Amona Enkarna
Iñaki Iurrebaso Biteri soziolinguista euskaltzaletasunean transmisioak duen garrantziaz mintzatu da iritzi artikulu honetan. Haurtzarotik bidaia bat egiten du, amona gogoratuz.
Enkarna Mendia Zufiria zuen izena gure amonak, gure amaren amak. 1918an jaio zen, langile familia batean, Legazpin, eta 18 urte zituela harrapatu zuen 36ko zorigaiztoko gerrak. Gerra aurreko urteetan parte hartze aktiboa izan zuen emakume abertzaleen mugimenduan eta herriko batzokiko antzerki taldean. Argazki zahar horituetan azaltzen da ekitaldi abertzaleetan parte hartzen, artean 13 urteko gaztetxoa zela.
Espainiar faxistekcloseideologia kontserbadorea eta erreakzionarioa duen pertsona; totalitarismoa babesten duena piztutako gerrak eten lazgarria eragin zuen gazte belaunaldi idealista eta politizatu harengan. Bizitzaren zati handiena Francoren diktadurapean pasatu zuen Enkarnak, zapalketa closezapaltzea, baztertzeasufrituz baina bere oinarrizko konbikzioeiclosesinesmenei, balioei muzin eginclosebaztertu gabe. Franco hil ondoren, etxeko sukaldean pozik gogoratzen dut balkoian jartzeko ikurrina eskuz josten. 1987an hil arteko azken urteetan, frankismoaren amaierak ekarritako arindua gozatzen oroitzen dut, eta autonomia estatutuarekin hasieran piztutako ilusioa pixkanaka itzaltzen. Gatazka armatuak eta euskaldunen arteko ezinikusiek eta zatiketek eragindako mina hor egonda ere, gehienetan irribarretsu eta alai gogoratzen dut.
Etxeko transmisioazclosebelaunaldi batek hurrengoari pasatzen dion ezagutza hitz egiten dugunean, eta ukatu gabe gurasoen, gainerako aitona-amonen, osaba-izeben eta gainerakoen eragina, esango nuke amona Enkarnak eragin berezia izan zuela etxeko umeongan. Elkarrekin pasatutako ordu zenbatezinetan, euskal kantak eta bertsoak kantatzen zizkigun, ipuinak kontatzen, bere gazte garaiko antzerki emanaldiak gogoratzen eta etxeko sukaldean dantzan erakusten.
Euskarako azterketan Bikain ateratzen bagenuen, postrerako jogurtak erosten zizkigun (ez baitziren egunero jaten garai haietan!). Euskaraz zer edo zer gaizki esaten genuenean, zuzendu egiten zigun, eta erdarara pasatzen ginenean, zorrotz galdetzen: «Iñaki, gu ez al gara ba euskaldunak?».
Harrokeriarik gabe erakutsi zigun ez ginela beste inor baino gehiago, baina euskalduna izatea gauza ederra zela. Ez ginela ez frantsesak eta ez espainolak; herri zapaldu bateko umeak ginela, euskaldunak, eta egunen batean lortuko genuela zegokigun askatasuna.
Kontu kontalari aparta zen, eta aspaldiko pasadizoak kontatzen zizkigun: gerra aurreko garai biziei buruzkoak, gudari aritutakoei buruzkoak, errepresioaren closejazarpenarenpasarteak, frankismo luzeko pasadizoak… Mundua ikusteko begirada zabalago baten hazia ere erein zuen gugan: harrokeria eta alferkeria adiskide closelaguneskasak direla bizitzan, okerrago dagoenari lagundu egin behar zaiola, eta maitatzen eta barkatzen ikasi behar dugula, besteak beste. Eguneroko elkarrizketek, portaerekclosejarrera eta ideien zein emozioen joan-etorriek lorratzcloseaztarna argia utzi zuten gugan.
TankeracloseEstilo, itxura horretako zenbat ama eta amona hango eta hemengo euskal etxeetan! Gure amona Enkarnaren izena, eta antzeko eragina izan zuten beste milaka euskaltzaleena, ez dira behar luketen ohorez gogoratzen gure historian: patriarkatuaren albo kalte closezeharka eragiten den kalteabat gehiago zerrendarako. Asmatu beharko genuke modua etxean eta kalean haien ekarpena balioesteko, funtsezkoa izan baita haien ekarpena: euskal izaeraren eta euskal gogoaren haziak hurrengo belaunaldietan landatu dituzten gizon eta, batez ere, emakumeena.
Haiekin alderatuta, esango nuke atzetik etorri garen askok ez dugula neurri berean asmatu guraso izatera iritsi garenean euskaltzaletasunaren sua transmititzen. Horretan pentsatzen dut politikan konprometituta ari diren gazte asko beste kausa batzuekiko sutsu baina euskaltzaletasunean epel ikusten ditudanean. Edo familia abertzaleetako seme-alabak Espainiako edo Frantziako selekzioen golak ospatzen entzutean. Zer edo zertan kaleclosehuts egin dugu.
Ez da erabateko porrota izan, bistan da: guk ere egin dugu gure ahalegina eta, batez beste, etxe euskaldunetako seme-alabak nabarmen euskaldunago eta euskaltzaleago dira gainerako etxeetakoak baino. Hala ere, iruditzen zait urruti samar gelditu garela gure aurrekoek transmisioan lortutako mailatik. Garaiak aldatu egin dira, eta horrek zerikusi zuzena izango du. Baina, garaiekin batera, geu ere aldatu gara, eta esango nuke askotan konplexuzclosePsikologian, pertsona baten nortasuna baldintzatzen duten sentimendu edo oroimen multzoa; gertaera edo trauma baten ondorioz norbere buruaren irudi eskasa izatea beteta aritu garela, ez behar bezain sendo, gauzak argi esateko beldurrez bezala.
Belaunaldi berriak hezteko lana ez da bukatu. Oraindik ere guri dagokigu. Asumitu dezagun guraso, aitona-amona, osaba-izeba edo zaintzaile gisa zer ardura dugun inguruko umeen hezkuntza linguistiko, kultural eta politikoan. Gure etxeetako milaka Enkarnek egin zuten bezala: hizkuntzarekiko, herriarekiko eta umeekiko maitasunetik, naturaltasuna eta goxotasuna irmotasunarekinclosetinkotasuna eta koherentziarekincloseGauzen, ideien eta beste zernahiren arteko lotura logikoa uztartuz, lotsa eta konplexuak alde batera utzita. Izan ere, etxean eta familian egiten den transmisioa funtsezkoa da etorkizuneko euskaldunak hezteko.
Ez diezaiogun izkin egin dagokigun ardura horri.
Jatorrizko artikuluak
-
Amona Enkarna
Iñaki Iurrebaso Biteri |
|