Akusatuek elkarri egotzi diete Azkoitiko leizeko hilketa
DONOSTIA. Hasi da 2009an Elgoibarren (Gipuzkoa) gizon bat hiltzea egozten dieten hiru lagunen aurkako epaiketa. Hildakoaren gorpuaAzkoitiko leize batean aurkitu zuten. Akusatuek atzo deklaratu zuten, eta elkarri leporatu zioten errua. Haatik, aitortu zuten hirurek eraman zutela gorpua leizera. 20 eta 29 urte arteko zigorrak eskatu ditu fiskalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu