GIZARTEA

Aparteko arazorik ez Bilboko sarbide berrian lehen astegunean

Larunbatean itxi zuten Sabino Aranako sarbidea, eta San Mames ondokoa ireki. Auto ilarak sortu ziren larunbatean bertan, eta atzo gertatu zen bide berrian lehen istripua. Bideoa: ilarak San Mameseko sarbide berrian, larunbatean. [YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=q5Fy9L32Hhw[/YouTube]

2013ko maiatzaren 20a
11:25
Entzun

Ez da aparteko arazorik sortu A-8 errepidetik Bilbora San Mamesetik sartzeko bide berrian. Larunbatean eten zuten Sabino Aranako sarrera, eta ireki San Mamesekoa. Auto ilarak sortu ziren larunbatean bertan, eta zalantzak zeuden gaur, bide berria lehen aldiz astegun batez zabalik den egunean, zer gerta zitekeen. Oraingoz, ez da aparteko arazorik izan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, "normaltasuna" da nagusi eguneko lehen orduetan. Bilboko Udala, berriz, "pozik" azaldu da. Jakinarazi du auto ilara batzuk sortu direla tarteka, baina gaineratu du zirkulazioa "nahikoa ona" izan dela.

Ordea, atzo gertatu zen sarbide berriko lehen istripua. Hiru autok jo zuten elkar atzo iluntzeko bederatzietan, eta bi pertsona zauritu ziren. Bilbora sartzeko tunelean gertatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak