Albistea entzun

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena.
Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko ekainak 10 - Donostia

BERRIAk gero eta gehiago lantzen ditu multimedia edukiak, eta halakoen gaineko irizpideak finkatzeko lanari ekin dio euskara taldeak. Hala, ikus-entzunezkoei buruzko atala gehitu du BERRIAren estilo liburuan. Horri esker, edonork eskura izango ditu ikus-entzunezkoetan aritzeko irizpide zehatz batzuk.

Irene Arrarats BERRIAko euskara arduradunak azaldu du orain arte idatzizkoa landu dutela estilo liburuan. «Baina bada garaia gure jokalekua zedarritzeko ikus-entzunezkoak egiten ditugunean ere». Multimedia edukiak gero eta gehiago dira komunikazioaren munduan. «Eta horri ere heldu behar diogu, kalitate irizpide sendo batzuekin».

Ikus-entzunezko euskarriek «beste diskurtso modu batzuk zaintzea» eskatzen dutela nabarmendu du Arraratsek.

 

Horrenbestez, estilo liburuko ikus-entzunezkoen atalak irizpideak ezartzen ditu esatekoak diren testuak BERRIAn nola landu behar diren argitzeko, eta nola ahoskatu behar den jakiteko, besteak beste. Ikus-entzunezkoetarako idaztea edo irakurtzeko idaztea ez baita kontu bera.

«Belarrirako idatzi, begirako agertu», dio estilo liburuak berak Abiapuntua atalean. Ikus-entzunezkoetan, esateko idazten da, eta aditzeko esaten. «Horrek esan nahi du erraz eta aurreneko entzunaldian ulertzeko modukoak izan behar dutela [ahozko testuek]: mintzatua, aurreneko aldian, edo inoiz ez», ohartarazten du estilo liburuak. «Izan ere, entzuleek ez dute atzera egingo bideoan, podcastean edo dena delakoan». Arraratsek aholku argia eman du: «Belarrirako idatzi behar da».

Esatekoak eta aditzekoak atalean, zenbait generoren eta saio motaren ezaugarri nagusiak aletu dituzte. Besteak beste, esateko ekintza bera lantzeko gomendio batzuk eman ditu euskara taldeak. «Irudia tartean dagoenean, gorputza ere kontuan hartu behar da». Ikustekoak atalean, berriz, Irudia eta deontologia, Grabatu aurretik gogoan izatekoak eta Nola grabatu elkarrizketatuak azpiatalak bildu dituzte.

Ahoskera eta azpidatziak

Ahoskeraren arloan ere hainbat irizpide aukeratu ditu BERRIAk. Adibidez, g edo j duten hitzak nola ahoskatu behar diren. «Off-eko ahotsetan, aurkezpenetan, elkarrizketetan eta abarretan kontuan hartzeko oinarrizko irizpide batzuk landu ditugu», azaldu du euskara taldeko arduradunak.

Paperean ez ezik, ikus-entzunezkoetan ere izaten da zer irakurria: azpidatziak, adibidez; edo bideo batzuetan informazioa emateko idazten diren testutxoak. Halakoak ere aintzat hartu behar direla nabarmendu du Arraratsek. «Izan ere, bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu».

Estilo liburuaren beste atal batzuk bezala, ikus-entzunezkoena ere eguneratzen eta aberasten ibiliko dira. «Premia berriak sortu ahala, eguneratu egingo dugu».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Agnes Karrasch, Basqe Culinary Centerreko afarian, herenegun. ©BCC

Barrunbeetan kozinatzen dena

Enekoitz Telleria Sarriegi

Culinary Zinemako laugarren egunean eman dute 'She Chef' dokumentala. Agnes Karrasch bekadunak jatetxe izardunetan egindako ibilia kontatzen du. Berak eskaini du afaria BCCn.

 ©BERRIA

Bakarraren buru jana

Enekoitz Telleria Sarriegi

Jatetxe batzuk mugak ezartzen hasi dira otordua egitera bakarka doazenei. Kontrara, geroz eta gehiagok eskatzen dute otordua bakarka egitea. Tartean, jendaurrean jateari fobia diotenak ere badaude: 'solomangarefobia' dute.

 ©KANALDUDE

«Errezeta bera da, baina zapore berria eman nahi diot saioari»

Beñat Mujika Telleria

Sei urte eman zituen Crouspeyrek Euskal Irratietan, eta lehen esperientzia du telebistan, Kanaldudeko 'Harri Salda'-n. Adierazi duenez, bertako «kodeak eta moldeak» ezagutzen ari da.
Euskal bixkotxak erakusgai, aurreko ekitaldi batean, Kanbon. ©JOSEAN GIL-GARCIA

Bixkotxaren usaina

Enekoitz Telleria Sarriegi

Euskal bixkotxaren XX. jaia ospatuko dute gaur eta bihar Kanbon. Lehiaketak, tailerrak eta gastronomia ibilaldiak egingo dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...