Munduan 78.000 feminizidio izan ziren 2025ean; eguneko 129, oreneko bost
Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Nazio Batuen Erakundeak salatu du emazteak babesteko berme instituzionalak ez direla eraginkorrak.
Azaroaren 25a egun seinalatua da: Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Nazio Batuen Erakundeak iragan urteko datuak argitaratu ditu data horren harira, eta zenbakiak itzelak dira: munduan 78.000 feminizidio izan ziren 2025ean, hau da, eguneko 129. Beste modu batean esanda, orenekocloseorduko bost emaztecloseemakume erail zituzten. «Badu soberaclosegehiegi denbora datuak larriak direla», Nazio Batuen Erakundeko drogaren eta krimenaren kontrako batzordeko Monica Juma zuzendariaren erranetan.
Etxea da lekurik arriskutsuena emazteentzat eta neska gazteentzat. Horregatik azpimarratu dute bikotekideak edo ahaide batek hil dituztela emazte eta neska gazte gehienak: kasuen %60tan, hain zuzen ere. Hilketa horiek, hala ere, kontatu ahal izan direnak dira; egiazko kopurua handiagoa da seguruenik.
Orokorrean, emazteak munduko leku guztietan daude feminizidio arriskupean, baina, zehaztu dutenez, Afrikan dira bikotekideak edo ahaide batek hildako emazteen proportziorik handienak (2,9 biktima 100.000 emazteko); ondotik datoz Amerika (1,4 biktima), Ozeania (1,1 biktima), Asia (0,6 biktima) eta Europa (0,5 biktima).
Euskal Herriko datuak
Euskal Herrian 2003. urtetik 137 emakume hil dituzte; horietako bost, aurten. Sarrigurenen, Arguedasen, Iruñeko Sanduzelai auzoan (Nafarroa), Basaurin (Bizkaia) eta Irunen (Gipuzkoa) izan dira hilketak. Horiez gain, irailean bortxatua izan ondoren Angelun (Lapurdi) bere buruaz beste egindako emakumearen kasua «erailketa matxistatzat» hartu dute.
NBEko ordezkariak halako krimenak posible egiten dituzten arrazoiak zerrendatu ditu: «Zenbait jarrera harrigarrik, arau sozialek eta berme instituzionalen eraginkortasunik ezak sortzen duten ingurunean, emazte bat, alaba bat, ama bat edo ahizpa bat hiltzea onargarri bihurtzen da».
«Ahalegin handiagoak egin behar ditugu jokabide sozialak eta jarrera kaltegarriak aldatzea xede duten prebentzio estrategiak ezartzeko»
Jumak azpimarratu du errealitate hori aldatzeko etengabe lan egin behar dela, gizartearen maila guztietan. «Ahalegin handiagoak egin behar ditugu jokabide sozialak eta jarrera kaltegarriak aldatzea xedeclosehelburu duten prebentzio estrategiak ezartzeko, eta inbertsioak egin behar ditugu programa eta esku hartze espezializatuetan, etxeko indarkeriaren egileak auzipetu, emakumeak babestu, eta haien giza eskubideak eta duintasuna bermatu».
Indarkerien katea
Argitaratutako datu bilduman agertzen denez, feminizidioa kasik sekula ez da aparteko gertakari bat, baizik indarkeria kate baten azken muturra: «Bortizkeria matxista mehatxu eta abusu sail luze baten ondorioa da, jakinda horiek denak eragozteko modukoak zirela». Alde horretatik, oroitarazi dute sobera direla babesik gabe geratzen diren biktimak, eta sobera justiziatik salbu geratzen diren erasotzaileak ere.
Nazio Batuen Erakundeak dei egin die gobernuei, sektore pribatuari, hedabideei, emazteen elkarteei, bai eta «bizirik atera direnei» ere, indarrak batu ditzaten. «Elkarrekin, bukaera eman behar diegu feminizidioei eta emazteen eta nesken kontrako indarkeria mota guztiei; bizirik atera direnei, biktimei eta haien senideei justizia bermatu behar diegu; egileek, berriz, beren ekintzen erantzukizuna hartu behar dute».
Jatorrizko artikuluak
-
2025ean oreneko bost emazte erail ditu bikotekideak edo ahaideren batek
Leire Casamajou Elkegarai |
|
-
Kalean oihuka, ilunak argitzeko beste
Irati Montiel Bravo |
|