Lagun eta senideen ongietorria jaso du Intza Oxandabaratzek

2012ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Intza Oxandabaratz presoa behin-behinean aske gelditu zen ostiral gauean. Askatasunak jakinarazi duenez, gauerdian irten zen Fleury-Merogiseko presondegitik (Frantzia). Atzo arratsaldean lehen ongietorria egin zioten lagun eta senideek, Donibane Garazin. Joan den abenduan atxilotu zuten, Julen Mujikarekin batera, Donibane Garazin. 2009. urteko abuztuan Herault departamenduko Minerve herrian aurkitutako ETAren zulo batekin lotura izatea egotzi zieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak