Politika

Omenaldia egin diote Zumaian ETAk hil zuen Jose Mari Korta enpresaburuari

Gaur 8 urte hil zuten, bonba-auto bat zartarazita. Kortaren "balio etikoek" indarrean jarraitzen dutela nabarmendu dute omenaldian.

2008ko abuztuaren 8a
15:48
Entzun
Gaur 8 urte ETAk ezarritako bonba-autoak hil zuen toki berean egin diote omenaldia Jose Mari Korta enpresaburuari, Zumaiako (Gipuzkoa) Korta SAren atarian. Hain zuzen ere, han dago jarrita enpresaburu zena oroitzeko monolitoa. Gaur haren argazkiak jarri dituzte monolitoan, eta, halaber, lore eskaintza egin dute. Ondoren, elkarretaratzea egin dute bildutako 70 bat lagunek, isilik. Besteak beste, han izan dira Marian Zearreta Kortaren alarguna, Andoitz eta Lander Korta bi semeak, Jose Maria Ruiz Urtxegi Adegiko idazkari nagusia ohia eta Jesus Mari Mujika Kortaren Bidetik fundazioko burua.

Hain zuzen ere, Kortaren "balio etikoek" indarrean jarraitzen dutela nabarmendu du Mujikak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak