Politika

Koalizioaren alde agertu dira EAk Gipuzkoan dituen 17 alkateetatik 11

Alderdiak EAJrekin hauteskunde koalizioarik ez egitea erabaki duela eta, Gipuzkoako EAko alkateek bilera egin dute gaur Urretxun. 17 dira guztira, eta 11 joan dira batzarrera. Denak koalizioaren alde agertu dira, eta erabakia berriro aztertzeko eskatu diote EAren zuzendaritzari.

2006ko urriaren 6a
18:44
Entzun
"Exekutiba nazionalak erabaki bat hartu du, eta gure ustez ez dator bat herrietan pentsatzen dugunarekin; ez dator bat hautetsiek eta alderdiko oinarriek pentsatzen dutenarekin. Beraz, eskatzen dugu gure alderdiak hartutako neurri hori berriro aztertzeko eta horretarako behar diren neurriak hartzeko", adierazi du Martin Beramendi Oiartzungo alkateak Euskadi Irratian.

Asteasu, Astigarraga, Eskoriatza, Ezkio-Itsaso, Hernani, Legazpi, Oiartzun, Urretxu, Usurbil, Zarautz eta Zegamako alkateek hartu dute parte. Beste sei alkatetza ditu EAk Gipuzkoan. "Agenda arrazoiak" argudiatu dituzte beste sei alkate horiek bilerara ez joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak