Sortu legeztatzea ontzat joko lukete UPN-PSNk
IRUÑEA. UPNk eta PSNk osatutako Nafarroako Gobernuak ontzat joko du Sorturi buruz Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartuko duen erabakia, baita alderdia legeztatzen badu ere. Juan Luis Sanchez Muniain eledunak esan du, «desadostasunak izanda ere» gobernuak onartuko duela Sorturen legeztatzea. Bestalde, bere xedea Bilduk aurrera egitea saihestea dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu