«'Antisemitismo' eta 'antisionismo' parekatu dituzte, baina kontzeptu ezberdinak dira»

Valentina Pisantyk 'Antisemita' liburua idatzi du. Israelgo Gobernuak 'antisemitismo' hitzaren esanahia aldatu nahi duela dio: «Antisemitismoa arrazismo mota bat da, eta antisionismoa, berriz, jarrera politiko bat».

Valentina Pisanty (Milan, Italia, 1969) Semiotikako irakaslea da, eta liburu bat argitaratu zuen iaz: 'Antisemita'. Dioenez, Israelgo Gobernua antisemitismoaren kontzeptu klasikoa eraldatzen ari da bere aurkarien kontra politikoki ekiteko.

Zer-nolako bilakaera izan du antisemita hitzaren esanahiak?

Kontzeptu berri samarra da, 1870 inguruan agertu baitzen lehenbizikoz. Hasieran, Alemaniako Liga Antisemitaz hitz egiteko erabiltzen zen: erakunde horrek antisemitatzat zeukan bere burua, eta juduen emantzipazioaren closepertsona bati edo pertsona talde bati autoritate edo aginte batetik askatu eta autonomia lortzeko bidea ematen dion prozesuaaurka zegoen. Hurrengo hamarkadetan, hitza errotu egin zen, eta juduen inguruko zenbait estereotipoclosetalde bateko pertsonei eta horien jokabideei buruz osatzen den aurreiritzi edo irudi sinplifikatua zahar jaso zituen —konspiratzaileakcloseagintarien eta erakunde politikoen aurka ekin eta haiei boterea kentzeko batzen direnak, gehienetan azpijokoz eta modu sekretuan arituz direla, faltsuak direla, azeriak closezuhur, zikoitzdirela diru kontuei dagokienez...—. Duela gutxi arte, terminoaren bilakaera nahiko normala izan da, baina, gauzak aldatu egin dira.

Noiz sortu zen antisemitismoaren definizio berria?

2000ko hamarkadan. Israelgo Gobernu eskuindarracloseideia kontserbadoreak dituen ildo politikoa ohartu zen zer-nolako indar estrategikoa duen hitz horrek. Oso konnotazio closekutsunegatiboa duenez, ikusi zuen antisemita izateaz akusatutako edonor debate closeeztabaidapublikotik kanpo geratzen zela. Antisemitekin, arrazistekin bezalaxe, ez da eztabaidatzen. Hala, hitz hori erabili nahi izan zuten Israelgo politiken aurka ageriki closebegi bistaneta gordinclosegogor hitz egiten zutenei zilegitasunacloselegitimitatea kentzeko. Horretarako, antisemitismoaren kontzeptuaren definizio ofiziala aldatzea sustatu zuten, baina goitik bultzatutako aldaketa bat izan zen, ez espontaneoa.closebat-batekoa

Eta zertan datza definizio berria?

Funtsean, antisemitismo eta antisionismo parekatu dituzte, baina kontzeptu ezberdinak dira: antisemitismoa arrazismo mota bat da, eta antisionismoa, berriz, jarrera politiko bat. Sionismoa Israelgo Gobernuaren jardun politikoarekin lotu dute.

Definizio berriak jokabide jakin batzuk zehaztu ditu?

Definizio berriak definizio orokor bat jaso du, baita 11 jokabide closeportaera, jokaeraere, ustez antisemitismoaren adierazpenak direnak. Haietatik zazpik zerikusia dute Israelgo Estatuari buruzko iritziekin, eta gutxienez lau oso problematikoak dira. Izan ere, lau diskurtso horiek ohikoak dira Israel gogor kritikatzen dutenen artean, baina ez dute oinarri antisemitarik.

Gerora, definizio horri balio juridikoa eman zioten...

Hala da! Mendebaldeko gobernu gehienek bat egin dute definizio horrekin, eta beren legedian, alderdi politikoen barne arauetan, unibertsitateetan eta beste esparru closealorbatzuetan txertatu dituzte. Labur esanda, antisemitismoaz bidegabekiclosearrazoirik gabe, injustuki akusatutakoei zilegitasuna kentzeko eta, are, haiek beren postuetatik botatzeko erabili izan dute.

Definizio horrek arriskuan jartzen ditu demokrazia eta oinarrizko askatasunak?

Eztabaida publikoaren perimetroacloseeremu bat mugatzen duen lerroa murrizten du, eta, beraz, oztopo bihurtzen da Israelek Gazan egindakoei buruzko ideia politikoak aske adierazteko, nahiz eta oso gai eztabaidagarria izan. Debatea manipulatu dute, Palestinaren aldekoek ezin baitute beren iritzia adierazi besteek kriminalizatuak closeizaera kriminala emanizan gabe.

Mendebaldeko eskuin muturra aipatu duzu. Zergatik jokatzen dute horrela?

Fabore truke bat egon delako. Palestinan abiarazitako politikak baldintzarik gabe babesteko eskatu die Israelek alderdi horiei. Trukean, alderdi ultrakcloseeskuin muturrekoak, ultrakontserbadoreak salbu daude antisemitismoarekin edota arrazismoarekin lotutako edozein akusaziotatik. Ulertezina da, ordea, beste ideologia batzuetako alderdiek zergatik bat egin duten definizio horrekin eta dakarren guztiarekin, kalte egiten baitio gure demokraziaren kalitateari.

Israelek Mendebaldean dituen lagun batzuek diote antisemitismoa ezkerreko fenomeno bat dela batez ere. Egia al da hori?

Ez, irrigarrikeriaclosebarregarrikeria, pailazokeria, erridikulua hutsa iruditzen zait. Aipatutako erakundeek antisemitismoa eta antisionismoa lotu dituztenez beren txostenetan, ez digute biderik ematen benetako antisemitismoa zertan den jakiteko. Eta pena da, azkenaldian antisemitismoak gora egin baitu, nire ustez.