Bihar BERRIAn

Urrutia: "Alferreko lana litzateke Euskaltzaindiarena, gizarteratzen ez bada"

Euskaltzainburuari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2025/[/berriatb]

2014ko urtarrilaren 18a
18:50
Entzun

Gramatika Batzordearen eta Ibon Sarasola hiztegigintzako arduradunaren dimisio eskarien ostean, gogoeta garaian dago Euskaltzaindia, Baionan abenduaren 20an egindako bileran erabaki zuenez. Azkenaldiko gorabeherek kalte egin dutela aitortu du Andres Urrutia euskaltzainburuak elkarrizketan: “Konturatzen gara esames eta tirabira horiek ez direla oso onuragarriak, ez bakarrik Euskaltzaindiarentzat, ezpada euskararentzat eta euskalgintza osoarentzat”.

Behin eta berriro nabarmendu du Euskaltzaindiak lana gizarteratu behar duela. “Sarri askotan, guk geronek ez dugu kontuan hartzen gure lana gizarteratu beharra dagoela. Alferreko lana litzateke Euskaltzaindiarena, gizarteratzen ez bada”. Euskararekin lanean ari direnen “esperientzia” kontuan hartzearen alde egin du, bide horretatik. “Egunerokotasun hori berreskuratu behar du Euskaltzaindiak lan linguistikoak egitean”.

Euskaltzaindiaren barruan “koordinazio” handiagoa dagoela azaldu du. “Koordinazioa beharrezkoa da diru publikoaren kontu arrazoiak emateko”. Antolaketari dagokionez, aitortu du euskaltzain urgazleek ez dutela behar adinako zeresanik. “Beti sentitu dut faltan. Urgazleei esku gehiago eman beharko litzaieke”.

Elkarrizketa, osorik, bihar, BERRIAn.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak