Trump agintean: urtebete, bost urte balira legez

Urtebete egin du Donald Trump AEBetako presidenteak agintean. Urtebetean hankaz gora jarri du nazioarteko ordena, eta gero eta protesta gehiago ditu AEBetan bertan, immigrazioaren aurka mobilizatu duen ICE Poliziaren jarrera bortitzaren ondorioz.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak urtebete egin du bere bigarren agintaldiko presidentetzan. Bideo honetan, Maddi Iztueta kazetariak agintariak epe horretan egindako politiken errepasoa egin du. 

Iztuetak azaldu duenez, urtebete honetan Trumpek hankaz gora jarri du nazioarteko politika. Atzerriko politikari dagokionez, bi helburu nagusi izan ditu, Ukrainako eta Gazako gatazkak konpontzea. Ukrainaren kasuan, ez du helburua lortu, nahiz eta Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziazioak martxan jarri diren. Lortu du, ordea, Ukrainan mineral arraroak nahierara ustiatzeko baimena. Gazan, berriz, erakutsi du bost axola zaiola Benjamin Netanyahuk Gazaren eta gazatarren aurkako sarraskiak egitea. Azkenean, palestinarrak zokoratuta uzten dituen hogei puntuko plan bat abiarazi du.

Bestalde, urte hasieran militarki esku hartu du Venezuelan, nazioarteko arau eta hitzarmen guztiak urratuz eta bertako presidente Nicolas Maduro bahituz eta AEBetara eramanez. Bestalde, mehatxu egin du Iranen, Groenlandian, Kuban, Mexikon eta Kolonbian esku hartzeko.

Arlo ekonomikoari dagokionez, muga zergen auziarekin aztoratu du mundua, eta barne politikan ere eragin handiko politikak jarri ditu martxan. Besteak beste, nabarmen gutxitu du arlo publikorako dirua. Jendaurrean adierazpen matxista, arrazista eta transfoboak egin ditu, eta ICEcloseAEBetako Immigrazio eta Muga Kontrolerako Polizia. baliatu du migratzaileak ehizatzeko. Neurri horiek protesta jendetsuak eragin dituzte, eta ikusteko dago ea soka zenbateraino tenka dezakeen aurrerantzean. Erronka asko ditu aurrean agintari ultraeskuindarrak: mobilizazioak, polarizazio politikoa, Jeffrey Epstein pedofilo eta sexu erasotzailearen auzia eta harekin izan duen harreman posiblea... Kontuak kontu, arlo horiek guztiak irekita ekin dio Trumpek bere agintaldiko bigarren urteari, eta aurten dauka froga nagusi bat, legegintzaldi erdikoclose'Mid-term election' esaten zaie ingelesez, eta AEBetako Senatuko eta Ordezkarien Ganberako kide ugari hautatzen dira hauteskunde horietan; garrantzi politiko handia izaten dute, normalean erakusten dutelako gobernuan den alderdiaren politikek herritarren babesa duten edo ez. bozak, non neurtuko den benetan herritarren babesari eusten dion edo ez.

Jatorrizko artikuluak