«Menpekotasunaren sakoneko arazoa landu ezean, berriz kontsumitzen hasiko zara»
Drogen kontsumoaren arazoari heldu dio Leire Yue Ortubai kazetariak, eta arazo horretan murgilduta dagoen jendearekin hainbat elkarrizketa egin ditu erreportaje baterako. Lan horrekin irabazi du Komunikazioko GRALen BERRIA saria.
Gizarte gaiak lantzeko bokazioa duen kazetari bat da Leire Yue Ortubai (Gasteiz, 2000), eta antzematen da egin duen gradu amaierako lanean: Menpekotasuna, zauriak orbaintzen erreportajea idatzi du, droga menpekotasunari aurre egiteari buruz. Komunikazioko GRALen BERRIA saria jaso du horregatik.
«Zure arazo sakonenak jorratucloseLandu. ezean, irteterakoan kontsumora itzuliko zara». Horixe da drogen menpeko izateari uzteko modua?
Bai. Azkenean, bizitzako arazoren bat izan ohi da droga menpekotasuna edukitzeko arrazoia, eta, egoitza batean sartzen bazara horri aurre egiteko eta ez badiozu arazo horri heltzen, berriz kontsumitzen hasiko zara. Batek esaten zuen berak drogak-eta egoitzara sartu baino lehen utzi zituela, hau da, gai zela ez dakit zenbat denbora egoteko kontsumitu gabe. Baina arazoak itzuli zirenean, berriro hasi zen kontsumitzen. Sakoneko arazoa landu behar da benetan.
Uzteko prozesuan eta kontsumitzeko zergatietan sakondu duzu. Zergatik?
Iruditzen zait hori dela interesgarriena. Askotan, hedabide batzuek morboracloseBesteen arazoekiko interes ez oso osasuntsu eta naturala. jotzen dute: zer kontsumitu duen, zenbat, zergatik, zer egin duen hori lortzeko… Horrek oso garrantzi txikia du: esan bezala, kontsumoaren arrazoia oso gizatiarra da. Egoitzan egiten dutena zera da: beren sentimenduak landu, arazoak, harremanak edukitzeko erak… Hori da interesgarriena, nire ustez.
«Oso eskuzabalak izan dira eta oso eskertuta nago. Azkenean, beren arazo pertsonalak kontatu dizkidate»
Zerk bultzatuta idatzi duzu Menpekotasuna, zauriak orbaintzen erreportajea GRALean?
Argi neukan gizarte gairen baten inguruan idatzi nahi nuela, eta, azkenean, hau aukeratu nuen. Nire amak honetan egiten du lan, eta horrek interesa piztu izan dit betidanik. Txikitan ez nuen ondo ulertzen zer zen haren lana zehazki, baina hazi nintzenean hasi nintzen ulertzen zerikusia zeukala harremanak edukitzeko erekin, sentimenduekin… Hori islatzeacloseAzaltzea, erakustea. oso interesgarria iruditu zitzaidan.
Jeiki fundaziora jo duzu. Zertan datza haien lana?
Menpekotasunak eta drogen kontsumoa ahalik eta gehien murrizteko egiten dute lan. Nik egoitzara jo nuen, baina kontsultak dauzkate, eguneko zentroak, prebentzio programa bat gazteentzat… Programa horretara gazte askok jotzen dute: psikologoarekin hizketan hasten dira, eta, drogen kontsumoaz hitz egin beharrean, lantzen dute zer moduz dauden bikotekidearekin, ikasgelan… Eguneroko gauzak. Modu batean, horrek kontsumoa prebenitzen du gerora. Beste programa bat dauka kartzeletan; batzuekin lanketa nahiko sakona egiten dute, eta beste batzuekin, ahalik eta gutxien kontsumitzeko.
Eta ateak zabaldu dizkizute, eta bizipen gogorrak kontatu. Nolakoa izan da elkarrizketak lotzeko prozesua?
Oso eskuzabalak izan dira, eta oso eskertuta nago, egia esan. Egoitzako koordinatzailearekin jarri nintzen harremanetan, eta hasieratik erakutsi zuen prestasuna. Erabiltzaileei galdetu zien ea prest egongo liratekeen hau egiteko, eta nik uste nuen hori izango zela zailena. Azkenean, beren arazo pertsonalak kontatuko zizkidaten. Ba, oso erraza izan zen: denak zeuden prest elkarrizketak egiteko. Are, joan nintzenean, eskertu egin zidaten euren errealitatea kontatzeko aukera eman izana.
Kontatu zizutenetik, zer nabarmenduko zenuke?
Alde batetik, emakume oso gutxi daudela, eta han zeuden gehienek indarkeria handia jasan izan dutela. Adierazgarria iruditzen zait. Bestetik, droga guztiak dira droga: gakoa benetan erabileran dago. Ezin baduzu kontrolatu, arazo bat da.
Eta gustura geratu zara emaitzarekin?
Bai. Orain ikusita BERRIA saria jaso dudala, ba, bai! Zer esango dizut! Baina momentuan bertan ez nuen pentsatzen oso ondo zegoenik ere… Askotan jartzen dut neure burua zalantzan, pentsatzen dut ez naizela gai... Hurrengo batean horixe bera pentsatzen badut, neure buruari esango diot hau egitean ere gauza bera pentsatu nuela, baina sari hau jaso dudala. Inpostorearen sindromeacloseEgoera psikologiko bat da, zeinean ahalmen handiko pertsonak ez diren gai beren lorpenak sinesteko. dut, eta aurre egin behar diot: modu bikaina da horri aurre egiteko. Gainera, BERRIA saria irabazita asko poztu nau jakiteak erreportajea argitaratuko dela. Oso eskuzabalak izan ziren nirekin erakutsi zuten prestasunagatik eta eskaini zidaten denboragatik; hau argitaratzen bada, sentitzen dut gizarteari zerbait ematen ari naizela bueltan.
Orain mila ideia izango dituzu buruan beste erreportaje batzuetarako...
Asko! Erreportaje bat ondo egiteko gai naizela ikusteak grinacloseGogoa. hori sortu dit: idazteko gogoa dut.
Jatorrizko artikuluak
-
Leire Yue Ortubai: «Sakoneko arazoa landu behar da benetan»
Mikel Elkoroberezibar Beloki |
|