Zientzietako ikasleen erdiak emakumeak dira, baina karguetan gora egin ahala desagertzen dira

Donostiako Passion For Knowledge nazioarteko zientzia jaialdian, emakume zientzialariek gainditu beharreko zailtasunei erreparatu diote. Patenteak eskatzen dituzten ikertzaileen %91 gizonak dira.

Itxi begiak, hartu lapitza, eta marraztu zientzialari bat. Horixe bera eskatu zien David Chambers psikologoak, 1966an, Lehen Hezkuntzako 4.807 haurri. Emaitza argigarria izan zen: 28 ikaslek baino ez zuten emakume zientzialari bat irudikatu, eta haietatik denak ziren neskak, mutiko bakar bati ere ez baitzitzaion emakume bat burura etorri. 

Berrogei urte igaro dira esperimentu hartatik, eta emakumeek zientzian gero eta presentzia handiagoa duten arren, hainbat oztopo gainditu behar dituzte. Hain zuzen, zailtasun horiei erreparatu zieten Rosa Molina, Maria Vallet-Regi, eta Susana Carregal ikertzaileek urriaren 2an, Passion For Knowledge nazioarteko zientzia jaialdian egindako mahai inguruan.  

Vallet-Regik ziurtatu du emakumeak «zientzia munduan sartzeko esfortzua» egin dela, eta baita haiek «ikusaraztekoa» ere, baina argazkia oraindik ere latza da: Europan karrera zientifikoetako ikasleen erdiak emakumezkoak dira, eta doktoretza egiten dutenen %48, baina karguetan gora egin ahala desagertzen dira. KatedraduneicloseUnibertsitateko irakasleen artean kategoriarik altuena dutenak. dagokienez, adibidez, hamarretik hiru baino ez dira emakumeak, eta aldea oraindik handiagoa da zientzia kapitalizatzencloseetekin ekonomikoa ateratzea dutenen artean: patenteak eskatzen dituzten ikertzaileen %91 gizonezkoak dira.

Segregazio bertikala

SegregazioacloseBazterketa sortzen duen banaketa mota bat., hortaz, bertikala da; hau da, gaur egun gizonek eta emakumeek «abiapuntu beretik» hasten dute beren karrera zientifikoa, baina lasterketa horretan pausoak egin ahala, emakumeen presentzia «gutxituz» doa. Molinaren arabera, horrek zerikusia du emakumeek aldiro hartzen dituzten «rolekin». Molina, bera, «08:00etatik 15:00etara psikiatra» da, baina, horrez gain, «alaba, laguna edo ama» ere bada, eta bere hitzetan «genero arrakalak» pisua du oraindik ere: «Konbentzituta nengoen gure belaunaldiko emakumeok gaindituta geneukala diskriminazioaclosebazterketa; baina ama izan nintzenean, eta malabarakcloseMetaforikoki erabili du malabar hitzaren zentzua hemen. Malabareak egitea, bestela, airean hainbat objektu manipulatzea da, denak aldi berean, lurrera eror daitezen galaraziz. egitea tokatu zitzaidanean, konturatu nintzen ezetz». Haren ustez, amatasunak —eta ez aitatasunak— «lasterketatik erauziclosebota, kanporatu» egiten ditu zientzialari anitz.

Vallet-Regik ama izatean «tentazio handia» eduki zuen ikertzeari uzteko, «erabat gainezka eginda» baitzegoen. Alabaina, eutsi egin zion, eta, seme-alabak koskortu zirenean, «azeleragailua zapaldu» zuen. Gaur egun, nazioartean itzal handiko zientzialaria da. Carregalek argitu du kontziliazioa ez dela arazo «indibidualtzat» jo behar, «egiturazkotzat» baizik. Hortaz, harentzat «funtsezkoa» da instituzioek kontziliatzekocloseemakume eta gizonen parte hartze orekatua bizitza familiarrean eta lan merkatuan baliabideak eskaintzea.

Mikromatxismoek ere eragina dute emakume zientzialarien ibilbide profesionalean. Molinaren arabera, «betaurreko moreak» paratu behar dira. Matilda efektuaz mintzatu da, emakume zientzialarien lorpenak aitortu edo ikusaraztearen aurkako aurreiritzi historikoari, alegia. Zama horrek emakumeengan «arrastoak» utzi dituela nabarmendu du Molinak: «Lorpenak gutxiestea eta etengabeko ebaluazioa gehituz gero, zauri ikusezinak sortzen dira, eta emakumeek iruzurtiaren sindromea pairatzeko joera dute».

Matildatik Mateora

Matildak, gainera, badu bertze aurpegirik: Mateo. Mateo efektua deiturikoak honako fenomeno hau deskribatzen du: abantaila, baliabide, ospe edo botere handiagoa dutenek denborarekin are gehiago metatzeko joera dute, eta gibeleancloseatzean geratzen direnek, berriz, aldea handitzeko arriskua dute. Zientziaren esparrua ez dago dinamika horretatik salbu, eta horrek azal dezake lidergo postuetan emakume gutxi egotea.

Molinak errancloseesan, adierazi du emakumeek ibilbidean gora egiten dutenean topo egiten dutela «beirazko sabaiarekin»: «Ikerketa zentroak ez dira toki neutroak; hierarkiak,closezenbait elementu mailaz sailkatzen dituen egitura bat eragin sareak eta botere mekanismoak daude, eta horien bidez erabakitzen da, bertzeak bertzeclosebesteak beste, zer ikertu, zer argitaratu, eta noren izenean sinatu». Horrela, zaila da emakumeek beren burua talde bat zuzentzen ikustea. «Lider maskulino bat dugu buruan, eta ez gara identifikatuak sentitzen tonu horrekin», adierazi du. Carregalek bere ikasleekin egindako ariketa bat aipatu du: ikerketa talde bat zuzendu nahiko luketen galdetu zien, eta emakume gehienek ezetz erran zuten.

Vallet-Regik dozenaka proiektu gidatu ditu, eta, haren ustez, emakumeek lideratzeko bertze modu bat dute: «Oro har, hurbilago gaude pertsonengandik, eta hori ona da taldearentzat». Lidergo eredu berriez gain emakumeek «galdera, ikerketa gai eta ikuspegi berriak» txerta ditzaketela erantsi du.

Jatorrizko artikuluak