Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunen kasuak gora egiten ari dira, batez ere, gazteen artean
Eusko Jaurlaritzak sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak prebenitzeko kanpaina aurkeztu du, eta ohartarazi du gazteen artean infekzioak ugaritzen ari direla.
Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunen kasuak gora egiten ari dira, gazteen artean batez ere. Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat aurkeztu du sexu bidez transmititzen diren gaixotasunen eraginaz jabetzeko eta prebentzioa bultzatzeko: Praktikatu sex care-a du leloa. Adrian Llorente Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzako epidemiologoak mezu positiboa zabaldu nahi izan du, norbere buruaren zaintzan oinarritua, «beldurrik eta errurik gabea»: «Natural hitz egin nahi dugu sexualitateari buruz».
Kanpaina bereziki gazteei dago zuzenduta; izan ere, gazteen artean ari dira ugaritzen batez ere infekzioak. Iaz 3.086 klamidiasi closebakterio batek eragiten duen infekzioakasu diagnostikatu zituzten, 2014an halako lau, eta kutsatze gehienak 20 eta 25 urte arteko gizonetan izan ziren. Gonorrea kutsatzeak, berriz, 1.834 izan ziren iaz, gehienak 25 eta 34 urte arteko gizonetan. Sifilis kasuak, bestalde, gutxiago izan ziren: 345, gehienak 25 eta 45 urte arteko gizonetan.
GIBari dagokionez, giza immunoeskasiaren birusari dagokionez alegia, kutsatutako hamar lagunetik zortzi gizonak dira, batez beste 39 urte ingurukoak eta ia denak (%99) sexu harremanen bidez kutsatuak. Birusaren 95 kasu diagnostikatu zituzten iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan oro har —2024an, 125 izan ziren—. Hiesaren, hau da, hartutako immunoeskasiaren sindromearen kasuak hemeretzi izan ziren iaz; orain arteko daturik apalenetakoa da.
Estigma
Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko estigmazcloseezaugarri berezi batengatik norbanako bat edo gizatalde bat baztertzen denean ere aritu zen Llorente. Epidemiologoak uste du estigma horrek prebentzio lana zailtzen duela: «Askok diagnostiko probak atzeratzen dituzte, edo beldurrez eta lotsatuta joaten dira proba egitera». Garaiz atzematea da lehentasuna, eta horretarako diagnostiko probak herritarren eskura jartzea. Gaur egun osasun sistema publikoan egin daitezke, baina baita handik kanpo ere, farmazia batzuetan eta gobernuz kanpoko zenbait erakunderen bidez.
Marco Imbert Euskalsida elkarteko presidentea informazio faltaz ere mintzatu zen. Hiesaren kontrako elkarteen federazioa da Euskalsida. Elkarte horiek herritarrak artatzen dituzte, eta informazio falta nabarmena ikusten dute haiengana jotzen duten herritarren artean: jende askok sarketarekin bakarrik identifikatzen ditu sexu praktikak, eta, horren ondorioz, ez daki beste sexu jarduera batzuek zer arrisku dituzten, edo arriskuok gutxietsi egiten ditu: «Sexu bidez transmititzen diren gaixotasun asko bakterioek eragiten dituzte, eta ez duzu sarketarik behar kutsatzeko: aho sexuarekin kutsa dezakezu, elkar masturbatuta... baina halakoen arriskua ez da ikusten».
Nork bere burua zaintzearen garrantzia nabarmendu du Marco Imbertek: «Horrek esan nahi du zeure burua zaintzea, baina baita bestea zaintzea ere. Bizitza sexual aktiboa, atsegina eta arduratsua izan nahi badut, neure erantzukizunetik eta autozaintzatik abiatu behar dut». Herritar guztiak gonbidatu ditu «urtean behin» probak egitera eta ohitura hori hartzera, «dentistarekin egiten den moduan».
Jatorrizko artikuluak
-
Hamar GIB infekziotik sei berandu diagnostikatzen dira EAEn
Jakes Goikoetxea |
|