
Gure gaiak
Gazaren aurkako erasoaldiak eta Ukrainako gatazkak betetzen dituzte azken asteetan egunkarietako nazioarteko orriak. Baina badira, horiez gain, inoiz gutxi agertzen direnak ere, aspaldian lerroburuak bete zituztenak baina egun ahaztuak ditugunak.
Adrian Garcia
2014-07-26
Hamaika estatu eta talde armaturen borrokalekua izan da Kongo 1998tik. 5,4 milioi pertsona baino gehiago hil ditu, eta ia bi milioi errefuxiatu eragin. Herrialdeko baliabide natural aberatsen kontrolak hauspotu ditu borrokak. Ekialdean egoera baretu arren, oraindik dozenaka talde armatu daude indarrean.
Adrian Garcia
2014-07-25
Gehiengo sinhalarraren bazterkeriaren aurka matxinatu ziren tamil tigreak 1983an. Herrialdearen laurdena kontrolatzea lortu zuten, eta 'de facto' estatua sortu. 2009an amaitu zen ofizialki gerra, Sri Lankako armadak tamilen erresistentzia zapaltzean. Bost urte igaro dira, baina gutxiengoaren aurkako erasoak ez dira amaitu.
Adrian Garcia
2014-07-24
1960. urtean independentzia eskuratu ostetik, agintariek estatu kolpeen bidez hartu dute boterea Afrika Erdiko Errepublikan. 2012an piztu ziren milizia kristau eta musulmanen arteko borrokak; milaka hildako eta ia milioi bat iheslari eragin dituzte. NBEk genozidioaren arriskuaz ohartarazi du.
2014-07-22