«Erakusketa politikoa da, hondakinak biltzea politikoa baita»
Ibaian bildutako hondakinak baliatuz, artea egiten du Viviane Straubek. Lau urtez jasotakoekin egindako erakusketa ikusgai izan du Zumaian. Hondakina zer den pentsarazteko balioko duelakoan da.
Alemanian jaio zen arren, arteak Euskal Herrira ekarri zuen Viviane Straub (Ravensburg, 1989). Azken lau urteetako lanak bildu ditu Presa izeneko esposizioan. Denera 22 pieza eta interbentzio ditu erakusketak, eta Zumaiako (Gipuzkoa) Oxford aretoan egongo da ikusgai, azaroaren 1era arte.
Alemanian jaio zinen, eta arteak Euskal Herrira ekarri zaitu. Nolakoa izan da prozesua?Artearen bide akademikoa hemen hasi nuen. Alemanian, Literatura Frantsesa eta Artearen Historia ikasi nituen. Euskal Herrira heldu nintzenean, artea errealitate posible gisa ikusi nuen, eta Arte Ederren Gradua ikasi EHUn. Gradua amaitutakoan, pinturako masterra egin nuen. Gero beka eta sari batzuk jaso, eta horiek artearen ibilbidean jarraitzeko aukera eman zidaten.
Noiz piztu zitzaizun artearen gaineko interesa?Amak kontatzen dit txikia nintzela egin zituen lehenengo gauzetako bat arkatza ematea izan zela, eta ordutik dut interesa. Institutuan, nire irakasgairik gogokoenak Literatura eta Artea ziren. Batxilergo artistikoa ikasi nuen, baina literaturan lan egiteko aukera errealagoa ikusten nuen, eta neure buruari oztopoak jarri nizkion arteari dagokionez. Euskal Herrira iristean, buruan sortutako aurreiritzi horiek eraisteko aukera nuela pentsatu nuen.
Maiz errepikatzen digute artea ezegonkorra izan daitekeela...Bai, eta bitxia da. Norbaiti artista zarela esanez gero, batzuek miresmen puntu batekin begiratzen dizute, eta beste batzuek, berriz, zereginik gabeko hippy bezala irudikatu.
Zer ideia adierazi nahi izan duzu Presa erakusketaren bidez?2022. urtetik orain arteko piezak biltzen ditu; lau urteko ibilbidea, hain zuzen. Zaharrenak paisaiaren artearekin lotura dute. Paisaiaren inguruan hitz egitean, hierarkia kontua agertzen da. Gu gainetik bageunde bezala, gu gara subjektuak, eta objektua erabiltzen dugu, paisaia, alegia. Eta niri hori ez zait batere gustatzen, uste baitut ingurunea dela guri barruan bizitzen uzten diguna. Aire zabalean lan egiten hasi nintzen; sarritan, ura zegoen lekuetan, ura material gisa beharrezkoa baitzitzaidan. «Ez badut subjektu moduan nire pinturaren gainean agindu nahi, inguruak eta materialak berak lagundu, eta ahalik eta gehien eman dezaten lortu behar dut», pentsatu nuen. Gero, ehungintza lantzen hasi nintzen. Eta, inguruarekin modu aktiboagoan lan egitea ardatzcloseOinarri. izanik, hondakinak ere bildu nituen Deba, Artibai eta Urola ibaietan. Pieza asko daude bertako hondakinekin eginak. Laburbilduz, ur pieza literalak eta lotura metaforikoacloseMetaforatik datorren kontzeptua. Metaforan hitz edo kontzeptu bat erabiltzen da beste baten zentzua hartuz, figura erretoriko moduan. duten lau urteko lanak biltzen ditu.
Hondakinekin zabiltzanean, nola aukeratzen dituzu?Lehenik errekaren ertzera jaisten naiz; beti ez da erraza izaten, batzuk aldapatsuak baitira. Plastikozko botak eta eskularruak jantzita, ahal dudan guztia jasotzen dut. Hurrengo pausoa garbiketa izaten da; lehenik makinan, eta gero, eskuz. Hasieran, nazka ematen zidan; orain, ordea, gustuko dut. Pentsarazi egiten dit, eta horrek, gero, piezekin harremana du. Behin garbi daudenean, begiratzen hasten naiz; batzuetan, hautsiena izaten da interesgarriena. Nazka puntu horri eutsi behar zaiola uste dut. Beharrezkoa da jatorriaNondik iritsi den. ez ezkutatzea, jendeari hondakina zer den pentsarazten baitio.
Nolatan pentsatu duzu erakusketa Zumaian egitea?Leku aproposa iruditu zitzaidan Zumaiak itsasoarekin duen harremanagatik. Aretoaren parean hondakinak biltzen egon naizen ibai bat dagoelako ere bai, adibidez. Eta esku hartzeengatik; hemen bakarrik egin daitezkeenak proposatu ditut, edo areto honen kokapenaren arabera egindakoak.
Erakusketaren izenak zer adierazi nahi du?Presa bat ez da gu eguzkia hartzera etzan gaitezen egindako laku bat, ingurune natural batean egindako esku hartze bat baizik, eta masiboacloseAsko dagoena, oso ugaria dena.. Euskal Herrian sortu diren presa gehienak eta handienak diktadurapeancloseDiktadura baten menpe. Diktadura da botere guztia pertsona batean kontzentratzen den sistema politikoa. Euskal Herrian, halako azkena Francisco Francoren diktadura izan zen. sortutakoak dira; hau da, politikoki eta historikoki ekintza bati lotuta daude. Beraz, artea ere politikoa izan daiteke. Nik ez dut inolako analisi eraldatzailerikcloseErrealitatea aldatzea helburu duena. egin, baina erakusketa politikoa da, hondakinak biltzea politikoa baita, eta erabilgarriak ez diruditen gauzei buruz gogoeta egitea ere politikoa baita, noski.
Nolakoa izan da bisitarien erantzuna orain arte?Eguraldia zela medio, ezin izan nuen esku hartze bat egin inaugurazioan; hala ere, oso polita izan zen. Unerik bereziena erakusketako bisitariekin ibaira jaitsi ginenekoa izan zen. Ura hartu genuen kutxa batean, eta denborarekin lurrunducloseBaporatu, desagertu. dadin utzi dugu.
Jatorrizko artikuluak
-
Viviane Straub: «Erakusketa politikoa da, hondakinak biltzea politikoa baita»
Irati Abarrategi Kortabarria |
|