Gabon gauean Bilboko metroa «hutsik» ibili zela ziurtatu du Jose Luis Bilbaok

Bidaiariak Bilboko metroko San Inazio geltokian. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Gabon gauean Bilboko metroa «hutsik» ibili zela ziurtatu du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, eta zerbitzua eskaintzeak eragin dituen kostuak zenbatzeko eskatu du. «Ikertu beharko da zenbat kostatu den broma hau». Lehen aldia zen Gabon gauean zerbitzua eskaintzen zena, eta Bilboko Metroaren esanetan, 15.042 bidaiarik erabili zuten. LABen irudiko ere, «porrota» izan da zerbitzua eskaintzea, «oso jende gutxik» erabili zuelako eta goizeko 02:00etatik 10:00etara trenak ia hutsik ibili zirelako. Urtezahar gauean 50.000 pertsona ibiltzen dira, eta, ondorioz, LABen iritziz, ezin dira parekatu bi zerbitzuak. Haiek emandako datuaren arabera, Gabon gaueko zerbitzuaren defizita 30.000 eurotik gorakoa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak