Erronka digitalak ulertzeko zortzi bideo egin ditu Ikusgelak

  • Albistea entzun

Ikusgela egitasmoak eta Badalab laborategiak ingurune digitaleko erronkak lantzen dituzten bideo batzuk egin dituzte. Bideo sorta Ikusgelan eta haren Youtubeko kanalean jarriko dute, baita Wikipedian eta Badalab laborategiaren webgunean ere.

Algoritmoari buruzko bideoa da sarean jarri duten lehena.

Leire Palacios kazetari eta Badalab-eko berrikuntza eragileak aurkeztuko ditu bideoak. Astero bideo bat sareratuko dute, eta atal bakoitzean gai bat landuko dute. Hala, bideo horietan hainbat galdera erantzuten saiatuko dira: zer da kutsadura digitala? Nola funtzionatzen du algoritmo batek? Zer ordezkatuko du adimen artifizialak?

Bideo hauen helburua bikoitza da: alde batetik, gai bakoitza ulertzeko tresnak eskainiko dira, eta, bestetik, hizkuntzaren aldagaiak gai hauek zeharkatzerakoan sortzen dituen kezka, aukera eta galderei ere helduko zaie.

Jatorrizko artikuluak