Gure gaiak

Erabakitzeko eskubidea eta ariketa

Erabakitzeko eskubidea eta ariketa

2013ko ekainaren 8an Gure Esku Dago herritar dinamika sortu zuten, erabakitzeko eskubidearen alde. 2014an, 150.000 laguneko giza kate bat osatu zuten; 2018an, 175.000koa. Euskal Herriaren estatus politikoaz 209 herri galdeketa egin dira.
- Gure Esku Dago-ren 2019 arteko bide orria

Albisteak

63.000 herritarrek eman dute botoa, %25,5ek

2017-05-07

Estatus politikoari buruzko herri galdeketak egin dituzte gaur 52 herritan. 247.812 herritar zeuden deituta gaur beren iritzia ematera. 138 hautetsontzi botoz bete dira. 63.237 bozka eman dira zehazki, herritarren %25,52k hartu du parte. GEDek nabarmendu du giza katea egin zuten eguneko kopuruetara iritsi direla.

Jokin Sagarzazu

Beste 13.284 lagunen oinatza

Jokin Sagarzazu

2017-04-04

Igandean Busturialdean %32ko parte hartzea izan zen; Arrigorriagan, %14koa. Lau herritarretik batek parte hartu du estatus politikoari buruz orain arte eginiko galdeketetan.

Jokin Sagarzazu

Ipar-mendebaldeko olatuari so

Jokin Sagarzazu

2017-03-21

Beste 30.000 herritarrek bat egin dute estatus politikoari buruzko galdeketa baten alde. Urtea amaitu aurretik, ia 600.00 biztanle inguru biltzen duen eremura iritsi nahi du Gure Esku Dago-k

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.