Groenlandiako hiriburuan kazetari lanetan
Oriol Bäbler kazetariak kronika bat bidali du Groenlandiatik. Uhartea Danimarkako parte da, baina bertakoek independentzia dute amets. Donald Trump AEBetako presidenteak uhartea bereganatzeko nahia agertu du orain.
Taxilariak leihoa ireki du. Mahuka motzetan dago, eta ziurtatu du inoiz ez duela ezagutu hain negu epelik. Amiq du izena, eta aise mugitzen da Nuuken. «Estatubatuarrek egin dezatela nahi dutena, baina guri potroak ukitu gabe», esan du.
Autoa kostaldetik doa orain. Danimarkako fragata bat dago ur gris eta izoztuetan. Fiordoaren bukaeran dago, eta olatu horma baten tankeracloseitxura du. Taxi barruan Dire Straits, Bruce Springsteen eta beste musikari estatubatuar batzuen kantuak entzuten dira.
Groenlandia independente izatea du amets taxilariak, baina beldur da izotzezko erraldoia ez ote den ahulegia izango su inperialistari closebeste herrialde batzuk bereganatzea asmo duen sistema politikoaaurre egiteko. «Ez gara daniarrak. Gure gisa bizi gara, eta noizbait bereiziko gara handik», erantsi du.
Autoa AEBen kontsuletxearen parean gelditu da, itsasertzean. Atzean, Ukkusissat-eko eremu zabal eta zuriak zatitu egiten du zerumuga iluna, zeina, pixkanaka-pixkanaka, moretzen ari baita.
Kontsulatuaren aurrean, Groenlandiako, Danimarkako eta Faroe uharteetako banderak daude zurezko makila batetik zintzilik. Jens Kjeldsen-ek jarri ditu. Goizero protesta egiten du Donald Trumpen asmoen kontra. Kjeldsen hainbat hedabidetan azaldu da, baina, AEBen espantsionismoaren closeherrialde batek bere mugetatik kanpo duen eragina handitu nahi izatea, arlo ekonomiko, politiko nahiz kulturalean, eta beste lurralde eta herrialdeak kolonizazioaz edo militarki bereganatzeko politika da.kontra badago ere, oso bestela pentsatzen du daniar kolonialismoaren close herrialde bat atzerriko gobernu batek kudeatzea zilegitzen duen doktrinapraktika batzuez, hala nola milaka emakume inuitcloseArtikoan bizi den herria antzutucloseEmakumeei, haurrik izan ez dezaten, Falopioren tronpak kentzea izanaz.
Goragoko etxean beste lagun bat topatu dugu. «Jende horrentzat jostailu bat baino ez gara. Gu haiei bost», azaldu du bizilagunak, eta gehitu ez duela sinesten Trumpek Txinatik eta Errusiatik babesteko nahi duenik uhartea. «Lur azpian dauden mineral guztiak bereganatu nahi ditu, baita bide komertzialak ere», erantsi du, sututaclosehaserre..
Zuria, grisa eta marroia
Nuukeko kaleak zuri, gris eta marroi nahasketa amaiezina dira. Izotz plakek gogor eusten diote asfaltoari. Fatxaden koloreek alaitu egiten dute ikuspegia, baina ez dira inuiten tradizio artistikoaren parte: kolonialismoaren ondorena dira. Daniarrek inposatu zituzten fatxada horiek, eraikinak identifikatzeko. Horiak ospitaleak edo medikuen etxeak identifikatzeko balio zuen. Urteak pasatu ahala, ordea, kode kromatikoak zentzua galdu du, eta, orain, jabeek nahi bezala pintatzen dituzte etxeak.
Gizon bat bidoiak garbitzen ari da portxe txiki batean. Etxea zaharra da, eta negu gorriak kalte egin dio. HerdoilakcloseHezetasunaren laguntzaz eta korrosioaren eraginez metal gainean sortzen den substantzia da; burdin oxido gorrixka da. janda dauzka fatxadako xafla urdinak, eta koskorrez beteta dago teilatua, hotzagatik. «Hemengo bizimodua gogorra da», esan du. Arrantzale erretiratua da. Haren etxe aurreko hondartza errekarriz betea dago; bitartean, urrunean, zenbait iceberg ilaran irristatzen dira, eta kolorea aldatzen zaie argiak nola jotzen duen. «Garrantzitsuena lasai bizitzea da, eragozpenik gabe. Nire herrialdea independentea izatea nahi dut, librea, baina ez naiz inorekin fidatzen. Ez dugu munduaren ardatza izan nahi», ziurtatu du.
Groenlandiako ekonomia arrantzaren eta Danimarkako laguntzen mende dago batik bat. Gazte askok uhartetik alde egin behar izaten dute, ez baitago lan aukera nahikorik. Alkoholismoa eta suizidio tasak oso altuak dira.
Nuuken ez daude koloretako etxetxoak bakarrik. Etxebizitza bloke modernoak ere badaude, baita hormigoiz eta plakaz egindako munstroak ere. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan eraiki zituen gobernuak bloke horiek, inuiten kokalekuak suntsitzeko helburuz. Lehengoak ez zirela osasungarriak, horixe erabili zuten argudio nagusi moduan, baina, bide batez, inuiten kultura kaltetzeko eta «bizimodu zibilizatua» sortzeko erabili zituzten.
Trumpek mehatxu egin zuenean inbasio militarra abiatuko zuela herritarrak aztoratu egin ziren. Manifestazioak ere egin dituzte. Nuukek 20.000 biztanle baino ez ditu, eta bi kalek osatzen dute nagusiki: bat oinezkoentzat da, eta han daude parlamentua, gobernua eta merkataritza zentro bat; bestea zabalagoa da, eta handik pasatzen dira ibilgailuak. Alboan, ume batzuk muinoan behera joan dira leracloseelurraren gainean ibiltzeko tresna gainean.
Jatorrizko artikuluak
-
Nuuk, Trumpen mehatxuen eta iragan ilun baten artean harrapatutako hiria
Oriol Bäbler Mata |
|