BERRIAren estilo liburuan ikus-entzunezkoei buruzko atal bat sortu dute

  • 368 hitz
  • Albistea entzun

Irizpideak landu dituzte, zehazteko belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin. Horri esker, edonork eskura izango ditu ikus-entzunezkoetan aritzeko irizpide zehatz batzuk.

BERRIAk gero eta gehiago lantzen ditu multimediacloseTestua, irudia eta soinua aldi berean erabiltzea.
edukiak, eta halakoen gaineko irizpideak finkatzeko lanari ekin dio euskara taldeak. Hala, ikus-entzunezkoei buruzko atala gehitu du BERRIAren estilo liburuan.

Irene Arrarats BERRIAko euskara arduradunak azaldu du orain arte idatzizkoa landu dutela estilo liburuan. «Baina bada garaia gure jokalekua zedarritzekocloseMugatzeko, zehazteko.
ikus-entzunezkoak egiten ditugunean ere». Multimediaclos
edukiak gero eta gehiago dira komunikazioaren munduan. «Eta horri ere heldu behar diogu, kalitate irizpide sendo batzuekin». Ikus-entzunezko euskarriek «beste diskurtso modu batzuk zaintzea» eskatzen dutela nabarmendu du Arraratsek.


Estilo liburuko ikus-entzunezkoen atalak irizpideak ezartzen ditu esatekoak diren testuak BERRIAn nola landu behar diren argitzeko, eta nola ahoskatu behar den jakiteko, besteak beste. Ikus-entzunezkoetarako idaztea edo irakurtzeko idaztea ez baita kontu bera.

«Belarrirako idatzi, begirako agertu», dio estilo liburuak berak Abiapuntua atalean. Ikus-entzunezkoetan, esateko idazten da, eta aditzeko esaten. «Horrek esan nahi du erraz eta aurreneko entzunaldian ulertzeko modukoak izan behar dutela [ahozko testuek]: mintzatua, aurreneko aldian, edo inoiz ez», ohartarazten du estilo liburuak. «Izan ere, entzuleek ez dute atzera egingo bideoan, podcastean edo dena delakoan».

«Erraz eta aurreneko entzunaldian ulertzeko modukoak izan behar dute ahozko testuek (...). Izan ere, entzuleek ez dute atzera egingo bideoan, podcastean edo dena delakoan».

BERRIAren estilo liburua

Esatekoak eta aditzekoak atalean, zenbait generoren eta saio motaren ezaugarri nagusiak aletu dituzte. Besteak beste, esateko ekintza bera lantzeko gomendio batzuk eman ditu euskara taldeak. «Irudia tartean dagoenean, gorputza ere kontuan hartu behar da». Ikustekoak atalean, berriz, Irudia eta deontologia, Grabatu aurretik gogoan izatekoak eta Nola grabatu elkarrizketatuak azpiatalak bildu dituzte.

Ahoskeraren arloan ere hainbat irizpide aukeratu ditu BERRIAk. Adibidez, g edo duten hitzak nola ahoskatu behar diren. Halaber, «off-eko ahotsclosePantailan agertu gabe norbaitek hitz egitea.
etan, aurkezpenetan, elkarrizketetan eta abarretan kontuan hartzeko oinarrizko irizpide batzuk landu ditugu», azaldu du euskara taldeko arduradunak.

«Off-eko ahotsetan, aurkezpenetan, elkarrizketetan eta abarretan kontuan hartzeko oinarrizko irizpide batzuk landu ditugu».

Irene Arrarats (BERRIAko euskara arduraduna)

Paperean ez ezik, ikus-entzunezkoetan ere izaten da zer irakurria: azpidatziak, adibidez; edo bideo batzuetan informazioa emateko idazten diren testutxoak. Halakoak ere aintzat hartu behar direla nabarmendu du Arraratsek. «Izan ere, bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu».

Estilo liburuaren beste atal batzuk bezala, ikus-entzunezkoena ere eguneratzen eta aberasten ibiliko dira. «PremiacloseBehar.
berriak sortu ahala, eguneratu egingo dugu».

Jatorrizko artikuluak