Gertaera
Bere baserriak su hartu ostean 75 urteko gizona hil da Igorren
Igorreko (Bizkaia) Mikel Deuna auzoko baserri batean bizi zen 75 urteko gizona hil da sukaldean piztu den sutearen ondorioz. Ertzaintzak jakinarazi duenez, eguerdian piztu da sua baina arrazoiak argitu gabe oraindik.
Suhiltzaileak ezbeharra gertatu den lekura hurbildu dira eta 14:30ean lanean jarraitzen zuten oraindik. Antza denez, sutearen ondorioz hil den 75 urteko gizona bakarrik bizi zen baserrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu