Mirari txiki baten modukoak dira ipurtargiak, baina gero eta gutxiago dago. Noiz ikusi zenuen azkena?
Nabarmen egin du behera ipurtargien populazioak: argi kutsadurak eta klima aldaketak zuzenean eragiten diete, eta haien habitatak galtzen ari dira monolaborantzaren eta pestiziden ondorioz.
Udako gau bat da ipurtargia. Zeru izartsu bat. Haurtzaroko oroitzapen bat. Ezusteko magiko bat. Mirari txiki baten modukoa... Noiz ikusi zenuen azkena? Kontua da nabarmen egin duela behera ipurtargien populazioak, eta inork erremediorik jarri ezean desagertu egingo direla. Argia ari zaie itzaltzen.
Science of the Total Environment aldizkariak egindakoa da azken ikerketa, orain arte egin duten osoena, eta susmoa baino ez zena kezka bihurtu da. Firefly Watch (Ipurtargien Behaketa) izena jarri diote proiektuari, eta 24.000 behaketa jaso dituzte. Adimen artifiziala erabiliz landu dute halako datu kopurua, eta emaitza argigarria izan da. «Bagenekien argi kutsadurak, habitataren galerak eta pestiziden erabilerak ipurtargiei eragiten ziela, baina datuak eskala handian aztertzean argi geratu da klimaren faktorea uste baino garrantzitsuagoa dela», azaldu du Darin J. McNeilek, ikerketaren arduradun nagusiak. Uda beroek mesede egiten diete ipurtargi helduei, baina beroa pilatzeak eta hezetasuna gehiegi murrizteak zuzenean eragiten du ipurtargien populazioan. Beste horrenbeste gertatzen zaie neguan: neguko tenperaturen igoerak hibernazioa eta ziklo fenologikoa closeklimaren eta urtaroen gorabeherek izaki bizidunengan duten eragina aztertzen duen zientziaaldatzen ditu, eta horrek desoreka kritikoak eragiten ditu arrautzen eta larben garapenean.
Munduan 2.000 ipurtargi espezie baino gehiago daude. Iberiar penintsulan 11-13 artean daude, eta espezie horietan emeek bakarrik egiten dute argi. «Euskal Herrian ohikoena Europako ipurtargia da: Lampyris noctiluca», azaldu du Alberto Castrok, Aranzadi zientzia elkarteko entomologoak. Badu xarma haren argiak, baina ez da horren animalia ikusgarria gerturatzean. «Kakalardoei buruz ari gara hizketan. Lampyridae familiako kakalardo mota bat da ipurtargia. Lanpara hitz horrek zeri buruz ari garen jakiteko seinale bat ematen digu jada».
Komunikatzeko tresna
Batzuen iruditerian hegaka agertzen dira, besteenean belazeclosebelardi baten ertzean dizdizka. Castrok dio espezieen araberakoa izaten dela hori. «Arrak hegalariak izaten dira, eta emeek ez dute hegan egiten. Emeak lurrean gelditzen dira, eta argi egiten dute, arrak erakartzeko». Argia euren artean komunikatzeko tresna ezinbestekoa da. Eta argiaren kutsadurak ipurtargi arren eta emeen arteko komunikazioa eta ugalketa «eragozten» du: «Arrak emeen argi seinaleei jarraitzen die. Gizakiok sortutako argiarekin erabat nahasten dira; eta orientazioa galtzen dute. Kontua da gaueko animaliek ilargiaren eta izarren argia baliatzen dutela orientatzeko. Horrenbeste argirekin, nahastu egiten dira, eta ez dira orientatzen. Argiekin eklipsatuta gelditzen dira, eta jada ez dute ipurtargi emeen argirik ikusten».
Castro ere ezkor mintzo da ipurtargiaren etorkizunari buruz: «Argi artifizial horrek urte osoan irauten du, eta geroz eta gehiago dago. Ipurtargiaren habitata desagertzen ari da: geroz eta landazabal gutxiago dago. Belazez eta zuhaitzez osatutako geroz eta mosaiko gutxiago dago. Dena da berdina: monolaborantza. Klima aldaketak ere eragiten die: hezetasuna dute gustuko, eta geroz eta lehorte handiagoak ari gara jasaten. Pestizidak, plagizidak... Arazo asko dituzte aurrera egiteko».
Nola egiten dute argi?
Ipurtargiak izaki bioluminiszenteak dira. Naturako fenomeno kimiko eta biologiko txundigarrienetako closeikusgarria, liluragarriabat da haien abdomenarenclosesabela, toraxaren azpian dagoen gorputz zatia azpialdean gertatzen dena: euren kabuz argi hotza sortzeko gaitasuna dute, ia berorik igorri gabe. Lide Arana EHUko Kimika Aplikatuko irakaslearena dira azalpenak: «Entzima baten eraginez gertatzen da dena, eta oxidazio erreakzio bat da. Luziferasa izeneko entzima batek katalizatzencloseerreakzio kimikoa azkartu du erreakzio hori: gertatzen dena da proteina bat erabiltzen dela substratu bezala, eta horren produktuetako bat argia dela; fotoiak ekoizten dira erreakzio horretan. Entzima luziferasa da, eta argia egiteko erabiltzen duen molekula luziferina da. Erreakzioak fotoiak sortzen ditu; alegia, argia. Hori da guk ikusten duguna». Ipurtargiak arnasa hartzen duenean, oxigenoa zabaltzen da gorputzean zehar. Oxigeno hori abdomeneko zelula espezializatu horietara iristen denean, luziferasari esker, bioluminiszentzia erreakzioa eragin eta argi eder hori kanporatzen da.
Baina ipurtargia ez da naturan dagoen izaki bioluminiszente bakarra. Ezagunena eta xarmarik eta magiarik handiena duena bai, ziurrenik, baina badaude bioluminiszenteak diren onddoak: laurogei espezie baino gehiago daude euren kabuz argi berdexka bat sortzen dutenak, intsektuak erakarri eta horien bidez euren esporak hedatzeko. Eta badaude bioluminiszenteak diren itsasoko izakiak ere: mikroorganismoak, marmokak, txipiroi ipurtargia, olagarro eta barraskilo espezie jakin batzuk, eta arrain abisal closeitsasoaren sakonean bizi diren arrainak, ur azaleratik mila metrotaraespezie jakin batzuk ere bai.
Jatorrizko artikuluak
-
Ipurtargiak: amatatzen ari diren kriseiluak
Enekoitz Telleria Sarriegi |
|