Gure gaiak

Udako narrazioak

Udako narrazioak

Larunbat eta igande guztietan euskal idazleen NARRAZIOAK Udagiro sailean Martin Alzueta Martintxo marrazkilariaren ilustrazioekin.

Albisteak

Arrate Ega�a

Emakume bi

Arrate Egaña

2015-08-30

Arrate Egaña. Errenterian jaioa (Gipuzkoa), 1963an. Kixmi elurpean nobelaz (2005), Egia antzerki lanaz (2012) eta Paradisua narrazio bildumaz gain (2012), haur eta gazte literaturako hainbat narrazio argitaratu ditu: Familia berria (2012), Simon ipuinen munduan (2013) eta Patioan (2015) ditu oraingoz azkenekoak.

Inbasorea

Mikel Taberna Irazoki

2015-08-29

Berako (Nafarroa) Alkaiaga auzoan jaioa, 1957an. Mendearen ilunabarrean poema liburua argitaratu zuen 1996an, Ernestina de Champourcin saria irabazi eta gero. Geroztik, beste hiru liburu kaleratu ditu: Errege eguneko panpina (2000) eta Txokolatezko dinamita (2001) ipuin liburuak, eta Alkasoroko benta eleberria (2013).

Pako Aristi

Despedida bat zortzi hitzetan. Stop.

Pako Aristi

2015-08-23

Pako Aristi. Azpeitiko Urrestilla auzoan (Gipuzkoa) jaioa, 1963an. Poesia, narrazio bilduma eta nobela ezagunak argitaratu ditu (Urari ostutako poemak, Auto-stopeko ipuinak eta Urregilearen orduak, adibidez), eta baita antzerki lanak, saiakerak, kronikak eta biografiak ere. Hedabide askotan kolaboratu izan du.

Garazi Kamio Anduaga

Udako kanta

Garazi Kamio Anduaga

2015-08-22

Garazi Kamio. Andoainen (Gipuzkoa) jaioa, 1979an. Beste norbaiten zapatak narrazio bildumaren (2012) eta Orube abandonatuak nobearen (2014) egilea. Igartza beka irabazi eta gero idatzi zuen lehena; Augustin Zubikarai beka eskuratu eta gero bigarrena.

Sugea eta sagarra

Alvaro Rabelli

2015-08-16

Alvaro Rabelli. 1969an jaioa, Basaurin (Bizkaia). Bizkaiko idazleen ipuingintza modernoa saiakera (2005) eta Egurrezko hankak (2006) ipuin bilduma ditu argitaratuak, besteak beste. Euskal Herriko Unibertsitateko literatura ikerketako taldeetan parte hartzen du, eta hedabide askotan idatzi du euskal literaturaz.

Goiatz Labandibar

OInezkoa

Goiatz Labandibar

2015-08-15

Oiartzunen (Gipuzkoa) jaioa, 1985ean. Igartza bekaren laguntzaz idatzi zuen 'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak' narrazio bilduma (2013). 'Hala bazan... Klixk!' literatur proiektua garatu zuen iaz Wroclawn (Polonia), Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak lankidetzan antolatutako lehiaketa batean gailendu ondoren.

Geruzak

Javi Cillero Goiriastuena

2015-07-26

Javi Cillero Goiriastuena. Bilbon jaio zen, 1961ean. Harrera kritiko ona izan duten bi narrazio libururen egilea da: Hollywood eta biok (Alberdania, 1999) eta Ero hiria (Alberdania, 2006). Horrez gain, Uztailaren laua, Renon antzerki lanaren egilea da (Kutxa, 1999). Antzerki arloko Donostia saria irabazi zuen lan horrekin, eta obra oholtzaratuta ere ikusi zuen.

Kale barreneko itzalak

Julen Belamuno

2015-07-12

Julen Belamuno. Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen, 1959an; Jose Mari Segurola Amutxastegi du benetako izena. Hainbat ipuin lehiaketatan sariak irabazi ostean, aurten argitaratu du estreinako liburua, Ukabilak eta loreak narrazio bilduma (Elkar).

Itxaro Borda

Estepa sutan

Itxaro Borda

2015-07-11

Itxaro Borda. Baionan jaioa, 1959an, eta Oragarren (Nafarroa Beherea) hazia. Hamar poema liburu eta beste horrenbeste nobelaren egilea da. Poesia arloan Bizitza nola badoan (1984) du lehena, eta Zure hatzaren ez galtzeko (2014) azkenekoa, oraingoz; nobelagintzan, Basilika (1984) kaleratu zuen aurrena, eta, oraingoz, Boga boga (2012) du azkena. Saiakerak, kronikak eta askotariko artikuluak ere argitaratu ditu.