Ernest Shackletonen 'Endurance' ontzia aurkitu dute Antartikan

Hiru kilometroko sakoneran topatu dute, onik eta osorik, Weddell itsasoan. 'Endurance' 1915ean hondoratu zen, Shackleton eta haren espediziokideak Antartika oinez gurutzatzera joan zirenean.

Denbora gelditu da. 2022ko martxoa 1915eko azaroa bihurtu da. Agulhas II izotza hausteko ontzian duela mende pasatxoko argazki bat ikusi dute, baina zuzenean: Endurance hitzak agertu dira pantailetan, itsasontzi baten txopan. Ernest Shackleton kapitain eta esploratzailearen itsasontzia da. 1915ean hondoratu bezala ageri da, ukitu gabea eta kalterik gabea ia. Itsas faunak kolonizatu du: anemonek, itsas izarrek, belakiek... Ez dago, ordea, egurra jaten duten izakien arrastorik.

Endurance 22 espedizioak aurkitu du. 3.008 metroko sakoneran aurkitu dute, Weddell itsasoan. «Inoiz ikusi dudan egurrezko hondoratzerik onena da», esan du Mensun Boundek, espedizioko Esplorazio zuzendariak. «Zutik dago, itsas hondoan harro, ukigabe eta izugarri ondo kontserbatuta».

1915ean, hondoratu aurretik, Worsley kapitainak jasota utzi zuen itsasontzia zer lekutan irentsi zuen urak. Sestantea erabili zuen horretarako. 

Espedizioa Lurmutur Hiritik (Hegoafrika) abiatu aurretik zehaztu zuten itsasontzia urpeko zer eremutan egon zitekeen, eta eremu horren barruan topatu dute. 1915ean, hondoratu aurretik, Worsley kapitainak jasota utzi zuen itsasontzia zer lekutan irentsi zuen urak. SestanteacloseObjektu astronomikoak zeruertzaren gainetik zein garaieran dauden neurtzeko erabiltzen den tresna. 
erabili zuen horretarako. Puntu horretatik sei kilometro eta erdi hegoaldera dago Endurance hondoratuta. Ez da harritzekoa: Worsleyk ontzia hondoratu baino hiru egun lehenago apuntatu zuen haren kokapena, eta Endurance 22ko kideek ez zekiten Worsleyk ontziaren kokapena zehaztu zuenetik hondoratu arteko hiru egunetan hondakinak zenbat eta norantz mugitu ziren jitoancloseNorabide gabe. 
. Izotza mugitu egiten baita.

Urtebete izotzetan

Shackletonek Antartika oinez zeharkatuko zuen lehen pertsona izan nahi zuen. Espedizio bat antolatu zuen: Trans-Antartika Inperiala. Izotzak haien ontzia harrapatu zuen. Urtebetetik gora egin zuten izotzetan harrapatuta: aurrena, itsasontzian bizitzen; gero, izotzetan, izotzaren mugimenduek eta gogortasunak Endurance puskatu zutenean.

Hiru salbamendu txalupa arrastaka eraman zituzten izotzetan, itsasora iritsi arte. Shackleton eta bost marinel Hego Georgia uhartera iritsi ziren arraunean, eta Elefante uhartean geratutako espediziokideak erreskatatu zituzten. Bi urte eta hilabete bat pasatu ziren Londrestik abiatu zirenetik Txilera eraman zituzten arte. Guztiak, bizirik.

Sinbolo bihurtu ziren Shackleton eta Endurance: batetik, garai bateko abenturena, Hego Poloaren esplorazioarena.

Sinbolo bihurtu ziren Shackleton eta Endurance: batetik, garai bateko abenturena, Hego Poloaren esplorazioarena, mugen bila aritzearena.

Filmatu eta eskaneatu

Ontzia aurkitu eta gero, filmatu eta eskaneatu egingo dute. Hiru dimentsiotan eskaneatzeko tresna bat dute. Espedizioaren helburua ez da ontziaren arrastoak lehorreratzea eta museoren batean-edo erakusgai jartzea. Ezin dute. Endurance babestuta dago: leku eta monumentu historikotzat hartuta dago, eta ezin da dagoen lekutik mugitu edo atera.

Endurance babestuta dago: leku eta monumentu historikotzat hartuta dago, eta ezin da dagoen lekutik mugitu edo atera.

Ur azpiko Saab Sabertooth ibilgailu bat erabili dute Endurance aurkitzeko. Ibilgailu autonomoa da: kanpotik gobernatu daiteke, eta bertan ez da pertsonarik joaten. Kamerak laser bidezko eskanerra eta sonarra ditu. Sonarrak soinu uhinak bidaltzen ditu, eta, haiek zerbait jotakoan, bueltan etortzen zaizkio. Jasotako oihartzunaren arabera, zer jo duen jakin dezakete. Horrela nabigatzen dute izurdeek eta saguzarrek. 


Jatorrizko artikuluak