Gizakien objektuek gehiago pisatzen dute jadanik Lurreko biomasak baino

  • Albistea entzun

Gizakien zama ez da biomasa osoaren %0,01 besterik, baina haren objektuen pisuak gaina hartu dio jada biomasarenari. 2040rako, naturako gaien pisua halako hiru izango da material artifizialena.

Izan ere, 2020. urtean, lehenengo aldiz, gizakiak sortutako objektu artifizialen pisua handiagoa da Lur planetaren biomasarena baino; hau da, 2020a amaitzerako naturak sortutakoak baino gehiago pisatzen zuten gizakiak egindako objektuek: hain zuzen, objektu artifizialek 1,1 bilioi tona edo teratona (Tt) baino gehiago pisatzen dute jada.

Jatorrizko artikuluak