Politika

Zaldibiako udal taldearen aurkako epaiketa Donostian egitea eskatu du Iñigo Iruin abokatuak

Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean gaur hasi da epaiketa, baina Iñigo Iruin abokatuak Donostiako Lurralde Auzitegian egitea eskatu du. Oraingoz, ez du erantzunik jaso.

2007ko otsailaren 9a
14:20
Entzun
2002ko irailean berak zeraman lehergailua zartatuta hil zen Hodei Galarraga gazte zaldibiarra, eta hari omen egiteagatik "terrorismoa goratzea" leporatzen diote Zaldibiako udal talde ohiari. Urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskaltzak hautetsi izandakoen aurka. Zaldibiako (Gipuzkoa) Udalean 1999-2003 legegintzaldian alkate eta zinegotzi lanetan aritutako 9 lagun epaituko dituzte.Udal taldea osatzen zutenean, Euskal Herritarrok-eko hautetsiek herriko seme kuttun izendatu zuten Hodei Galarraga, 2002ko irailean lehergailua zartatuta hil zen gazte zaldibiarra. «Terrorismoa goratzea» leporatuta epaituko dituzte horregatik.

Ezker abertzaleko kideen aurka egiteko «salbuespeneko legeak eta auzitegiak» baliatzen direla salatu zuen atzo Joseba Permachek, auzipetuekin batera eginiko agerraldian. Udal autonomiaren zein herritarren borondatearen gainetik «salbuespen legediak» egotea txarretsi zuen ere Batasunekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak