitzakiarekin, tabernako biltegira eraman ohi zuen. Bertan, begiak ixteko esaten zion. Zakila atera eta xurgatzeko eskatzen zion gero.
Erabateko konfiantza omen zuten haurraren gurasoek erasotzailearengan, eta horretaz aprobetxatuta abusatzen zuen. Neskatxak, gainera, ez zuen uste osaba zerbait txarrik egiten ari zenik, ez zuen gertatutakoaren konnotazioa sexualik. Oharkabean egun batean amari kontatu zion gertatutakoa. Zehatz-mehatz, 2006ko urriaren 31n aipatu zuen lehen aldiz haurrak osabarekin gertatutakoa.
Lehengo urteko otsailaren 11n atxilotu zuten erasotzailea Villanuevan (Huesca, Espainia) eta martxoaren 15a bitartean atxiloaldi prebentiboan eduki zuten. Atzo bertan, epaia jakinarazi ostean, sartu zuten berriro ere espetxean.
5 urteko ilobari sexu abusuak egiteagatik gizon bat zigortu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu